Kirol Entitateen Kudeaketa eta Zuzendaritza
Aditu ikastaroa
Sarrera
Kirolaren kudeaketaren sektoreak gorantz egin du zenbait arrazoi dela bide. Azken urteotan, kirola gehiago praktikatzen da bai maila profesionalean bai maila amateurrean; ondorioz, kirolaren kudeaketak gero eta profesionaltasun maila handiagoa eskatzen du.
Errealitate horri erantzuteko, Kirol-Entitateen Kudeaketarako eta Zuzendaritzako Ikastaro Aurreratuak unibertsitate-heziketa espezializatua proposatzen du. Ikastaro hori kirolaren kudeaketarekin lotutako profesionalek emango lukete.
Helburuak
Ikastaroaren helburua Kirol-erakundeen eremuan zuzendaritzari eta kudeaketari buruzko ezagutzak eta trebetasunak sakontzea eta zabaltzea da; alegia, maila profesionalean nahiz maila amateurrean kirolaren kudeaketa-jarduerak gauzatzen dituzten erakundeenak, nahiz izaera publikokoak nahiz pribatukoak izan. Besteak beste: kirol-klubak edo –elkarteak, kirol-federazioak, patronatuak eta udal-erakundeak, gimnasioak edo polikiroldegiak.
Parte-hartzaileak
Eskabideak banaka aztertuko dira ekarritako dokumentazioa kontutan hartuta. Sarrera-baldintzak betetzeko, hautagaiak curriculum egokia eduki behar du, hau da, unibertsitateko titulua edota lanbide-esperientzia nahikoa.
Metodologia
Ikastaroan zehar zuzeneko klaseak emango dira, kirol-erakundeen kudeaketaren kudeaketa bikaina lortzeko alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dituena. Lehentasuna irakaskuntza aktiboari emango zaio eta irakatsi eta ikasteko prozesu parte-hartzailean oinarrituko da.
Irakasleak
Ikastaroan zehar, txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.
Programaren egitura
-
1.MODULUA Kirol-antolakuntzaren azterketa juridikoa... 12 ordu
-
2.MODULUA Kirol-erakundeen antolakuntza eta kalitatea........ 20 ordu
-
3.MODULUA Pertsonen kudeaketa kirol-erakundeetan.......... 8 ordu
-
4.MODULUA Kirolariaren lan-harremana 8 ordu
-
5.MODULUA Kirol zuzenbidea........ 20 ordu
-
6.MODULUA Kirolaren marketina 20 ordu
-
7.MODULUA Komunikazio-estrategiak eta teknologia berriak marketinaren kudeaketan........ 16 ordu
-
8.MODULUA Kirol-erakundeen kontabilitatea eta finantzak........ 20 ordu
-
9.MODULUA Kirol-erakundeen zerga-arloa........ 12 ordu
-
10.MODULUA I+G+B kirol-eremuan.......... 8 ordu
-
11.MODULUA Kirolaren kudeaketa; parte-hartzea, aisia, osasuna eta turismoa kirolean.... 16 ordu
-
BUKAERAKO PROIEKTUA 40 ordu
Orduak guztira.... 200 ordu
Tokia eta egutegia
2009ko otsaila-ekaina
Egunak: Asteartetan eta ostegunetan
Ordua:15:00etatik 19:00etara
Mondragon Unibertsitatea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Oñati
Eskabideen aurkezpena
2009ko urtarrilaren 18 arte.
Titulazioa
Ikastaroetan gutxienez %80ko parte-hartzea izan duten ikasleei Mondragon Unibertsitatean Kirol-Erakundeen Kudeaketako Ikastaro Aurreratua egin dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.
Programaren egitura osatzen duten moduluren batean parte hartzeak dagokion Kirol-Erakundearen Kudeaketa ikastaro Adituan izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko eskubidea ematen du.
Programaren kostua
Matrikula: 2.300€
Ikastaroaren koordinazioa
Silbia Sarasola
Ekonomia eta Finantzak saila
Informazioa eta izen-ematea
Mondragon Unibertsitatea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Larraña 16, 20560 OÑATI
GIPUZKOA
-
Telefonoa: 943 71 80 09
-
Faxa: 943 71 81 62
-
E-posta : postgrado@eteo.mondragon.edu