Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Enpresa Proiektuen Zuzendaritza Masterra

Enpresa-Proiektuen Zuzendaritzako Masterra

 

Masterra

 

Helburuak

ETORKIZUNEKO APUSTUA

Master honen motibazio garrantzitsena, kudeaketa erreminta berriak, ideia berriak,negozio berrienikupegia eta pertsonek zuzenteko kudeaketan erakundeek dituzten beharrean dago. hau guztia berrikuntza, ahalmen sortzaile, ekimenerako joera eta taldeen lidergorako ikuspetitik lantzen da.

Programa hau (Enpresa Proiektuen Zuzendaitza Masterra) Mondragon Unibertsitateak, Saiolanekin batera, diseinatu ea antolatu du eta Mondragón Corporación Cooperatvak (MCC) sustatu du.

2008-2009 ikasturtean hamargarren promozioari emango zaio hasiera; orain arte 125 profesional baino gehiago prestatu ditugu eta gaur egun erantzukizunezko postuak dituzte.

ENPRESA PROIEKTUAK BULTZATZEO MASTERRA

Master honen ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Kudeatzeko konpetentzia pertsonalen garapena bi ikuspuntutatik: orinarrizko udeaketan formazia; eta talde lana, lidergoa eta harremanetarako gaitasunen sendotzea.
  • Negozio aukeren ikerketa eta miatze lanak MCC taldeko hainbat enpresen testuinguru sektorialean.
  • Negozio berritzileen aukeran oinarritutako enpresa proiektuen sustapena. 

 

Itzuli gora

 

 

 

Egitura

Masterrak hiru fase ditu, eta guztira 15 hilabeteko iraupena izango du. Horrela, programaren garapen progresiboaren bidez, zuzendariari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak bermatzea ahalbidetzen du.

Ondoren fase ezberdinetako helburu eta egiturak azaltze dira:

 

Lehenengo fasea: Enpresa Kudeaketan Formazioa. Urtarrila 09 - Apirila 09

 

Aldez aurretiko prestakuntza osatu eta homogeneizatzea eta funtsezko elementuetan sakontzea du helburu, honako lau ezagutza arlo huen bidez enpresa edo erakunde bat kudeatu ahal izateko:

  • Estrategia eta Marketing arloa:
        • Estrategia eta Enpresa
        • Garapen estrategikoa
        • Erakundeen kudeaketa ingurune konplexuetan
        • Marketing teknikak eta tresnak
        • Merkatu ikerketa
        • Marketing estrategiak
        • Nazioarteko eta digital Marketinga
        • Teknologia eta Berrikuntza kudeaketa
        • Enpresa plana
  • Finantzak, ingurune ekonomikoa eta legezko arloa
        • Finantza operatiboak
        • Finantza korporatiboak
        • Negozioen ingurune ekonomikoaren analisia
        • Kostuen kudeaketa
        • Enpresa Zuzenbidea
        • Negozioen analisia
        • Nazioarteko finantzak
        • Zergak eta lan zuzenbidea
        • Enpresa balorazioa
  • Pertsonen kudeaketa eta zuzendaritza-gaitasunaren arloa
        • Pertsonen kudeaketa
        • Pertsonen kudeaketaren historia
        • Pertsona erakundean
        • Enpresa kultura eta aldaketaren kudeaketa
        • Lidergoa eta lan-taldeak
        • Baloreen zuzendaritza
        • Ezagutzaren kudeaketa
  • Eragiketen kudeaketa arloa
        • Ekoizpen doitua
        • Ingenieritza eta fabrikazioa
        • Produkzio kudeaketa
        • Hornikuntza eta logistika
        • Etengabeko hobekuntza eta kalitate kontrola
        • Enpresa kudeaketako kalitatea
        • Proeiktuen kudeaketako teknikak
        • Produktuaren garapena

 

Bigarren fasea: Aurreproiektuen kudeaketa. Maiatza 09 - Uztaila 09

Fase hau Saiolanen burutuko da eta helburu hauek ditu:

  • Negozio aukerak identifikatu, deskribatu eta aztertzea, aukera hauen eginkortasunaren eta bideragarritsaunaren lehen azterketa bat eginez.
  • Aipatutako negoziorako aukerak enpresa proiektu bilakatzeko beharrezkoak diren prozedura eta estrategiak zehaztea.
  • Partehartzaiek diagnostikorako, azterktarako eta erabakak hartzekodituzten gaitasunak indartzea, produktu, zerbitzu etaprozesu berrienmerkaturatzean aplikatzeko.

Hirugarren fasea: Master Amaierako Proiektua. Iraila 09 - Apirila 10

Amaierako proiektua Mondragón Corporación Cooperativa-ren inguruko enpresa batean egingo da eta zortzi hilabeteko iraupena izango du; egonaldia, Euskal Herriko naiz kanpoko enpresa partaidetubatean egingo da.

Proiektuaren bidez, programako partehartzaileak Unibertsitateko epaimahai ebaluatzaile baten aurrean erakutsi behar du enpresa Proiektuen Zuzendaritza Masterra eskuratzeko eskatutako maila loru duela; titulu hori Mondragon Unibertsitatearen titulu propioa da.

Konpetentzien garapena edo Gidaritza

Jarraipenerako saio hauek garapen profesional-pertsonal prozeua hastea ahalbidetzen dute. Prozesu honek, enpresa proeiktu zuzendari baten konpetentzia markoan du abiapuntua. Marko honek honako konpetentziak jasotzen ditu:

 

  • Lidergoa
  • Berrikuntzaren eta aldaketaren kudeaketa
  • Talde lana eta ezagutza elkartrukatzea
  • Proiektuen antolaketa eta gauzatzea
  • Etorkizunerako sena

 

Partehartzaile bakoitzak tutore bat izango du, zeinekin, aldizkako bilerak egingo dituen. Konpetentzien garapenak honako eskema jarraituko du: Hasierako kontaktua, norberaren ezagutza, beharrak eta trebetasunak identifikatzea, ekintza-plana eta emaitzen ebaluazioa.

 

Itzuli gora

 

Metodologia

Irakaskuntzaren metodologiak enpresak eta horien proiektuak kudeatuko dituzten pertsonen zuzendaritzatrebetasunen garapena bultzatuko du; horrenbestez, "entzunez ikasi" ohikoaren ordez “eginez ikasi” esaldian jarriko da indarra.

 

Garrantzia handiagoa du prozesuak edukiak baino, ikastea irakasteari nagusitzen zaio eta, ondorioz, irakasleak protagonista izateari uzten dio laguntzaile eta ikasketa gidari rola betetzeko.

 

Metodologia xede honetara dago bideratua:

 

  • Enprearen ikuspegi orokorrean integratutako arlo funtionlen kudeaketan sakontzea.
  • Ikuspegi orokor eta estrategiko batez jabetzea inguru gero eta konplezuago eta internazionlago baten barrua, zeinak aldaketa etengabeak ta berrikuntza aidirazgarriak jasaten dituen.
  • Negozio aukerak aztertzea, beren bideragaritasun tekniko, ekonomiko eta finantzariok aztertuz.
  • Azterketa, talde lan, komunikazio eta lidergorako trebetasunak lantzea.

Itzuli gora

Ebaluazio irizpideak

Partehartzaileen jarraipen etengabea egiten daprogramak irauten duen bitartean. Ebaluazio sistemak bere barnean hartzen ditu:

  • Irakaskuntza moduluei buruzko idatzizkonahiz ahozko azterketak.
  • Bakarkako eta taldeko lanak egitea.
  • Lanen aurkezpena eta azalpena.
  • Klasean parte hartzea

Fase bakoitza banaka ebaluatzen da, gro Masterraren ebaluaketa globala osatzeko. Lehen faseko ebaluaketa akademikoa egiten da, honi enpresa egoeraren analisian erakutsitako maila, eta bigarren faseko aurreproeiktuen kudeaketan landutakoa gehitzen zaio. Guzti honi Master Amaierako Proiektuan eta Konpetentzia pertsonaleatan lortutako kalifikazioa gehitze zaio.

Ikasleak ebaluaketa orokorrean nahikotasuna lortu beharko du Master titulua jaso ahal izateko.

 

 

Itzuli gora

 

 

Ordutegia eta tokia

Programak dedikazio esklusioa eskatzen du. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez eta arratsldez, Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Enpresa Zientzin Fakultatean.

 

Itzuli gora

 

Izen-ematea eta esleipena

Eskaerak Azaroak 30a baino lehen aurkeztu behar dira. titulu unibertsitarioa, goi edo erdi mailakoa, duten pertsona guztiek egin dezakete eskaera.

Aurre-inskripzioa egiteko bidali beharreko datuak:

  • Curriculum Vitae-a
  • Bi argazki
  • NANaren kopia
  • Ikasketa tituluaren edo agiriaren kopia konpultsatua
  • Aurre-inskrpzi orria

Eskaerak jaso ondoren, banakako ebaluaketa bat egingo da; esperientzia profesionala, hizkuntza ezagutzak eta gaitasun orokorrak hartuko dira kontuan. Eskatzailearen informazioa osatzeko, elkarrizketa profesionalak egin daitezke.

Itzuli gora

Matrikula

Programak 8.500 eurotako kostua dauka.

Ordainketa era: %50 matrikulatzerakoan; beste erdia bi hileroko hiru kuotatan.

Bekak

Deialdia

MCC Fundazioak 15 bekarako deia egin du "Enpresa Proeiektuen Zuzendaritza Masterrerako". Programa hau egin nahi duten titulatu unibertsitarioei zuzendua dago deialdia.

Eskatzaileen baldintzak

  • Espainiar nazionalitatea izatea
  • Titulazio unibertsitarioa edukitzea
  • Beka hau beste edozein beka edo laguntza ekonomikorekin bateraezina da.
  • Lan esperientzia edukitzea baloratuko da.

Dokumentazioa

Beka hauek eskatzeko beharrezko dokumentazioa honako hau da:

  • Beka eskatzeko orria
  • Ikasketa tituluen kopia konpultsatua
  • Curriculum Vitae-a
  • Karnet neurriko argazki bat
  • NANren kopia
  • Motibazio eskutitza, gehienez 3 orri. Bertan, programa hau egiteko, eta beka lortzeko horberaren motibazioa jasoko da.

Eskaeren aurkezpena

Eskaera aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatzen da. Eskaera honako helbidera bidali behar da:

Enpresa Zientzien Fakultatea

Mondragon Unibertsitatea

Enpresa Proiektuen Zuzendaritza Masterra

Larraña, 16

20560 Oñati (Gipuzkoa)

Aukeraketa prozesua

Eskaera kopuruaren arabera, aurre-aukeraketa bat egingo da.

Aukeratutako hautagaiekin elkarrizketa bat izango du Aukeraketa Batzordeak.

Aukeraketa batzordea lau kidek osatuko dute: Muko bi ordezkari eta beste bi MCCren izenean.

Aurre-aukeraketa gainditu duten hautagaien zerrenda www.mondragon.edu/fce web orrian argitaratuko da. Bekadun izaera Masterraren matrikula abonatutakoan lortuko da.

Beka deialdi honek bekaren bat esleitu gabe utzi dezake.

Bekadunaren betebeharrak

Bkadunek, porgramaren baldintzen arabera egingo dute Masterra

Bekadunak aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzen ez badu, programaren antolatzaileek eskubidea gordetzen dute egoki deritzen moduan jokatzeko, baita beka itzultzeko eskatzeko ere.

Bekaren diru-kopurua

Beka honako hau da:

1000 euro/hieko lehen zazpi hilabeteetan (Fase I eta II)

III. fasean, ikasleak 8 hilabeteko egonaldia egino du enpresan proiektua egiten. Hau, Unibertsitae-Enpresa hitzarmen batekin gauzatuko da, eta hileko laguntza emango dio, lehen bi fasetan jasotako diruaren baliokide.

Itzuli gora

 

 

 

Informazioa eta aurre-inskripzioa

Harremanetarako pertsona: Mireia Igarzabal

Tel: 943718009

e-mail: postgrado@eteo.mondragon.edu

Itzuli gora

 

 

 

Antolaketa

  • Zuzendaria: Jose Luis Abaunz, Enpresa Zientzien Fakultateko Graduondoko Zuzendaria.
  • Koordinatzailea: Sain Milena Lopez, Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea.

 

 

 

www.mondragon.edu

postgrado@eteo.mondragon.edu

 

 

Itzuli gora

 

 

 

Ikusi Graduondo Guztiak