Proiektuen Kudeaketan ikastaro aurreratua
Ikastaro Aurreratua
Iraupena
68 ordu
Nori zuzendua
Profesionalei, proiektuetan erantzukizuneko jarduerak dituzten eta proiektuen kudeaketarekin zuzenean lotuta dauden alderdiei buruzko heziketa aurreratuagoa eta sakonagoa eskatzen duten karguak betetzen dituzten profesionalei, hain zuzen ere. Bereziki, zuzendariei, departamentu-buruei, proiektu-buruei eta Saileko teknikariei (Ingeniaritza Saila, Bulego Teknikoa, Produkzio Saila eta abar).
Helburuak
Parte-hartzaileak enpresa-proiektuen inguruan sortzen den problematika bere osotasunean ulertzeko beharrezko ezagutzez hornitzea eta proiektuen antolakuntzan, plangintzan eta zuzendaritzan buru izateko edo modu eraginkorrean parte hartzeko trebatzea. Alegia:
-
Proiektuak kudeatzeko egungo moduei buruzko diagnostikoa egitea eta indar-guneak eta ahulguneak zehaztea, bai eta prozesua / proiektua hobetzeko aukerak ere.
-
Proiektuen kudeaketan kasu bakoitzean aplikatu beharreko teknikak eta tresnak zehaztea; horrela, proiektuen kudeaketan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko.
-
Hornitzaileen merkatuari buruzko azterketa egiteko eta hornitzaileen politika bat ezartzeko gai izatea.
-
Produktu berriak merkaturatzeko proiektuen problematika ezagutzea eta prozesu horiek antolatzea, kudeatzea eta hobetzea.
-
Multiproiektu inguruneko problematika ezagutzea, egoerari buruzko azterketak egitea eta ingurune horiek modu eraginkorrean hobetzeko gakoak aurkitzea, bai eta antolaketa-ikuspegitik planteatutako konponbideak ematea ere.
Programa
Proiektuaren faseen kudeaketa eta banako proiektuak kudeatzeko antolaketa-egitura (24 ordu) apirilak 12, 19 eta 26:
- Proiektu bateko faseen azterketa eta balioztatzea
- Proiektuak kudeatzeko antolamoldea
- Proiektuak kudeatzeko teknika eta tresna euskarriak
- Proiektuen kudeatzaile informatikoa: MS Project.
- Produktu berriak merkaturatzea
- Hornitzaileak kudeatzea
- Multiproiektu inguruneak kudeatzea
- TOC-aren ikuspegia: kate kritikoa
Ordutegia
Hasiera-data: 2010ko apirilaren 12a
Amaiera-data: 2010ko ekainaren 1a
Izena emateko epea: 2009ko martxoaren 13a
Ordutegia: astelehena goizeko 9:00etatik 13 :00etara eta arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara
salbuespena maiatzaren 31 (14:00ettik 18etara) eta ekainaren 1ean (09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara)
Koordinazioa
Koordinatzailea: Unai Apaolaza
http://www.mondragon.edu/capro
Prezioa
2.100 €
Zuretzat era interesgarriak
- Ekoizpen Zuzendaritza Masterra
- Logistika Integrala Aditu Ikastaroa
- Proiektuen Kudeaketan Aditu Ikastaroa
- Mantentze Kudeaketako Ikastaro Aurreratua