Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Mantentze Kudeaketako Ikastaro Aurreratua

Mantentze Kudeaketa

Ikastaro aurreratua

 

Sarrera

Jardueren kudeaketa eguneroko mantentzean konplexua da eta horri baliabideen eta instalazioen optimizaziora bideratutako teknika, tresna eta filosofia berriek izandako hazkundea gehitzen badiogu, problematika horretaz arduratuko den kudeatzailearentzat egoera konplexua dela ikusiko dugu. Gauzak horrela, eta ezagutza eta prestakuntza ezinbestekoak direla jakinda, Mantentze-Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren bigarren edizioa aurkezten da.  

  • Programa hori kudeatzaileen –mantentzeburuak eta produkzio-buruak– beharrak asetzera zuzenduta dago; alegia, produkzio-eraginkortasuna bermatzeko egun, mantentze-kudeaketa faktore determinatzailea  dela eta, halaz ere, testuinguru berrira egokituko den orientabide, sistema eta metodo argirik aurkitzen ez duten kudeatzaileen beharrak asetzera.
  • Ikastaroaren ikuspegiak jarraian aipatuko diren gaitasunak garatzea du helburu, hala nola:
  1. Mantentze-Kudeaketako Proiektuei berme guztiekin ekiteko gaitasuna (Mantentze-Kudeaketako eredu berria definitzea eta ezartzea; Aurresateko Mantentzea ezartzea; RCM proiektuak; TPM proiektuak; instalazio berriak eskuratzea; Kontratazioak / Azpikontratazioak; instalazioak dagoen erregelamenduaren arabera homologatzea eta abar).
  2. Mantentze-Kudeaketako eguneroko jarduerak behar bezala gauzatzeko gaitasuna (Jardueren Planifikazioa, kontrola, Jarraipena eta Antolaketa; adierazleen Neurketa eta balioztatzea).

Itzuli gora  

Helburuak

  • Mantentze-plan orokor egokia egiteko, ezartzeko eta garatzeko trebatzea; bai eta plan horri enpresa-errentagarritasuna gehituz eusteko ere.
  • Mantentze-kudeaketako teknika- eta tresna-multzoa aplikatzen jakitea.
  • Mantentze-Ingeniaritza egiteko oinarriak ezartzea.
  • Mantentzean izandako hobekuntzak –naturalak eta potentzialak– ekonomikoki argumentatzen jakitea.
  • Mantentze-mota guztiak eta mantentzekoek egunero gauzatzen dituzten jarduera desberdinak behar bezala kudeatzen jakitea.

Itzuli gora

Nori zuzendua

  • Mantentze-Kudeaketa alorreko ezagutzak eskuratzeko edo lehengoak berritzeko beharra duten mantentzeko arduradunei eta mantentze-buruzagitzei.
  • Mantentze-Ingeniaritza egiteko eta, horrela, produkzioa kalitate-ingeniaritzara bideratzeko interesa duten Mantentzeko edo Produkzioko arduradunei.

Itzuli gora

Programaren egitura

1.-Mantentzearen kudeaketa enpresa bikainean 

5 h

2.-Mantentzeaz arduratzen diren pertsonen kudeaketa

10 h

3.-Jardunezko, prebentziozko eta aurresateko mantentzearen antolaketa

30 h

4.-Instalazioen eta makinen fidagarritasuna  

15 h

5.-Mantentzea eta kudeaketa-sistema integratuak  

10 h

6.-Mantentze-funtzioa 

20 h

7.-Mantentze-lanen azpikontratazioa 

 5 h

8.-Eraikinen eta instalazioen kudeaketa 

 5 h

 9.-GMAO: ordenagailu bidez lagundutako mantentze-kudeaketa  

 5 h

10.-TPM: ekoizpen mantentze osoa

 5 h

11.-Aplikazioen tailerra 

 5 h

12.-Bisita eta eztabaida-gunea

5 h

TOTAL

120 h

1. modulua: Mantentzearen kudeaketa enpresa bikainean (5 ordu )

  • Mantentzea enpresako aktiboak kudeatzeko negozio gisa.
  • Mantentze bikaineko kudeaketa-sistema baten ezaugarriak.
  • Etengabeko hobekuntza jardueren sistematika gisa mantentze bikaineko kudeaketa-sisteman.
  • Mantentze bikaineko kudeaketa-sistemako jarduerak integratzea.

2. modulua: Pertsonen kudeaketa mantentze-arloan. (10 h)

  • Pertsonen kudeaketa mantentze-arloan
  • Lidergoa mantentze-arloan.
  • Prestakuntzaren kudeaketa.
  • Ezagutzaren kudeaketa barne mantentzean eta kontratatutako mantentzean.

3. modulua: Jardunezko, Prebentziozko eta Aurresateko Mantentzearen antolaketa (30 ordu) 

  • Jardunezko mantentzea.
  • Prebentziozko mantentze sistematikoa.
  • Mantentze autonomoa.
  • Baldintzazko mantentze sistematikoa.
  • Aurresateko mantentzea.
  • Mantentzearen dimentsionamendua.

4. modulua: Instalazioen eta makinen fidagarritasuna (15 ordu)  

  • Jardunezko mantentzea.
  • Prebentziozko mantentze sistematikoa.
  • Mantentze autonomoa.
  • Baldintzazko mantentze sistematikoa.
  • Aurresateko mantentzea.
  • Mantentzearen dimentsionamendua.

5. modulua: Mantentzea eta kudeaketa-sistema integratuak (10 ordu)  

  • Segurtasuna makinetan eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.
  • Makina-multzoen segurtasuna – CE markaketa.
  • ISO 14000.
  • Mantentze kudeaketa-sistemekiko Kalitatearen kudeaketa-sistemen eskakizunak.
  • Kudeaketa-sistemen integrazioa.

6. modulua: Mantentze-funtzioa (20 ordu)   

  • Proiektuen kudeaketa mantentze-arloan.
  • Mantentzearen kudeaketa ekonomiko finantzarioa.
  • Mantentzearen kudeaketa-adierazleak.
  • Lan Sailaren kudeaketa.
  • Aginte-panela. Definizioa eta kudeaketa.

7. modulua: Mantentze-lanen azpikontratazioa (5 ordu)  

  • Mantentze-lanen azpikontratazioa enpresaren estrategia gisa.
  • Azpikontratazio-kontratua.
  • Kontratazio-prozesua. Kontratisten balioztatzea.
  • Kontratatutako mantentzearen antolaketa, koordinazioa eta ikuskapena.
  • Kontratazioaren auditoria.
  • Legezko alderdiak, aseguruak eta erantzukizunak.

8. modulua: Eraikinen eta instalazioen kudeaketa (5 ordu)  

  • Enpresaren balioa handitzeko eraikinak mantentzea.
  • Egungo lege-esparrua.
  • Etorkizuneko lege-esparrua: balioespen egokia egitearen eta aktiboa mantentzearen derrigorrezkotasuna.
  • Eraikinaren segurtasun-planak.
  • Outsourcing. Azpikontratazioa eraikinen kudeaketan.
  • Legezko alderdiak eraikuntzan eta eraikin-handikuntzan.

9. modulua: GMAO: ordenagailu bidez lagundutako mantentze-kudeaketa (5 ordu)  

  • Ingurune operatiboa.
  • Mantentze-kudeaketarako informazio-sistema.
  • Aplikazio baten funtzionalitatea.
  • GMAO sistema bat ezartzeko prozesua.
  • GMAO sistema ustiatzea.
  • GMAO sistema enpresako kudeaketa-sistemarekin integratzea.

10. modulua: TPM: ekoizpen mantentze osoa (5 ordu)

  • Kontzeptu nagusiak
  • TPMren 12 urratsak (Total Productive Maintenance)
  • TPMren ikuspegi bateratzailea.
  • TPM proiektuen ezaspen estrategiak

11. modulua: Aplikazioen tailerra (5 ordu) 

  •   Planteamenduak eta planteatutako kasuen soluzio-ikuspegia.

12. modulua: Bisita eta eztabaida-gunea (5 ordu)   

  • Mantentze kudeaketa-sistema aurreratuaren azterketa eta hari dagokion eztabaida.

Itzuli gora

Metodologia

Programa gauzatzerakoan kontuan hartu beharreko irizpide nagusia irakaskuntza aktiboa da. Irakaskuntza aktibo hori parte

  • hartzaileek programa ahalik eta gehien ustiatuko dutela ziurtatuko duen prozesu parte-hartzailean eta horren jarraipen eta kontrol akademikoan oinarrituko da. Ikasketa-prozesua jarraian aipatuko diren kontzeptu metodologikoetan oinarrituko da:
  • Planteamendu eta kontzeptu teorikoak aurkeztea.
  • Horiei buruzko azterketa eta hausnarketa parte-hartzailea; bai eta horiek enpresaren ohiko kudeaketan izan duten eraginarena ere.
  • Kasu praktikoetan eta ariketetan lantaldeen bidez parte-hartzea eta guztientzako eskumenen garapena bilatzea; bai eta elkarlan, komunikazio eraginkor eta lidergoko eskumenak garatzea ere.

Itzuli gora

Irakasleak

Ikastaroa unibertsitateko irakasleek, gaian esperientzia duten aholkulariek eta gai zehatzetan adituak diren enpresa-arduradunek emango dute. Nazio- eta Nazioarte-mailako espezialisten presentzia azpimarratu behar da; besteak beste:

Zoran Juric K. Industria-Ingeniaritzan Doktorea, Mantecnologia taldeko zuzendari kudeatzailea; ikastaroari amaiera emango dio "Pertsonen kudeaketa eta Mantentze-kudeaketa" modulua aurkeztuz Workshop bidez.

Peio Nebreda, Fagor Ederlan-eko Mantentze Ingeniaritzako kidea. Mantentze-arloan dagoen azpikontratazioari buruz arituko da.

Nerea Aranguren, Idekoko Ingeniari Doktoregaia; RCM-an espezialista eta Kofiabilizazioren Kongresu Nazionaleko (2003) koordinatzailea. Fiabilizioari  buruz hitz egingo du.

Francisco Garcia, Facilitec-eko  Ingeniari aholkularia eta La Salleko Higiezin Aktiboei buruzko Masterreko zuzendariordea. Aktiboen kudeaketa enpresan gaiari buruz mintzatutako da.

  • Humberto Alvarez, CEROAVERÍAS enpresako zuzendari orokorra. Industria-enpresatan TPM programak garatzen eta ezartzen espezialista.
  • Peio Nebreda, Fagor Ederlan sozietateko Mantentze-Ingeniaritzako kidea; mantentze-arloko azpikontratazioari buruz hitz egingo du.
  • Nerea Aranguren, Idekoko Ingeniari doktoregaia; RCM-an aditua eta Kofiabilizazioko Kongresu Nazional 2003ko koordinatzailea; Fiabilizazioari buruz mintzatuko da.
  • Humberto Alvarez, Ceroaverías, S.A sozietateko zuzendari orokorra; TPM-an aditua.
  • Juan Luis Astoreka, Maier S. Koop sozietateko mantentzeburua.
  • Iñaki Irastorza, Gipuzkoako Ogasuneko eraikineko mantentze-arduraduna.

 

Itzuli gora

 

Dokumentazioa

Ikasleari ikastaroa jarraitzeko beharrezko dokumentazioa, txostenetako material osagarria eta materiari buruzko ariketa praktikoak emango zaizkio. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko liburutegiko materiala ere kontsultatu ahal izango dute.

Itzuli gora

Titulazioa

Ikastaro Aurreratuan parte duten ikasleei Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte-hartze hori egiaztatuko duen diploma emango die; horretarako, ordea, beharrezkoa izango da saio gehienetara (zehazki, saioen %80ra) joatea eta proposatutako ariketak gainditzea. Modulu zehatzetan parte hartzen dutenei, modulu jakin hori egiaztatuko duen diploma emango zaie.

Itzuli gora

Informazioa eta izen-ematea

Harremanetarako pertsona: ISABEL MANGANA
Tel: 943 71 21 83

943 79 47 00
Faxa: 943 79 15 36
imangana@eps.mondragon.edu
http://iraunkor.eps.mondragon.edu

Itzuli gora

Ikastaroa noiz eta non izango den

Izena emateko azken eguna: 2009-ko martxoaren

Hasteko eguna: 2009-ko apirilan

Amaitzeko eguna: 2009-ko abenduan

Asteazkenak, 8:30-tik 13:30-tara

TOKIA:
Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi 4, 23 p. Ku.
20500 Arrasate (Gipuzkoa)

 

Itzuli gora

Programaren kostua

 

2.800 €

Itzuli gora

Ikasle ohien testigantzak

Testigantzak

Itzuli gora

 

Zuretzat era interesgarriak

Ikusi Graduondo Guztiak