Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Euskal Kulturgintzaren Transmisioan

Euskal Kulturgintzaren Transmisioan

 

Helburuak

 

  • Euskal Kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus baten biltzea, eta formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
  • Gure kulturgintzak dituen ortzi-mugen eta desafioen aurrean foku anitzeko prestakuntza eta prestakuntza praktikoa egitea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
  •  Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea.
  • Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen foku anitzeko gogoeta, esperientzien transmisioa) bi multzo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.

  • Hiru aditzetan helburuak bilduta:
  • Ezagutza bildu.
  • Ezagutza sortu.  
  • Ezagutza transmititu.

Itzuli gora

 

Parte-hartzaileak

 

  • Arlo desberdinetako profesionalak, (irakasle, kultur teknikari, kultur programatzaile, euskara teknikari, kazetari…) euskal kulturgintzari lotutako lanetan ari direnak dutenak.
  •  Halaber, etorkizunean gai hau ukitzen duten arloetan jarduteko asmoa duten lizentziatu edo diplomatu berriak. Unibertsitate mailako ikasketadunak izango dira ikasleak, humanitate, gizarte zientzia, hezkuntza eta inguruko gaietakoak.

Itzuli gora

Egitura

Titulu honek 15 ECTS kreditu izango ditu guztira eta hauek izango dira prestakuntzaren eduki-arloak:

1.   Formazio teorikoa: adituak mintzo.

  • Hizkuntza komunitateen dinamikak. Kulturgintza kokatzeko oinarriak.
  • Egungo gizarte aldaketak eta kulturgintza.
  •  Egungo teknologia aldaketak eta kulturgintza.
  • XXI. mendeko egoeran euskal izaeraz gogoeta.
  • Kulturari buruzko diskurtso desberdinak euskal komunitatearen historian.
  • Kulturgintzaren garabideak:

     a. Kulturgintzaren hezkuntza-transmisioa.

     b. Kulturgintza, hedabideak eta kumunikazio-teknologiak.

     c. Sorkuntza eta hedapen estrategiak.

2. Testigantzen bidezko formazioa: arituak mintzo.

  • Kantagintza. Bideak eta norabideak.
  • Literaturgintza. Sorkuntza eta proiektua.
  •  Bertsolaritza. Hogei urteko estrategia mamitua.
  • Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak.
  • Oinarrigintza. Egitura-esperientzia.

3.   Oldozpena eta ekoizpena: oro mintzo.

  •  Euskal kulturgintzaren garabideak.
  • Proiektua.

GUZTIRA: 330 ordu.

Itzuli gora

Antolamendua

Batzorde pedagogikoa: Jon Sarasua, Joseba Azkarraga, Jesus Garmendia, Andoni Mugika e Iñaki Urruzola.

Itzuli gora

Egutegia

2008ko iraila - 2009ko ekaina.

Itzuli gora

 

Matrikula kostuak*

 1.900 €

 

* OHARRA:

Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.

 Itzuli gora

 

informazio gehiago:

sarrera@huhezi.mondragon.edu