Skip to content. Skip to navigation

Sections
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Norbere Garapena eta Taldeen Lidergoan Aditu Ikastaroa

Norbere Garapena eta Taldeen Lidergoa

 

Aditu Ikastaroak

Helburuak

  • Pertsonak kudeatzeari buruzko ikuspegi estrategikoa eta enpresa-ekintzei  buruzko gogoetazko jarrera eskaintzea.
  • Norbera garatzea, fenomeno humanoen eta erakundeei buruzkoen behatzaile indartsu gisa, horrek eraginkortasun handiagoz jarduteko aukera emango baitio.
  • Bere komunitatean aldaketarako eragile bihurtzea.
  • Elkarrizketa bidezko sareetan parte hartzeko prestatuago egotea, praktika eraginkorragoak ezarriz, berari eta bera kide den taldeei funtzioak betetzeko maila handitzea ahalbidetzeko.
  • Norberetzat eta berarekin lan egiten duen pertsonentzat espazio etiko bat osatzen jakitea, elkarrenganako errespetuan eta zilegitasunean oinarrituta, erakundearen balioekin bat eginda.

Itzuli gora

 

Programaren egitura

Ikastaroa fasetan banatutako hiru modulutan dago programatuta, eskema orokor honi jarraituta:

I MODULUA (30 ordu): Pertsonak kudeatzeko konpetentziak eta tresnak

II MODULUA (180 ordu): Lidergorako konpetentzia generikoak

III MODULUA (100 ordu): Aditu programaren amaiera proiektua

Guztira: 310 ordu

Zuzendaritza eta koordinazioa

Zuzendaritza: Marian Iriondo. Kontaktatu

Koordinazioa: Elena Quevedo. Kontaktatu

Itzuli gora

 

Irakasleak

Mondragon Unibertsitateko irakasleak eta coachak: Marian Iriondo, Elena Quevedo, Deiane Madinabeitia, Eduardo Pascual.

Newfield Consulting-eko aholkulariak eta coachak: Raquel de la Peza, Marianella Van Grieken.

Enpresa profesionalak eta Kanpo aholkulariak: Jose Luis Gonzalez Vadillo, Igot Calzada, Esteban Vicente, Julio Cantón

Itzuli gora

Metodologia

Programan zehar, parte-hartzaileek irakasten diren ikasgaiei buruzko landa lanak egingo dituzte enpresa edo instituzioetan.

Lidergorako lehiakortasun generikoen jakintza arlorako, parte-hartzaileak bertatik bertarako bizipenezko hiru lantegitan hartuko du parte, bakoitza bi egunez.

Programako parte-hartzaileak ikaskuntza talde edo komunitatean banatuko dira, eta ikaskuntzako laborategiko saioak izango dituzte coacharekin.

Beste alderdi interesgarri batzuk

Programa honen bereizgarrietako bat banakako coach batean parte hartzea da. Egingo dituen banakako coaching saioez gainera, coachak pertsona bakoitzarekin egingo du lan, formazio ebaluazioko jardueretatik abiatuta, eta jarraipena banakako praktikak, irakurketak eta ariketak eginez.

Adituak Amaiera proiektuarekin burutuko du lana, eta proiektuaren gaia "Garapen pertsonala eta taldeen lidergoa" arloaren barruan kokatuko da, eta bertan ikastaroko eduki garrantzitsuenak integratu beharko ditu.

Parte-hartzaile bakoitza bere ikaskuntza eta garapenaren protagonista bilakatzen da eta, ondorioz, bere lan jarduera ikasgelako edukien eta jardueren abiapuntutzat hartuko da.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Taldeko liderra izan eta koordinatzearen ardura duten zuzendariak.

Pertsonak kudatzeko departamentuetako zuzendariak eta teknikariak.

Oro har, talde lidergoari buruzko etorkizuneko joerekin bat eginda lan egiten edo egin nahi duten zuzendariak.

Goi-mailako unibertsitate tituludunak, taldeen lidergoan espezializatu nahi dutenak .

Norbere buruaren garapen eta taldeen lidergoan interesaturiko erdi-mailako tituludunak.

Itzuli gora

 

Lekua eta Egutegia

IKASTAROAREN LEKUA

  • Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako Formazio eta Garapen Zentroa.(Manuel Iradier 17, Vitoria-Gasteiz)
  • Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberako Formazio eta Garapen Zentroa.( Tolosa hiribidea 75, Donostia)


EGUTEGIA

Hasiera: 09/01/9

Lehenengo bi moduluen amaiera: 09/07/10

Proiektua: 09/07/10tik 09/12/18ra

Amaiera: 09/12/18

ORDUTEGIA

2009ko urtarrila :

  • Ostirala 16:00-20:00
  • Larunbata 9:30-13:30

2009ko otsailetik uztailera:

  • Egun osoko hiru tailer intentsibo.
  • Ikaskuntza laborategiko sesioak.
  • Banakako praktikak.

Talde naturalera eramateko parte-hartze praktikoaren diseinua.

 

Itzuli gora

Kostua

Matrikularen prezioa 4.900 euro izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.

Itzuli gora

Informazio eta Inskripzioak

  • Izen-emate epea zabalik
  • Matrikula: 08/11/01etik 08/11/30era
  • Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Dorleta Auzoa. Eskoriatza.

Tel.: 615 745 342

Kontaktuko pertsona: Elena Quevedo

e-posta:elena_quevedo@huhezi.mondragon.edu

 

Itzuli gora

Katalogoa

Ikusi Graduondo Guztiak