Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan

Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan

Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2005eko ekainaren 30eko Erabakiaren bidez.

Master eta Aditu ikastaroa

Helburuak

  • Eskoletan formazio, informazio eta komunikaziorako teknologien
    erabilera pedagogikoa dinamizatzeaz arduratuko direnei edo jada
    arduratzen direnei beren burua prestatzen laguntzea.
  • Informazio eta komunikaziorako teknologiek beren hezkuntza-lanaren
    kalitatea hobetzen lagunduko dietela uste duten eskola eta
    zentroetako irakasleak prestatzea.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

  • Unibertsitateko tituludunak (goi-mailakoak edo erdi-mailakoak),
    beren lana hezkuntzarekin eta formazioren esparruan garatzen
    dutenean edo horretan lan egingo dutela uste dutenean, eta esparru
    horretan informazio eta komunikazioko teknologiek ekarpen
    garrantzitsuak egin diezazkieketela pentsatzen dutenean.
  • Halaber, aditu kurtso honetan onar daitezke oraindik unibertsitateko
    espezialitatea izan ez arren, lana formazioren edo
    hezkuntzaren esparruan egiten dutenak (lanbide-heziketako
    irakasleak, etengabeko formazioko arduradunak…).
  • Horrez gain, salbuespen gisa, aparteko izaeraz unibertsitatean bigarren
    zikloan ikasketak amaitzen ari diren pertsonak ere onartuko dira.

Itzuli gora

Egitura

Programak MODULU hauek ditu:

  • Teknologia eta Gizartea
  • Ordenagailua. Multimedia
  • Sareak eta Internet
    GUZTIRA: 272 ordu.

Itzuli gora

Antolamendua

Zuzendaria: Miren Gabantxo, HUHEZIko irakaslea.

Itzuli gora

Egutegia

2006ko azaroa - 2007ko urria

www.mondragon.edu

iktf@huhezi.mondragon.edu

Itzuli gora

Ikusi Graduondo Guztiak