Industri automatizazioa
Ikastaro Aurreratua
Helburuak
Profesionalei lan-tresna kontzeptualak eta operatiboak eskaintzea, Industri Sistema Automatizatuak aztertu, garatu, ezarri eta gainbegiratzeko gai izan daitezen. Helburu espezifikoa arazo arruntei erantzuteko trebakuntza eskaintzea da. Besteak beste, hauek izaten dira ohiko arazoak:
- PID Parametroen doikuntza eta sintonia.
- Seinaleen harrera eta egokitzea.
- Eragingailuak diseinatu, muntatu eta prest jartzea.
- Prozesuen gainbegiratze automatikoa.
- Industri Komunikazioen Busetan izan litezkeen akatsen diagnosia.
- Makinak indarrean den Segurtasun-araudira egokitzea.
Parte-hartzaileak
Lanean ari den jendea, bereziki mekanikako eta industri elektronikako ingeniaritza teknikoko titulazioa dutenak, ekipamendu-ondasunen sektorean esperientziadunak eta honako ardura profesional hauek dituztenak: Zuzendari teknikoa, Proiektu-burua, Bulego teknikoko edo I+GT-ko teknikariak, edo Mantentze-arloko eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuko teknikariak eta arduradunak.
Egitura
| • Industri prozesuen erregulazioa eta kontrola | 40 ordu. | irailaren 16tik urriaren 9ra | 770 euro |
| • Datuak hartzea | 15 ordu. | urriaren 14tik 21era | 290 euro |
| • Gainbegiratzeko sistemak | 20 ordu. | urriaren 23tik azaroaren 4ra | 380 euro |
| • Eragingailuak | 40 ordu. | azaroaren 6tik abenduaren 2ra | 770 euro |
| • Industri komunikazioak | 25 ordu. | abenduaren 4tik 18ra | 480 euro |
| • Segurtasuna makinetan | 10 ordu. | 2009ko urtarrilaren 8tik 13ra | |
| GUZTIRA: | 150 ordu. |
Titulua
Ikastaroan parte duten ikasleei Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte-hartze hori egiaztatuko duen diploma emango die; horretarako, ordea, beharrezkoa izango da saio gehienetara (zehazki, saioen %80ra) joatea eta proposatutako ariketak gainditzea.
Informazioa eta izen-ematea
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: 2008ko uztailaren 11
Ikastaroaren koordinatzailea: Joseba Zaldibia
Harremanetarako pertsona: Isabel Mangana
Tel: 943 71 21 83
943 79 47 00
Faxa: 943 71 22 78
http://iraunkor.eps.mondragon.edu
Ikastaroa noiz eta non izango den
IKASTAROAREN IRAUPENA: 2008ko irailaren 16tik 2009ko urtarrilaren 13ra
ORDUTEGIA: 8:30etik 13:30era
TOKIA: Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi 4, 23 p. Ku.
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Prezioa
Matrikularen prezioa: 2.500 €