Unibertsitate aditu titulua kulturartekotasuna eta eleaniztasuna
Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2007ko urriaren 23ko Erabakiaren bidez.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)
Helburuak
- Aditu honen helburua erronka berriei profesionaltasunez erantzuteko irakasleak eta eskoletako arduradunak formatzea da. Erronka berrien artean nagusiki bi landuko dira: kultur artekotasuna eta eleaniztasuna testuinguru elebidunean.
Parte-hartzaileak
-
Egun irakasle lanetan diharduen edo aritzeko asmoa duten guztiak.
-
Egun aholkulari edo formatzaile lanetan diharduen edo asmoa duten guztiak.
-
Hezkuntzaren erronka berriez arduratsu jokatu nahi duen profesionalak.
-
Hezkuntza eta hizkuntza proiektuekin zerikusia duten profesionalak.
Egitura
Programa ondorengoa da:
1. (110 ordutako formazio presentziala eta ez-presentziala):
-
Hizkuntzaren jabekuntza.
-
Bigarren hezkuntzaren garapena.
-
Eskolako curriculuma ikaslearen bigarren hizkuntzan.
-
Kultura eta trataera ikasgelan.
-
Familia eta balioak.
-
Ikasgelaren antolaketa eta hizkuntzaren didaktika egoera eleanitzetan eta kulturanitzetan.
2. Proiektua (100 ordu): garrantzi berezia eman nahi zaio proiektuaren kalitateari; izan ere, kulturen arteko hartu-emanak kudeatzeko profesionalen beharra areagotzen ari den honetan, jakintza teorikoa errealitatearekin alderatzeak berebiziko garrantzia duelakoan baikaude.
GUZTIRA: 210 ordu.
Antolamendua
Zuzendaria: Matilde Sainz, Heziketa zuzendaria, HUHEZI-ko irakaslea
Egutegia
2008ko azaroa - 2009ko ekaina.
Matrikula kostuak*
3.281 €
* OHARRA:
Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.
informazio gehiago: