Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Albisteak HUHEZIk zabaldu egin ditu nazioarteko harremanak Galesen

HUHEZIk zabaldu egin ditu nazioarteko harremanak Galesen

11/09/2007 10:15

Urtarrilaren 24tik 27ra bitartean, Aitor Zuberogoitia eta Joxemari Egaña Galesen izan ziren. Aitor Ikus-entzunezko Komunikazioa karrerako zuzendaria da; Joxemari, berriz, nazioarteko harremanetako arduraduna.

Cardiff hirian mintegi batean parte hartu zuten, “Linguistic Diversity and the Media”, Mercator erakundeak antolatuta. Aberystwyth-eko Unibertsitatean, ostera, hainbat bilera egin zuten, bertako Irakasle Eskolako zuzendariarekin, Film eta TV departamendu buruarekin, Mercator Mediako zuzendariarekin eta Aberystwyth-eko Unibertsitateko Erasmus koordinatzailearekin.

Bilera horien ondorioz, HUHEZIk zabaldu egin ditu harremanak beste unibertsitate anglosaxoirekin. Era berean, hainbat Erasmus egonaldi lortu ditu ikasleentzat; gainera, ikertzaileen lanak nazioartean argitaratzeko etxeak aurkitu ditu, eta zenbait aukera topatu ditu irakasle trukeak egiteko hainbat unibertsitaterekin.