Hizkuntzen Kudeaketa
Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2007ko urriaren 23ko Erabakiaren bidez.
Master eta Aditu ikastaroa
Helburuak
Hizkuntzen kudeaketan (irakaskuntzan,hizkuntzen planifikazioan, euskararen normalizazio plangintzetan...) lanean ari diren profesionalak prestatzea.
- Etengabeko formaziorako beharra ikusaraztea. Ikasten ikastea.
- Hizkuntzen kudeaketarako ikuspegi estrategikoa garatzea.
- Egoera berrietara egokitzeko.
- Egoera zailagoetara egokitzeko (haratago joaten laguntzen
digutenak). - Hizkuntza dela medio eta helburu, proiektu eta pertsonen kudeaketarako
metodologia eta baliabideak aukeratzeko eta garatzeko irizpideak
finkatzea.
Parte-hartzaileak
- Hizkuntzen kudeaketan lanean ari diren unibertsitate tituludunak
(goi eta erdi mailako tituludunak). - Profesional horiek jatorri akademiko ezberdinetakoak izan ohi
dira: filologoak, soziologoak, kazetariak, irakasleak, psikologoak,
pedagogoak, psikopedagogoak, etab. - Beraz, titulu honek
aukera emango die horiek guztiak bildu eta komunean hainbat
ezagutza, prozedura eta jarrera garatzeko eta eraikitzeko.
Egitura
Eskaintzen den tituluak 33 kreditu izango ditu guztira. Aukeratutako ikasgaietatik batek gutxienez epistemologiaren ingurukoa izan beharko du, eta beste batek eleaniztasunaren ingurukoa.
Gainerako kredituak agortzeko HUHEZIk eskaintzen dituen ikasgaien artean aukeratuko du ikasleak 30 kreditura iritsi arte. Partaide bakoitzak bere proiektua egingo du 30 kredituak agortu
ondoren.
1. Derrigorrezko moduluak:
- Epistemologiaren inguruko ikasgai bat.
- Eleaniztasunaren inguruko ikasgai bat.
2. Hautazko moduluak:
- Hizkuntzen didaktikarako marko epistemologiko eta didaktikoa
(6 k.). - Eleaniztasunaren kontzeptualizazioa (4,5 k.).
- Irakaskuntza eleanizduna (6 k.).
- Hizkuntzen curriculum bateratua (6 k.).
- Gizarte Psikologia (6 k.).
- Soziolinguistikaren hastapenak (4,5 k.).
- Ahozko hizkuntza formalaren ikaskuntza-irakaskuntza (4,5 k.).
- Ahozko azalpena (4,5 k.).
- Kulturarteko hezkuntza (4,5 k.).
- Edukien bitartezko hizkuntzaren metodologia (4,5 k.).
3. Ikastaro Amaierako Proiektua (3 kreditu).
GUZTIRA: 330 ordu.
Antolamendua
Zuzendaria: Matilde Sainz, Hezkuntzako zuzendaria eta HUHEZIko
Irakaslea.
Koordinatzaile: Edurne Galindez, Psikopedagogiako koordinatzailea
eta HUHEZIko irakaslea.
Egutegia
2008ko urria - 2009ko ekaina.
Matrikula kostuak*
2.415 €
* OHARRA:
Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.
informazio gehiago: