Industri automatizazioa - Donostia
Ikastaro Aurreratua
Helburuak
Profesionalei lan-tresna kontzeptualak eta operatiboak eskaintzea, Industri Sistema Automatizatuak aztertu, garatu, ezarri eta gainbegiratzeko gai izan daitezen. Helburu espezifikoa arazo arruntei erantzuteko trebakuntza eskaintzea da. Besteak beste, hauek izaten dira ohiko arazoak:
- PID Parametroen doikuntza eta sintonia.
- Seinaleen harrera eta egokitzea.
- Eragingailuak diseinatu, muntatu eta prest jartzea.
- Prozesuen gainbegiratze automatikoa.
- Industri Komunikazioen Busetan izan litezkeen akatsen diagnosia.
- Makinak indarrean den Segurtasun-araudira egokitzea.
Parte-hartzaileak
Lanean ari den jendea, bereziki mekanikako eta industri elektronikako ingeniaritza teknikoko titulazioa dutenak, ekipamendu-ondasunen sektorean esperientziadunak eta honako ardura profesional hauek dituztenak: Zuzendari teknikoa, Proiektu-burua, Bulego teknikoko edo I+GT-ko teknikariak, edo Mantentze-arloko eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuko teknikariak eta arduradunak.
Egitura
| • Industri prozesuen erregulazioa eta kontrola | 40 ordu. | martxoaren 16tik apirilaren 14era |
| • Datuak hartzea | 15 ordu. | apirilaren 15tik - 22ra |
| • Gainbegiratzeko sistemak | 20 ordu. | apirilaren 27tik maiatzaren 5ra |
| • Eragingailuak | 40 ordu. | maiatzaren 6tik - 27era |
| • Industri komunikazioak | 25 ordu. | ekainaren 1etik - 10era |
| • Segurtasuna makinetan | 12 ordu. | ekainaren 15etik 17ra |
| GUZTIRA: | 152 ordu. |
Titulua
Ikastaroan parte hartu duten ikasleei Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak parte-hartze hori egiaztatuko duen diploma emango die; horretarako, ordea, beharrezkoa izango da saio gehienetara (zehazki, saioen %80ra) joatea eta proposatutako ariketak gainditzea.
Informazioa eta izen-ematea
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:
Ikastaroaren koordinatzailea: Joseba Zaldibia
Ikastaroa noiz eta non izango den
IKASTAROAREN IRAUPENA: 2010ko martxoaren 16tik uztailaren 17ra
ORDUTEGIA: 09:00etik 13:00era, astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan
TOKIA:
GIPUZKOAKO BAZKUNDEA GANBERAK
Avda. de Tolosa 75, 20018 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN. Tel: 943.000.284 - Fax: 943.000.266
e-mail: bikain@camaragipuzkoa.com
web: www.camaragipuzkoa.com
Prezioa
Matrikula: 2.500 €
Fundación Tripartita bidez %80 arteko diru laguntzak jaso daitezke. Mondragon Unibertsitateak diru-laguntzak kudeatzeko zerbitzua eskaintzen du.
Zuretzat era interesgarriak
Curso avanzado en montaje y mantenimiento de máquinas