Haur Hezkuntzako ikasle gazteenak Munduari Bira antzerkia prestatzen ari dira
Ekainaren 11n, goizeko 10:00etan, Haur Hezkuntzako ikasleek, 1.
mailakoek zehazkiago esanda, "Munduari Bira" antzeztuko dute, antzerki
lan bat eurek prestatua 5-6 urteko haurrentzat. Egun horretan, Luis
Ezeiza herri ikastetxeko eta Arizmendi ikastolako haurrak etorriko dira
Huhezira, antzerki lana ikustera, eurentzat propio prestatu da-eta
antzezlana.
Haur Hezkuntzako ikasleek sei txoko prestatu dituzte bidaia antzezteko:
Txina, India, Grezia-Erroma, Alaska, Mexiko eta Egipto, denak ere
fakultatearen barruan. Horiez gain, fakultateko klaustroan akelarre bat
antzeztuko dute.
Antzezlana prestatzeaz batera, Haur Hezkuntzako ikasleek blog bat sortu dute, Munduari Bira,
eta hor prestakuntza lanen berri ematen ari dira. Urtero-urtero, Haur
Hezkuntzako ikasleek antzerki lan bat prestatu eta antzeztu behar
izaten dute, lehen mailan dabiltzan bitartean, lan bat bereziki
haurrentzat sortua.