Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Logistika Integrala Aditu Ikastaroa

Logistika Integrala

 

Aditua Ikastaroa

Sarrera

Azken urteetan, industria-ingurunea izugarri aldatu da. 

Merkatu globalizatuetan lehia handia sortzeaz gain, bizitza laburreko produktuak eta zerbitzuak sartu dira, eta bezeroaren itxaropenak handitu dira.

Beraz, lehia gero eta indar handiagoa hartzen ari den egoera honetan, elementu bereizleak bilatu behar dira; hori dela eta, enpresa gehienak ondorengo hiru funtsezko jarduerak hobetzen saiatzen dira:

  1. Bezeroak lortzea eta leialtzea.
  2. Diseinu-zikloa (produktu berriak diseinatzea, garatzea eta industrializatzea).
  3. Eskaera-zikloa (horniduren logistika, ekoizpen-logistika eta banaketa-logistika).

Lehiari aurre egiteko abantaila da bikaintasun logistikoa bilatzea; modu horretan, enpresa besteetatik bereiziko baita. Gainera, enpresak kostuak murrizteaz gain, zerbitzua hobetuko du, eta, azken finean, bezeroa gustura geratzea lortuko du.

Bikaintasun logistikoa lortzeko, Enpresa-logistika prozesuaren kudeaketa berria egin behar da. Prozesu horren oinarriak hauek izango dira: 

  1. Antolamendu-eredua, bezeroa erabat gustura edukitzera zuzentzen duena. Giza faktoreak barneko eta kanpoko loturak sortuko ditu (bezeroak eta hornitzaileak).
  2. Plangintzaren eta arlo funtzionalen jardueren integrazioa, erabakiak hobeto hartze aldera, eta hornitzailetik azken bezerora bitarteko materialak eta informazioa sinkronizatze aldera.
  3. Material-fluxuari errentagarritasunik handiena ateratzea, prozesu guztian inbertitutako kapitalaren kostua gutxitzearren. (Stockak eta baliabideak, oro har).

Euskal Herriko eta Nafarroako Kutxen Federazioak logistikaren inguruan argitaratutako txosten sektorialaren arabera, sektorea garrantzi handikoa  izateaz gain, hazten ari da: 

“Logistikaren negozioaren bidez, urtero Autonomia Erkidegoan 650.000 milioi pezeta mugitzen dira; hots, barne-produktu gordinaren %12”. 

“Datozen urteetan, zerbitzu logistikoaren eskariak ugaritu egingo dira, eta alboko herrialdeen pareko mailara iritsiko gara. Logistikaren merkatuan, Espainia, Finlandia eta Italia dira EBko merkaturik dinamikoenak, eta urtero %20tik gorako hazkundea izan ohi dute”.

“Garraio-zerbitzuan, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk azpikontratatuko dira; hala nola, biltegiratzea, paketatzea, etiketatzea, eskariak prestatzea, banatzea eta saldu osteko zerbitzuak eskaintzea”. 

Itzuli gora

Helburuak

Bertaratuak trebatzea zailtasun gehiagoko edo gutxiagoko logistikarekin lotutako jardueren (proiektuak) plangintzan eta zuzendaritzan; horretarako, Logistika Integralaren prozesuarekin zuzeneko zerikusia duten teknikak, erremintak eta metodologiak luze eta zabal aztertuko dira.

Ikastaroa amaitzean, bertaratua gai izango da:

1.     Edozein azpiprozesutan hobekuntzarako proiektu logistiko baten espezifikazioak definitzeko. Baita ere, gai izango da Sistema logistikoaren hornidurak, ekoizpena eta banaketa aurrera eramateko, helburu eta jardueren bitartez; horretarako, proiektua kudeatu ez ezik, ezarri ere egin beharko du.   

2.      Logistika Integralarekin loturiko filosofia, teknika eta erreminta desberdinak ezagutzeko eta ikasteko, horien kontzepturik aurreratuenean

3.      Dagokien enpresan teknika eta erreminta operatiboak aplikatzeko, haien kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortze aldera.  

Itzuli gora

 

Norentzat da ikastaroa:

 

Logistikako, horniduretako, erosketetako, ekoizpeneko eta banaketako arduradunak diren profesionalentzat. Oro har, baita ere enpresa-ikuspegia lortu nahi duten zuzendari edo exekutiboentzat, Proiektu logistikoetan edo Enpresako eragiketetan arrakasta izate aldera.

Itzuli gora

Programaren egitura

  • Logistika Integrala, 9 ordu
  • Erosketa / hornidura logistika, 32 ordu
  • Ekoizpen-logistika, 54 ordu
  • Banaketa-logistika, 45 ordu
  • Kalitatea eta logistika, 27 ordu
  • Proiektu logistikoaren ekonomia- eta finantza-kudeaketa, 23 ordu
  • Proiektu logistikoen kudeaketa, 22 ordu
  • Azken proiektua, talde bakoitzeko 60 ordu

Guztira, 212 ordu

 Programaren egitura

Itzuli gora

Metodologia

Programa garatzeko, irizpide orokor gisa IRAKASKUNTZA AKTIBOA erabiliko da. Hona hemen metodologia-prozesua:

  1. Azalpen eta kontzeptu teorikoak emango dira.
  2. Aurreko azalpen horiek aztertu eta hausnartuko dira, eta enpresako ohiko kudeaketan aplika daitezkeen ikusiko da.
  3. Lan-taldeen bitartez, kasu praktikoetan eta soziogramako edo Role Playing-eko ariketetan parte hartuko da.
  4. Ikastaroa amaitzeko eta jasotako ezagutzak eta trebakuntzak frogatzeko, HOBETZEKO ENPRESA-PROIEKTUA egingo da. Prozesu horretan, parte-hartzaileek irakasleen klaustroko tutoreen laguntza eta aholkularitza teknikoa izango dute. 

Itzuli gora

 

Irakasleak

Ander Errasti Opacua: Industria-ingeniaria. Mondragón Eskola Politeknikoko Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketa Departamentuko Industria irakaslea. Aurrez, Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiban lanean aritua da.  

Iñaki Ibarra Unzueta: Industria-ingeniaria. CONSULTORES HOBESTeko bazkide-zuzendaria.

Aritz Bilbao Etxebarria: Industria-antolaketako ingeniaria. Mondragón Goi Eskola Politeknikoko Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketa Departamentuko irakaslea. Aurrez, Maier S.Coop.-ean lanean aritua.

Jose Alberto Eguren: Industria-antolaketako ingeniaria. Mondragón Goi Eskola Politeknikoko Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketa Departamentuko irakaslea. Aurrez, Torumsan lan egin zuen.

Francisco Álvarez Ochoa: ASERLOGeko bazkidea. TEISAtik dator.

Alfonso Rodríguez Herrera: CONSULGESAko bazkidea. Aurrez, honako enpresetan lana egin du: S.A. Echeverria, Laudioko Altzairuak, TEISA, e.a.

Miguel Mauleón Torres: CONSULGESAko bazkidea. Aurrez, BULL, UNICEFAR eta TEISAn ibilia da.

Unai Apaolaza Pérez de Eulate: Industria-ingeniaria. Mondragón Goi Eskola Politeknikoko Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketa Departamentuko irakaslea. Aurrez, Orbea kooperatiban lanean ibilia da.

Halaber, Erosketa, Ekoizpen eta Banaketako profesionalak arituko dira, eta Erosketa, Ekoizpen eta Banaketako moduluak itxiko dituzte; beraz, jarduteko eremuan izan dituzten esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera izango da.

Itzuli gora

 

Onartzea eta Titulazioa

Parte-hartzaileek enpresa-esperientzia dutela egiaztatu beharko dute. Gehienez 25 parte-hartzaile onartuko dira, izen-emateko ordenari jarraiki, betiere, aurreko baldintza betetzen badute, Onarpen Batzordearen iritziz.  

Enpresa batek bi pertsonen izena emateko aukera izango du, eta bakoitzak egingo dituen moduluak zehaztu beharko ditu.

Onartzeko prozesua

  1. Erantsitako onarpen-eskaera bete eta postaz edo faxez (645141623) Arabako Merkataritza Ganberara bidali behar da.
  2. Onartuz gero, azken berrespena egingo da.  

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA eta ARABAKO MERKATARITZA ETA INDUSTRIA GANBERAREN DIPLOMA eskuratzeko, eskatutako probak gainditu beharko dira, eta gutxienez saioen %80ko bertaratzea eskatuko da.  Soilik programaren zati batera joaten direnek egindako moduluen ziurtagiria jasoko dute.

Itzuli gora

Informazioa eta izen-ematea

Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako Prestakuntza eta Aholkularitza Zentroa.

Manuel Iradier kalea, 17. Vitoria-Gasteiz. • Tel.: 945 150 190

E-posta: formacion@camaradealava.com

Itzuli gora

Ikastaroaren egunak eta lekua

IKASTAROAREN IRAUPENA:

2008ko urriaren 17tik 2009ko ekainaren 5era.

ORDUTEGIA: 1, 2, 3 eta 4 moduluak: ostirala, 16:00-20:30; eta larunbata, 9:00-13:30.

5, 6 eta 7 Moduluak: osteguna eta ostirala, 16:00-20:30.

LEKUA:

Arabako Merkataritza Ganberako Prestakuntza eta Aholkularitza Zentroa.

Manuel Iradier kalea, 17. Vitoria-Gasteiz.

Itzuli gora

 

Matrikula

Matrikula 5.800 € kostatzen da. Dena den, Arabako Foru Aldundiaren (Foru eta Toki Administrazio eta Eskualde Garapenerako Saila) diru-laguntzari esker, parte-hartzaileek 2.900 € ordaindu beharko dituzte.

Itzuli gora

 

Interesgarri zaizkizu baita ere

Ikusi Graduondo Guztiak