Segurtasun Informatikoko Ikastaro Aditua
Aditu Ikastaroak Erdi-zuzenekoak
Aurkezpena
Ordenagailuen eta informazio-kopuru handia biltegiratzeko, prozesatzeko eta trukatzeko aukera ematen duten komunikazio-sistemen erabilera ikaragarri ugaritu da azken urteotan. Hori dela eta, erakundeek –gero eta gehiagok, gainera– beren informazioa eta hari lotutako teknologia erakundearen aktibo garrantzitsuenen artean kokatzen dute.
Enpresako gainerako aktiboen kasuan bezala, ezinbestekoa izango da informazioak ere kalitate eta segurtasun-eskakizunak betetzea. Enpresako zuzendaritzak negozio-prozesuen funtzionamendu zuzenaren euskarri izango den eta funtzionamendu egokia bermatuko duen segurtasun-sistema egokia ezarri behar du.
Bestalde, egun, badira zenbait lege, esaterako, Norberaren Datuen Babeserako Legea, pertsonari buruzko informazioa babesteko gutxieneko zenbait segurtasun-neurri hartzea eskatzen dutenak. Lege horiek, oro har, enpresa guztiei eragiten diete.
Ikastaro honek enpresako segurtasun informatikoa landu nahi du; horretarako, arrisku posibleak eta sistemen funtzionamendu egokia eta bere babesa bermatzeko ezarri beharreko neurriak aztertuko ditu.
Helburuak
- Segurtasun informatikoa hobeto kudeatzeko erakundearen baitan segurtasun-politikak garatu ahal izatea.
- Informazio-sistemak eta horren inguruneak jasaten dituen arriskuak aztertzea. Arriskua kalte edo galeraren bat gertatzeko posibilitate gisa ulertuta.
- Segurtasun informatikoko arriskuei aurrea hartzeko, horiek ekiditeko, murrizteko edo kontrolatzeko hartu beharreko neurri egokiak ezagutzea.
- Segurtasun-mekanismoak arrakastaz ezartzeko gai izatea.
- Erakundearen segurtasun-maila balioztatzeko eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko gai izatea.
Nori zuzendua
- Segurtasun informatikoko arduradunei
- Sareen eta sistemen kudeatzaileei
- Informatikako teknikariei
Sarbiderako baldintzak. Networkingari buruzko ezagutzak (TCP/IP)
Programa
|
|
Modulua |
Orduak |
Datak |
|
I |
Segurtasuna nodoetan eta sareetan |
30 |
2008ko urriaren 22tik azaroaren 5era |
|
II |
Segurtasun perimetrala |
30 |
2008ko azaroaren 12tik 26ra |
|
III |
Segurtasun-ikuskaritza |
30 |
2008ko abenduaren 3tik 17ra |
|
IV |
Segurtasun-intzidenteak |
30 |
2009ko urtarrilaren 3tik 28ra |
|
V |
Segurtasun informatikoaren kudeaketa |
50 |
2009ko otsailaren 4tik martxoaren 4ra |
|
VI |
Segurtasun fisikoa |
30 |
2009ko martxoaren 11etik apirilaren 1era |
|
VII |
Amaierako proiektua |
50 |
2009ko apirilaren 2tik maiatzaren 15ra |
|
|
Guztira |
250 |
|
I- Modulua: Segurtasuna nodoetan eta sareetan (30 ordu,15 zuzenekoak. 2008ko urriaren 22tik azaroaren 5era)
Gakoak baimentzea eta kudeatzea
- Kriptografia simetrikoa vs. gako publikoa
- Sarbide-kontrola eta baimena
- Gakoen kudeaketa
- Gako publikoko azpiegitura (PKI)
Windows eta Linux inguruneetan Segurtasuna
- Erabiltzaileen kudeaketa
- Direktorio-zerbitzuak
- Fitxategi-sistema
- WEB zerbitzarien segurtasuna
Segurtasuna WIFI sareetan
Erabilgarritasun handia
- RAID
- Akatsekiko tolerantzia duten sistemak
- Klusterrak
II. Modulua: Segurtasun perimetrala (30 ordu, 15 zuzenekoak. 2008ko azaroaren 12tik 26ra)
Suebakia
- Suebakiei buruzko teoria
- Cisco PIX
- NetScreen
- IPtables
Sare pribatu birtualak
- VPNetara sarrera
- Cisco
- NetScreen
- Linux
Postaren segurtasuna
- Antibirusa
- AntiSpama
III. Modulua: Segurtasun-ikuskaritza (30 ordu, 15 zuzenekoak. 2008ko abenduaren 3tik 17ra)
Hacking-teknikak
- Arriskuak
- Eraso-motak
- Erasoaren sekuentzia
- Hacking-tresnak
Ikuskaritza-teknikak
- Ikuskaritza-motak
- Ikuskaritza-faseak
- Ikuskaritzaren txostena
Urrakortasunen azterketa
- Urrakortasun-motak
- Azterketarako tresnak
- Urrakortasunen kudeaketa
Logen azterketa
- WEB Logak, suebakiak, routerrak, posta.
- Formatuak
- Logen zentralizazioa
IV. Modulua: Segurtasun-intzidenteak (30 ordu, 15 zuzenekoak. 2009ko urtarrilaren 3tik 28ra)
Intzidenteen kudeaketa
- Intzidenteen aurrean erantzun anizkoitzak
- Detekzioa eta azterketa
- Intzidentearen ezabapena eta berreskurapena
- Intzidenteen txostena
Sarkinen detekzioa
- IDS
- Troiatarrak
- Snifferrak
Auzategiaren azterketa
- Ebidentziak
- Diskoen azterketa
- Sarkinen jarraipena
- Tresnak
V. Modulua: Segurtasun informatikoaren kudeaketa ( 50 ordu, 25 zuzenekoak. 2009ko otsailaren 4tik martxoaren 4ra)
Segurtasunaren oinarriak
- Segurtasun informatikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak
- Segurtasunaren egungo egoera
Kudeaketa-sistemen ereduak eta araudia
- Estandarren bilakaera historikoa
- ITIL
- COBIT
- ISO 27001
Arriskuen azterketa
- Arriskuak aztertzeko metodologia :MAGERIT
- Segurtasunaren kostua
Segurtasun informatikoaren legezko alderdiak
- “ Delitu informatikoa “
- Norberaren Datuen Babeserako Legea
- LSSICE
- LFE
- Jabetza intelektuala
Negozioan jarraitzeko antolaketa-neurriak
- Sistema informatikoen plana
- Kontingentzien plana
- Hondamendien aurrean suspertzea
- Segurtasun-politikak
Segurtasuna kudeatzeko sistemen ikuskapena
VI. Modulua: Segurtasun fisikoa ( 30 ordu, 15 zuzenekoak. 2009ko martxoaren 11tik apirilaren 1era)
DPZ-aren (Datuen Prozesurako Zentroa) segurtasun fisikoa
- Azpiegiturak: eraikinak eta DPZ-ak
- Suteen aurkako sistemak
- Elikadura elektrikoko eta aire girotuko sistemak
- Lokal eta ekipoetara sarbide fisikoa
- Ekipoen erredundantzia fisikoa
- Sarbide-politika eta kontrola
Babes-kopiak
- Backups-politika
- Backups-sistemak
VII- Modulua: Amaierako proiektua (50 ordu) 2009ko apirilaren 2tik maiatzaren 15ra
Ikastaroan zehar jasotako ezagutzak aplikatuko dira banakako proiektu horretan. Proiektuan, ezagutzak enpresa-ingurunean aplikatzeko ahalegin berezia egingo da eta enpresako benetako arazoak konpontzeko eta hobekuntzak eta konponbideak lortzeko ekintzak gauzatuko dira.
Iraupena
250 ordu (Aurrez-aurreko 100 ordu / Autoikaskuntzarako 100 ordu/ proiektua 50 ordu)
Hasiera-data: 2008ko urriaren 22a
Amaiera-data: 2009ko maiatzaren 15a
Ordutegia: 8:30etatik 13:30etara asteazkenetan
Izena emateko azken eguna: 2008ko urriaren 10a
Prezioa
100% diruz lagunduta
EAEko langileentzat eta Lanbiden izen emanda dauden langabetuentzat

![]()
Koordinazioa
Koordinatzailea: Jesus Lizarraga
Informazioa eta izen-emateak
Harremanetarako pertsona: ISABEL MANGANA
Tel.: 943 71 21 83
943 79 47 00
Faxa: 943 71 22 78
Ikastaroa non emango den
Mondragon Unibertsitatea
Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi 4, 23 p.k.
20500 Arrasate
Titulua
Master ikastaroetan eta ikastaro adituetan Mondragon Unibertsitateak ematen duen titulua lortzeko, beharrezkoa da erdi-mailako edo goi-mailako titulu unibertsitarioa edukitzea. Eduki ezean, parte-hartzaileak ikastaroa egin duela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratuko du.
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte
- Garapen profesionala: enpresen eta profesionalen beharrei erantzuteko programak
- Enplegu kualifikatua: etengabeko kualifikazioranzko bidean
- Etengabeko berrikuntza: prestakuntza ezagutzaren transferentzia bezala ezagutzen dugunez, graduondoak biziki laguntzen du enpresaren berrikuntzan
- Eduki praktikoa eta esperientzia errealak: irakasle eta ikaslearen arteko interakzio osoa eta parte-hartzea suspertzea; erakundeen esperientzia arrakastatsuetan oinarritutako praktikak.
Zuretzat ere interesgarriak
- Cisco Sareen Konfigurazioan (CCNA) Aditu Ikastaroa Erdi-zuzenekoa
- Segurtasun Informatikoko Ikastaro Aurreratua
- J2EE bidezko Web Garapenari buruzko Ikastaro Aurreratua
- Enpresa Mundura zuzendutako Software Askeari buruzko Ikastaro Aurreratua erdipresentziala