Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Unibertsitario Ikastaro Aditua
Sarrera
Top 44-an lehiatzen ari diren kirolariek eta kirol hau praktikatzen dutenen gehitzeak surfaren lorapena ekarri dute gure inguruan, ez bakarrik kiorl bezala, baita negozio moduan ere. Emakumeen partehartzearen igoerak, eskola berrien sorrerak eta material berrien erabilpena, lehen esklusiboa zen ekintza hau gure hondartzetako eguneroko paisaiaren parte bihurtzera eraman dute. Egun bere une gorenean dagoen praktika bat da.
Aurreko guztiari, kanpoan edo naturan praktikatzen diren kirolen zabalkuntza eta sozializazioa gehitu behar diogu: outdoorsports-ak, hauek barnean irristatze edo boardsports arloko snowboard-a, eskia, windsurf-a, kitesuf-a edo skateboarding-a bezalako kirolak, azkeneko urteotan aisialdiko kirol jarduera bezala era masiboan garatu dira eta gero eta jarraitzaile gehiago dituzte.
Beraz, gure inguruan ezartzen ari den eta hazkuntza prozesuan dagoen nazioarteko irristatze kirol mugimendu bati buruz hitz egiten ari gara, ezagutza tekniko-praktiko zehatzak dituzten profesionalak beharko dituena.
Erabiltzaile kopuruaren igoera etengabea eta sektoreak duen profesional kualifikatuen beharrari erantzunez, graduondoko formazio unibertsiatario berria plazaratzen dugu. Graduondoa surf-a eta irristatze kirolen industrian interesa duten pertsonei edo industriaren parte direnen eta haien ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun espezifikoak dinamizatu eta sustatu nahi dituztenei zuzendua dago: Surfa eta Irristatze Kiroletako Marketing & Management Aditu Ikastaroa.
Helburuak
Unibertsitateko Ikastaro Aditu hau diseinatzerakoan, ondoko helburuak betetzea izan dugu kontutan.
1. Graduatutako gazte eta Surfa eta irristatze kirolen sektoreko adituen talentua, zuzendaritza eta kudeaketa gaitasunak dinamizatu.
2. Surfa eta irristatze kirolen industriak eta merkataritzak duen aditu beharrei erantzuteko arlo-anitzeko formakuntza profesionala eskaini:
- Surfa jarraitzaile askodun kirol eta aisialdiko kontsumo-jarduera bihurtzera bultzatu duen bilakaera eta surfaren kultura ikasleari hurbildu.
- Aplikaturiko Marketing-a, Merkatal Kudeaketa eta Event Management kontzeptu aurreratuak ikasi.
- Produktuaren diseinua eta materialen teknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak barneratu.
3. Kasu praktiko eta egoera espezifikoetan oinarritutako irakaskuntza bultzatu, lan-testuinguruan ematen den ikaskuntza informala eta arlo unibertsitarioan ematen den formakuntza formala uztartuz.
4. Surfa eta irristatze kirolen industria eta merkatal adituen gaitasun pertsonal eta profesionaletan sakondu.
5. Surfa eta irristatze kirolen industria eta merkataritzari buruzko bukaerako proiektu bat burutu.
Programaren egitura
1.MODULUA Surfa eta irristatze kirolak: Alderdi soziokulturalak
- Surfaren kulturaren historia: Polinesiatik gure itsasbazterretara.
- Surfaren garapena produktu turistiko espezifiko gisa
- Mundakan surfaren eragin ekonomikoari buruzko ikerketa
- Hedabideak eta surfa
- Rider-en sponzorizazioa
- Negu kirolak garapen turistiko eredu gisa
- Irristatze kiroletako industria Europan.
- Emakumea eta irristaketa
- Corporate partnerships in action sports
2. MODULUA Zuzendaritza-trebetasunak
- Aldaketa eta lidergoaren kudeaketa
- Talde kudeaketa
- Bileren zuzenketa eraginkorra
3. MODULUA Surfing Internet
- Web 2.0: Alfabetizazioa
- Sare Sozialak
- Marketing Mugikorra
- Kokapena bilatzaileetan
4.MODULUA Marketing Management
- Merkatuen ikerketa eta marketing etnografikoa
- Banaketen eta salmenten paradigma berriak: On-line stores
- Marketing-a baino haratago: enpresa bezeoari zuzenduta
- Fashion Marketing
- Merchandising: salmenta guneko kudeaketa
- Kirol arropa enpresa bateko marketing-a
- Segmentazio eta kokatze estrategiak
- Surfean babeserako estrategiak
- Komunikazio planen definizioa
5.MODULUA Brand Management
- Markaren garrantzia irristatze arlorrean
- Markaren emozioa: esperientzien sorrera
- Branding-eko kasu berezia: EHSF marka
- Brand creation in the surfing sector: marketing strategies for beginners
6.MODULUA Materialetara sarrera
- Surf taularen anatomia
- Ski & Snowboard Anatomy
7.MODULUA I+D+i irristatze kiroletan
- Berrikuntza balio lehiakor gisa: Zergatik berritu?
- Material berrietan berritu
- Open Innovation
- Innovation in Tribord
- Olatu artifizialak
8.MODULUA Event Management
- Quiksilver PRO France-era bisita
- WCT ekitaldi baten antolakuntza
- Kirol ekitaldiak antolatzeko funtsezko oinarriak.
- Kirolaz aparteko irristatze kulturari lotutako ekitaldiak.
2010-11 ikasturterako berrikuntzak
1. 2 egun Baqueira-Beret-en: Zergatik mendia ekarri jarraian bertaratu bagaitezke? Aurten bi saio Baqueira-Beret estazioan ematea hobea dela pentsatu dugu, profesional hoberen eskutik eski eta snowboard-eko punta-puntako materiala ezagutzeko, eta bertako pista zoragarrietaz gozatzeko.
2. Creasport seminarioa: Bordeaux-eko Université Victor Segalen-eko gure lagunek 2º Seminario Creasport-en parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Mugako beste aldeko ikasleekin esperientzia eta ezaguera partekatzeko aukera bikaina, kirol arloko enpresek dituzten beharrei erantzun sortzaileak emateko antolatu den mintegian
3. Uhaina Classic: Si lo tuyo es la competición esta es tu oportunidad. Solo por ser alumno/a del postgrado tendrás la oportunidad de participar en el campeonato universitario francés de surf que se celebrara en abril de 2011 en Anglet: la 12ª edición del Uhaina Classic
4. Stand-Up paddle hastapena: Guztia ikastea izango ez denez, ikasitakoa praktikan ipini nahi dugu. Hau dela eta, aurten ikasturtea Stand-Up Paddle hastapen saio batekin bukatuko dugu C4 Waterman-en eskutik.
Unibertsitate-Enpresa erlazioa
Surfa eta Irristatze Kirolei buruzko Marketing & Management Ikastaro Aditua bukatzen duten ikasleek, 50 orduko iraupena duen ikastaro bukaerako proiektua garatzeko aukera izango dute surfa eta irristatze kirolekin lotura duten enpresetan. Proiektu honen helburua, ikastaroko erakunde laguntzaileen kudeaketa eta hauek izan dezaketen beharrei erantzuna ematea da, ikataroaren garapenean zehar amandakoa aplikatuz.
Metodologia
Klaseak interaktiboak izango dira, ikaslegoaren parte-hartze aktiboa sustatuz uneoro. Halaber, ikastaroan zehar, taldekako eta banakako proiektuak egingo dira, baita enpresetara ekitaldietara eta surfa eta irristatze kiroletako inguruko erakunde adierazgarrietara bisitak ere. Momentuoro, jarraipen eta laguntza pertsonalizatua emango da.
Irakaslegoa
Modulo guztietan irakasleak era honetan banatuko dira: heren bat Mondragon Unibertsitateko irakasleak, beste heren bat kontsultoreak, ikerketa zentruetako eta beste unibertsitateetako irakasleak, eta hirugarren herena, enpresa eta surf esparruko profesional esanguratsuak.
Iraupena eta Ordutegia
Ikastaroak 205 orduko iraupena izango du eta 2010/11 ikasturtean zehar garatuko da MUko Bidasoako kanpusean, Irunen.
Saio presentzialak 2010eko irailaren 30ean hasiko dira eta 2011ko maiatzaren 7an bukatuko dira.
Saioak ostegun, ostiral eta larunbatean (hilean behin) izango dira hurrengo ordutegietan:
• Ostegunetan 15:00etatik 20:00etara
• Ostiraletan 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:30etara
• Larunbatetan 9:00etatik 14:00etaraHizkuntza
Gutxi gora behera klaseen %80a gaztelaniaz emango da eta %20a ingelesez. Beste hizkuntzen ezagupena ere baloratuko da.
Onarpen baldintzak
Surfa eta Irristatze Kirolei buruzko Markting & Management Ikastaro Aurreratua graduondoko titulu propio bat da. Bukaerako diploma jaso ahal izateko bitariko baldintza bat exijituko da:
- Goi Titulazio Unibertsitarioa.
- Erdi Titulazio Unibertsitarioa eta esperientzia profesionalaren akreditzaioa
Plazak
Plaza kopurua mugatua da: gutxienez 15 eta gehienez 20. Plazak, aurkeztutako merituen arabera emango dira.
Matrikularen zenbatekoa
2.795€. Prezio honek irakaskuntza, materiala, Baqueira-Beretera bidaia, erdi ostatuan eta ikasketa bukaerako Stand-Up Paddle ekintza barne hartzen ditu. Matrikularen zenbatekoa 3 zatitan ordaindu daiteke.
Onarpen eskaera
Ikastaroan onarpen eskaera egin dezakezu hurrengo domuentazioa mmsurf@eteo.mondragon.edu helbidera bidaliz 2010ko uztailaren 16a baino lehen.
- Eskaera inprimakia
- Curriculum vitae
- Bi argazki
- NANaren kopia
- Titulu akademikoaren kopia
- Hautazkoa: interesgarria izan ditekeen bestelako informazio osagarria
Onartutako ikasle zerrenda 2010eko uztailaren 19an publikatuko da. Onartutako ikasleek diru-sarrera egiteko 10 egun izango dute gehienez, onarpen jakinarazpenetik.
Informazio eta kontaktua
ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
Mondragon Unibertsitatea
Larraña, 16,
20560 Oñati (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 80 09
Fax: 943 71 81 62