Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Proiektuen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua

Proiektuen Kudeaketan ikastaro aurreratua 2008

 

Ikastaro Aurreratua

 

 

Iraupena

80 ordu

 

Itzuli gora

Nori zuzendua

Profesionalei, proiektuetan erantzukizuneko jarduerak dituzten eta proiektuen kudeaketarekin zuzenean lotuta dauden alderdiei buruzko heziketa aurreratuagoa eta sakonagoa eskatzen duten karguak betetzen dituzten profesionalei, hain zuzen ere. Bereziki, zuzendariei, departamentu-buruei, proiektu-buruei eta Saileko teknikariei (Ingeniaritza Saila, Bulego Teknikoa, Produkzio Saila eta abar).

 

Itzuli gora

Helburuak

Parte-hartzaileak enpresa-proiektuen inguruan sortzen den problematika bere osotasunean ulertzeko beharrezko ezagutzez hornitzea eta proiektuen antolakuntzan, plangintzan eta zuzendaritzan buru izateko edo modu eraginkorrean parte hartzeko trebatzea. Alegia:

  • Proiektuak kudeatzeko egungo moduei buruzko diagnostikoa egitea eta indar-guneak eta ahulguneak zehaztea, bai eta prozesua / proiektua hobetzeko aukerak ere.
  • Proiektuen kudeaketan kasu bakoitzean aplikatu beharreko teknikak eta tresnak zehaztea; horrela, proiektuen kudeaketan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko.
  • Hornitzaileen merkatuari buruzko azterketa egiteko eta hornitzaileen politika bat ezartzeko gai izatea.
  • Produktu berriak merkaturatzeko proiektuen problematika ezagutzea eta prozesu horiek antolatzea, kudeatzea eta hobetzea.
  • Multiproiektu inguruneko problematika ezagutzea, egoerari buruzko azterketak egitea eta ingurune horiek modu eraginkorrean hobetzeko gakoak aurkitzea, bai eta antolaketa-ikuspegitik planteatutako konponbideak ematea ere.

 

 

 

Itzuli gora

 

Programa

Proiektuaren faseen kudeaketa eta banako proiektuak kudeatzeko antolaketa-egitura (25 ordu):

  • Proiektu bateko faseen azterketa eta balioztatzea
  • Proiektuak kudeatzeko antolamoldea
  • Proiektuak kudeatzeko teknika eta tresna euskarriak
  • Proiektuen kudeatzaile informatikoa: MS Project.
Proiektuen kudeaketa aurreratua (55 horas)
  • Produktu berriak merkaturatzea
  • Hornitzaileak kudeatzea
  • Multiproiektu inguruneak kudeatzea
  • TOC-aren ikuspegia: kate kritikoa

Itzuli gora

 

Ordutegia

Hasiera-data: 2009ko otsailan

Amaiera-data: 2009ko apirilan

Izena emateko plazoa: 2009ko urtarrilan

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara asteartetan eta ostegunetan

 

Itzuli gora

Koordinazioa

Koordinatzailea: Unai Apaolaza

uapaolaza@eps.mondragon.edu

http://www.mondragon.edu/capro

 

Itzuli gora

Prezioa

 

Itzuli gora  

Zuretzat era interesgarriak

Ikusi Graduondo Guztiak