Pertsonen Garapena eta Taldetako Lidergoan Aditua
Aditu Ikastaroak
Aurkezpena
"Pertsonen Garapena eta Taldeetako Lidergoan Aditua" izena du Mondragon Unibertsitateak antolatu duen graduondoko programak. Newfield Consulting, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera eta Gipuzkoako Bazkundearen kolaborazioarekin garatzen da ikastaroa.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Pertsona eta Taldeen Garapeneko Proiektu Estrategikoaren barnean txertatzen da. Konpetentzia eta Baloreen jakintza gaien inguruko formazio eta ikerketa lanak gauzatzen ditu.
Helburuak
- Ikasleei pertsonen kudeaketari buruzko ikuspegi estrategikoa eta enpresa-jardueraren gaineko hausnarketa jarrera eskaintzea.
- Nork bere burua ezagutu eta garatu, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko.
- Erakunde baten barnean, pertsonak garatzeko behar diren konpetentziak ikasteko marko paregabea eskaintzea.
- Errendimendua hobetzeko ekintza berriak sortu, enpresa gestioan goreneko mailako emaitzak lortzeko.
Programaren akademikoa
Pertsonen Garapena eta Taldeetako Lidergaon Aditua ikastaroa hiru moduluk osatzen dute, horra:
I MODULUA : Pertsonen kudeatketarako lanabesak eta konpetentziak: pertsonen kudeaketa eta enpresa den sistemaren barruko zuzendarien garapenaren ikuspegi estrategikoa eskaintzen du.
II MODULUA : Lidergorako konpetentzia generikoak: lidergo eraginkorra ahalbideratzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatuko dira, konpetentzia hauek ikasle bakoitzarengan duten garapenean oinarrituz. Aditzea, juzkuen elkarrelikadura, emozionalitatearen gestioa, ekintzen koordinazioa, elkarrizketen diseinua, etab. dira landuko diren konpetentzia batzuek.
III MODULUA : Aditu programaren amaierako proiektua: proiektuarekin, ikasle bakoitzak programan zehar ikasitako konpetentziak eta jakintzak barneratuko ditu eta bukaeran proiektuaren aurkezpen eta defentsa egingo du.
COACHING: partehartzaile bakoitzak, Newfield Consulting-ek ziurtaturiko enpresan esperientzia luzeko coach ontologiko bat izango du prozesu osoan zehar.
Metodologia
Programak duen metodologia bereziari esker, ikaslea bere garapen eta aprendizajearen ardatz bihurtzen da, eta horri esker, ikasgelako eduki eta ekintzen aplikazioak, bere lan jardueran du bere abiapuntua.
Hainbat ikasketa gune tartekatzen dira: aurrez-aurreko tailerrak bizipen izaerakoak, ikaskuntza laborategiko taldeko saioak, coaching indibidualeko saioak coach profesional batekin eta on-line praktika indibidualak, ematen diren gaien inguruan.
Zuzendaritza teknikoa
Zuzendaritza: Marian Iriondo: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko pertsona eta taldeen garapenerako proiektu estrategikoko liderra.
Kolaboratzaileak:
Newfield Consulting: Rafael Echeverriak zuzendutako coachen formazioan mundu mailan liderra den enpresa.
Gipuzkoako Bazkundea eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera.
Irakasleak
Elena Quevedo: Pedagogian doktorea eta enpresen coach ziurtatua.
Esteban Vicente: Giza baliabideetan espezializaturiko aholkularia.
Jose Luis González Vadillo: Enpresa aholkularia eta enpresen coach ziurtatua.
Juanfe García: Industri ingeniaritzan doktorea eta enpresen coach ziurtatua.
Julio Cantón: Enpresa aholkularia eta enpresen coach ziurtatua.
Marian Iriondo: Erakundeetako psikologian doktorea eta enpresen coach ziurtatua.
Marianella Van Griegen: Newfield Consulting-eko aholkularia eta coach-a.
Raquel de la Peza: Newfield Consulting-eko aholkularia eta coach-a.
Nori zuzendua:
- Lantaldeak lideratu eta koordinatzeko ardura duten zuzendariei.
- Pertsonen kudeaketako departamentuetako zuzendari eta teknikariei.
- Beraien lana lantaldean lidergo etorkizuneko joera garatuko dutenak edo gatzen dutenak.
- Goi mailako unibertsitate tituludunak, zeintzuk lantaldeen lidergoan espezializatu nahi duten.
Erakundeak adituan
Aditu honetan esku hartu duten erakundeetako batzuek:
Eroski, Seguros Lagun Aro, Visesa, Daimler Chrysler, Debako Udala, Fomer, Bitartekari Institutua, Lanberri, Mecanizados Iriarte, Fundación Zorroaga, Lnaberri, Maier, Aligoplast, Original GAur, Euskaber, Grupo Recyde, Caja Mediterraneo, RAC, Goizper, Outdoor Training, hainat aholkularitza 8Sealco, VAdillo, Ados Consulting, CRH, Antonio Martinez...), eta abar.
Egutegia
Hasiera: 2010eko urtarrilaren 8an
Lehenengo bi moduluen amaiera: 2010eko uztailaren 2an
Proiektua: 2010eko uztalaren 2tik abenduaren 17ra
Ikastaroaren amaiera: 2010eko abenduaren 17an
ORDUTEGIA
2010eko urtarrilean :
-
Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara
-
Larunbatetan 9:30etatik 13:30etara
2010eko otsailetik uztailera:
-
Egun osoko hiru tailer intentsibo (estatua barne).
-
Paraktika indibidualak eta ikasleen artean adostutako datak ikaskuntzako laborategiko saioak egiteko.
Kostua
Matrikularen prezioa 4.900 euro izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.
Hoteleko alojamendua eta dietak barne daude.
ORDAINKETEN ZATIKETA:
-
100€ izena ematean.
-
400€ 2009ko azaroan matrikulazioa egiterakoan.
-
400€ 2009ko abenduan.
-
Gainerako kopuruak banku-helbideratze bitartez ordainduko dira.
Badira ordainketa horiek finantziatzeko erraztasun eta modu ezberdinak. Galde iezaiguzu.
Informazioa eta Inskripzioa
Aurreinskripzioa irekita.
Matrikula: 2009ko azaroaren 2tik azaroaren 30era
Informazioa eta eskariak
Enpresagintza Fakultatea
Larraña, 16 - Oñati.
Koordinazioa: Alaia Pérez
Tfono: 615 745342
e-mail: aperezh@eteo.mondragon.edu