Proiektuen Kudeaketari buruzko adituentzako ikastaroa 2008
Aditu Ikastaroak
Iraupena
200 ordu (150 irakastordu + 50 ordu bukaerako proiekturako)
Nori zuzenduta
Profesionalei, proiektuetan erantzukizuneko jarduerak dituzten eta proiektuen kudeaketarekin zuzenean lotuta dauden alderdiei nahiz kudeaketan laguntzen duten teknikei, tresnei eta kontzeptuei dagokienez heziketa integrala eskatzen duten karguak betetzen dituzten profesionalei, hain zuzen ere. Bereziki, zuzendariei, departamentu-buruei, proiektu-buruei eta Saileko teknikariei (Ingeniaritza Saila, Bulego Teknikoa, Produkzio Saila eta abar).
Testigantzak
"Completo y muy enriquecedor. Destacaría dos cualidades del curso: los conceptos teóricos explicados con claridad mediante ejemplos prácticos y la aportación de diversos puntos de vista a través de las experiencias de los compañeros del curso.”
Miguel Peña Gonzalez (NTS)
Helburuak
Parte-hartzaileak enpresa-proiektuen eta horiei elkarreragiten dieten prozesuen eta jardueren inguruan sortzen den problematika bere osotasunean ulertzeko beharrezko ezagutzez hornitzea eta proiektuen antolakuntzan, plangintzan eta zuzendaritzan, maila guztietan, buru izateko edo modu eraginkorrean parte hartzeko trebatzea. Alegia:
-
Bezeroei eskaintzen zaien arretaren eta “enpresaren irudiaren” eta bezeroari arreta hobea emateko gakoen arteko elkarreragina eta garrantzia ezagutzea.
-
Hobekuntza-ekintzak kudeatzea eta horiek proiektuen kudeaketa-prozesuaren bitartez zehaztutako balio-katean duten eraginaren arabera ezartzea.
-
Talde-lanean jardutea eta horiek proiektuan zehar sor daitezkeen arazoak konpontzera bideratzea.
-
Proiektuek eskatzen dituzten inbertsio-erabakiek enpresan duten eragina zehaztea, baita une jakin batean enpresak zenbait proiekturen artean egindako aukerak duen eragina ere.
-
Proiektuak kudeatzeko egungo moduei buruzko diagnostikoa egitea eta indar-guneak eta ahulguneak zehaztea, baita prozesua / proiektua hobetzeko aukerak ere.
-
Hornitzaileen merkatuari buruzko azterketa egiteko eta hornitzaileen politika bat ezartzeko gai izatea.
-
Produktu berriak merkaturatzeko proiektuen problematika ezagutzea eta prozesu horiek antolatzea, kudeatzea eta hobetzea.
-
Multiproiektu inguruneko problematika ezagutzea, egoerari buruzko azterketak egitea eta ingurune horiek modu eraginkorrean hobetzeko gakoak aurkitzea, baita antolaketa-ikuspegitik planteatutako konponbideak ematea ere..
-
Pertsonak kudeatzeko teknikak proiektuen eremuan aplikatzeko gai izatea.
-
Bileren eraginkortasuna hobetzeko gai izatea bilerak zuzentzeko metodologia edo moduaren bidez.
Programa (eskolako atala)
Proiektuaren faseen kudeaketa eta banako proiektuak kudeatzeko antolaketa-egitura (25 ordu):
- Proiektu bateko faseen azterketa eta balioztatzea
- Proiektuak kudeatzeko antolakuntza
- Proiektuak kudeatzeko teknika eta euskarria tresnak
- Proiektuen kudeatzaile informatikoa: MS Project
Proiektuen kudeaketa aurreratua (55 ordu)
- Produktu berriak merkaturatzea
- Hornitzaileak kudeatzea
- Multiproiektu inguruneak kudeatzea
- TOC-aren ikuspegia: kate kritikoa
Bezeroarenganako arreta eta negoziazio-teknikak (15 ordu)
- Bezeroarenganako arreta
- Negoziazio-teknikak
Proiektuen kalitatearen kudeaketa (25 ordu)
- Lan-taldeak sortzea eta zuzentzea
- Arazoen konponketa sistematikoa eta hobekuntza-taldeak
- Kalitatearen hedatze funtzionala (QFD)
- Hutsegiteen eta horien eraginen azterketa modala (AMFE)
- Produktu berriak merkaturatzeko prozesua
Proiektuen kudeaketa ekonomiko finantzarioa (15 ordu)
- Kontabilitate eta finantzetarako sarrera
- Inbertsio-proiektuak balioztatzea eta hautatzea
Pertsonen kudeaketa (15 ordu)
- Lidergo-motak
- Motibazioa
- Gatazken tratamendua
- Bilerak zuzentzea
- Denbora kudeatzea
Ordutegia
Hasiera-data: 2009ko otsailan
Izena emateko epea: 2009ko urtarrilan
Amaiera-data: 2009ko ekainan
Proiektuen aurkezpena: 2009ko irailan
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara astearte eta ostegunetan
Izena Emateko Azken Eguna: 2009ko urtarrilan
Koordinazioa
Koordinatzailea: Unai Apaolaza
http://www.mondragon.edu/cepro
Prezioa
Interesgarri zaizkizunak baita ere
- Ekoizpen Zuzendaritza Masterra
- Logística Integrala Masterra
- Logistika Integrala Aditu Ikastaroa
- Proiektuen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua
- Mantentze Kudeaketako Ikastaro Aurreratua