Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua MBA Executive MBA Executive

MBA Executive

 MU logoa           Gipuzkoako ganbera logoa

Aurkezpena

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu dituzte eta apustu estrategiko bat egin dute formazio programa bat garatzera zuzenduta. Formazio programa honen helburua gure profesionalen konpetentziak hobetzea da, zehazki zuzendarienak eta Gipuzkoako ehun ekonomiko eta enpresarialekoak orokorrean.

MBA Executive, Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarlanean ematen dutena, karrera profesionalean behin betiko pausu bat eman nahi duten enpresako profesional eta zuzendarien garapen pertsonala eta profesionala garatzera zuzenduta dagoen formazio programa bat da.

Executive MBA gaur egungoa bezalako testuinguru ekonomiko batean, parte hartzaileak moldatu ahal izateko diseinatuta dago. Testuinguru honen ezaugarri nagusienak konplexutasuna, ziurgabetasuna, globalizazioa eta etengabeko aldaketa direla kontuan hartuz.

Helburuak

Executive MBA honako helburu hauek lortzera dago bideratuta:

  • Parte hartzaileei enpresaren eta kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemiko bat ematea, enpresaren arlo guztietan.
  • Berrikuntza eta aldaketa bultzatzea zuzendariaren jarrera pertsonal eta profesional gisa ingurune globalizatu batean.
  • Ikuspegi etiko eta arduratsu batetik lidergoaren gaitasuna garatzea, horretarako beharrezkoak diren konpetentzia eta trebetasunak integratuz.

Egitura akademikoa

Masterreko edukiak lau fasetan antolatuta daude:

  • I Fasea: INGURUNEA ETA ENPRESA: Enpresaren arlo funtzionalen ikasketa: FINANTZAK, ESTRATEGIA, MARKETINA, OPERAZIOAK ETA PERTSONAK.
  • II Fasea: ZUZENDARITZA ETA LIDERGORAKO TREBETASUNAK: hiru eguneko bi egonaldietan, parte hartzaileak, zuzendari batek izan behar dituen trebetasunez jabetzen dira.
  • III Fasea: NAZIOARTEKO TESTUINGURUA: Programak nazioarteko aste bat jasotzen du. Parte hartzaileak garapen bidean dagoen herrialde batera joan dira, non formazioa eta enpresa esperientziak jasoko dituen programa bat garatuko duten.
  • IV Fasea: MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA: Parte hartzaileak formazio programan jasotako ezagutza eta konpetentziak aplikatzen ditu. Proiektua bakarka egiten da, irakasle batek tutorizatuko du eta amaitzerakoan proiektua aurkeztu eta defendatu egin beharko du parte hartzaileak.

Metodologia

Programan erabiltzen den metodologiak programan identifikatutako ezagutzak jasotzea eta konpetentzia eta trebetasunak garatzea du helburu.

Klaseak interaktiboak dira, parte hartzaileak une oro parte hartzea sustatzen da, horrela ikasketaren protagonista bihurtuz. Era berean, programan taldeko eta bakarkako proiektuak egiten dira, zeinetan txostenak eta aurkezpenak egin behar diren.

Egutegia

Hasiera: 20010eko urria

Bukaera: 2011ko ekaina

Proiektuaren aurkezpena: 2011ko abendua

Ordutegia:

Ostirala 15:30etatik 20:30etara

Larunbata: 09:00etatik 14:00etara

Tokia: Gipuzkoako Ganbera - Donostia

Irakasleak

Programako irakasle-taldea diziplina anitza da, unibertsitateko irakasleek, aholkulari adituek eta enpresaren errealitatea ondo ezagutzen duten esperientzia handiko enpresarioek osatzen dute

Hauek dira programan parte hartzen duten irakasle batzuk:

  • Amaia Agirre (Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea)
  • Alberto Etxeandia (Enpresetako Aholkularia. HOBEST Aholkulariak)
  • Juan Carlos Alcaide (Marketing-eko Aholkularia. ISMIko Zuzendaria)
  • Antxon Perez Calleja (Ekonomia eta Finantzetako aholkularia)
  • Angel Perez Carvallo (Enpresetako Aholkularia. ABRENTE Aholkulariak)
  • Marian Iriondo (Coach Ziurtagiria. Mondragon Unibertsitateko Lan-talde eta pertsonen Garapeneko Unitateko Zuzendaria.)
  • Julen Iturbe (Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Web 2.0. inguruneko Aholkulari Aditua)
  • Francisco Trullenque (Enpresa Institutuko Irakaslea)
  • Antonio Cancelo (Eroskiko fundatzailea eta Mondragon Korporazioaren lehendakari ohia)
  • Jose Mª Sainz de Vicuña (Marketing-eko Aholkularia. SDV Aholkulariak)
  • Mikel Mesonero (Doktorea Marketing-en. Mondragon Unibertsitateko irakaslea)
  • Juan José Goñi (Berrikuntzan Aholkulari Aditua)

Masterreko koordinazioa

  • Jose Luis Abaunz: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Graduondoko Zuzendaria
  • Ana Ugalde: Gipuzkoako Ganbarako Formakuntza Zuzendaria

Informazioa eta izenemateak

Sarrera betekizunak:

  • Unibertsitate tituluaren jabe izan.
  • Gutxienez bost urteko esperientzia profesionala izan.

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskari orria
  • Unibertsitate tituluaren kopia konpultsatua
  • Curriculum Vitae-a
  • Pasaporte edo NANren fotokopia
  • Karnet tamainuko bi argazki

Matrikula

Matrikularen kostua 12.750 eurotakoa da.

Informazio gehigarria eta eskariak

Mondragon Unibertsitatea

Enpresagintza Fakultatea

Larraña, 16 - 20560 Oñati

Tfonoa: 943-718009

posgrado@eteo.mondragon.edu

 

Gipuzkoako Ganbara

Tolosa etorbidea, 75

20018 Donostia

Tfonoa: 943-000279

formacion@camaragipuzkoa.com