XXI. Mendeko Hezkuntzaren Erronkak: Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna
Master eta Aditu ikastaroa
Master Ofiziala da (EHAO, 2006/03/06) eta graduko tituluetan bezala, Espainiako estatu osoan baliokide da.
Helburuak
Ikasleak prestakuntzaren bukaeran honako gaiei erantzuteko gaitasuna
izango du:
-
Gizarteak gaur egun duen behar zehatz bati erantzuteko gaitasuna: hizkuntza
gutxitua* duen herrian nola bideratu eleaniztasun gehigarria. -
Geroz eta anitzagoa den gizartean (kulturaz, hizkuntzaz, erlijioaz,...)
nola eragin modu baikorrean kulturartekotasuna garatzeko. -
Kulturartekotasunari dagokionean irakasleen prestakuntza beharrak
nola ase. -
Eleaniztasunari dagokionean irakasleen prestakuntza beharrak nola bideratu.
-
Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna definitzen duten faktoreak aztertzeko
eta ulertzeko gaitasuna. -
Kulturartekotasuna eta eleaniztasunaren ikuspegi sistemikotik begiratzeko,
hots, beren testuinguruan aztertu eta ulertzeko gaitasuna. -
Hezkuntza komunitateetan hezkuntza proiektua garatzeko gaitasuna
agente guztiekin batera. -
Hezkuntza proiektu eleanitza/kulturanitza diseinatu eta kudeatzeko
gai izatea. -
Hizkuntza Curriculum bateratua diseinatu, antolatu eta kudeatzeko
gai izatea. -
Ikasle etorkinen integrazio egokirako programak diseinatu, kudeatu
eta ebaluatzeko gai izatea. -
Irakasleen formaziorako programak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko
gai izatea. -
Kulturartekotasun eta eleaniztasun gaietan ikerketaren hastapenetan
murgiltzeko gaitasuna.
* Hezkuntza Berriztatzeko Hezkuntza Sailak aurreikusten dituen hainbat esparrurekin bat dator prestakuntza hau: Eskola inklusiboa, Hizkuntza normalkuntza eta eleaniztasuna eta Euskal Dimentsioa eta Europar dimentsioa (ikus Hezkuntza Berriztatzeko programak 2003-2006, Eusko Jaurlaritza).
Metodologia
-
Ikaslea da ikaskuntzaren ardatza. Berak hautatutako proiektua izango
da prestakuntza-ibilbidea markatuko duena. -
Kasuen azterketa eta Proiektuan oinarritutako metodologiak.
-
Proiektua izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza. Ikasleak
jasoko duen prestakuntzaren atal bat bere Proiektua hornitzeko izango
da. Proiektua izaera askotarikoa izan daiteke: errealitatean eta testuinguru
konkretu batean kokatutako arazo bat, arazo teoriko bat.... -
Modularra: eskainitako moduluetatik gutxieneko kredituak egin behar
dira, gainerako kredituak ikasleak hautatuko ditu bere Proiektua egiteko
behar dituenak. -
Modalitatea: erdi-presentziala (%50 ECTS) eta on-line (% 50 ECTS).
Parte-hartzaileak
-
Hizkuntzekin lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei (goi eta erdi mailako titularrak) (irakaskuntza eremuan, hizkuntzen kudeaketan, materialgintzan, hizkuntza normalizazioan...).
-
Eleaniztasun gaietan lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei zuzendua (goi eta erdi mailako titulatuak).
-
Etorkinekin lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei zuzendua nagusiki (goi eta erdi mailako titulatuak).
-
Profesional horiek hainbat jatorri akademikotakoak izan daitezke: irakasle-ikasketak, psikologia, pedagogia, psikopedagogia, euskal filologia, gizarte hezkuntza, zuzenbidea, kazetaritza, soziologia, filosofia, antropologia, etab.
Egitura
Ikasleek 60 ECTS egingo dituzte ikasturte bakar batean: 10 ECTS metodologiko,
15 ECTSko proiektua eta diziplina arteko moduluetatik 35 ECTS
kreditu egingo dituzte.
Antolamendua
Zuzendaria: Matilde Sainz, Hezkuntza lerroko zuzendaria, HUHEZIko
irakaslea.
Egutegia
2008ko urria - 2009ko ekaina.
Matrikula kostuak*
4.631 €
* OHARRA:
Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.
informazio gehiago:
Ikusi Graduondo Guztiak