Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Master Ofiziala

Kooperatiba-Enpresen kudeaketako Master Ofiziala

 

Masterra

 

 

 

Helburuak

 

Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterra programak parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz.

 

Mondragon Korporazio Kooperatiboa munduko antolamendu-eredu berezienen artean kokatzen dute eta lan elkartuko kooperatibismoaren adierazle garrantzitsua da.

Programa horren bitartez eta MCCren eta gure Fakultatearen “egiten jakiteaz” baliatuz, gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak aberastasunaren eta enpleguaren eragile gisa duen garrantzia transmititu nahi dugu; betiere, elkartasuna, parte-hartzea eta demokrazia printzipioetan oinarrituta.

Programaren helburu espezifikoak honako hauek lirateke:

  • Parte-hartzaileei kooperatibismoari eta gizarte-ekonomiari –nazio nahiz nazioarte mailan izan ditzaketen adiera eta sektore guztietan– buruzko oinarri teoriko eta praktiko zabala ematea.
  • Pertsonen gaitasunak sendotzea kooperatiba-mugimenduan sar daitezen. Bereziki alderdi nagusi hauek azpimarratuko dira: parte-hartzea, demokrazia, konpromisoa, komunikazioa, talde-lana, lidergoa, diziplina aniztasuna eta auto-kudeaketa.

  • Parte-hartzaileak enpresa-alderdiak eta enpresa barnekoak alderdiak, besteak beste, ekintzailetza eta enpresaz gaindiko  lankidetza, lege, zerga, kontabilitate eta estatutu ikuspegitik aztertzeko eta balioztatzeko gaitzea, horrela, kooperatiba-enpresak hobeto garatzeko.

 

 

 

Itzuli gora

 

 

Egitura

Masterra hiru fasetan egituratzen da, 2009. urtean zehar gauzatuko direnak.

 

I.FASEA: 2009ko otsailetik 2009ko martxora

Bertaratu gabe gauzatuko da, parte-hartzailearen jatorrizko zonatik. Fase horretan, parte-hartzaileek CD bidezko autoprestakuntza prozesua egiten dute kooperatibismoaren hastapen gisa. Prozesu horrek gutxi gorabehera 2 hileko iraupena izango du eta 80 bat orduko dedikazioa eskatzen du.

II.FASEA: 2009ko apiriletik 2009ko uztailera

Zuzeneko eskolen bidez gauzatuko da. Ikasturtea apirilaren 3an hasi eta uztailaren 17ra arte luzatuko da. Asteroko zuzeneko dedikazioa 25 ordukoa izango da.

Fase hau jarraian zehaztuko diren moduluetan egituratuko da:

1. Modulu ardatzak -15 kreditu

1.1 MODULUA Kooperatiba-mugimenduaren historia eta MMCren kooperatiba-esperientzia 3K

  • Kooperatiba-pentsamendua, kooperatiba-mugimendua
  • Kooperatiben eta MCCren egitura organikoa, historia eta gaurkotasuna
  • Laguntza-kooperatibak: finantzak, gizarte-segurantza, I+G, hezkuntza eta abar.
  • Kooperatiba-balioak, kooperatiba-politikak eta prestakuntza kooperatiboa

1.2 MODULUA Etika eta kooperatiba-enpresa: enpresen erantzukizun soziala (EES) 3K

  • Enpresako etikaren jatorria eta bilakaera
  • Etika-erakundeetan barneratzeko prozesuak
  • Autokontrolerako eta autoerregulaziorako mekanismoak
  • EES eta kooperatiba-enpresa

1.3 MODULUA Zuzendaritza estrategikoa eta antolaketa disenuak 3K

  • Hausnarketa estrategikoko prozesua
  • Estrategia eta antolaketa-diseinuak
  • Ikuspegi estrategikoa: bezeroarengana zuzentzea leialtasun esentzia gisa
  • Estrategia, ezagutza eta parte-hartzea

1.4 MODULUA Ekonomia globala eta kooperatibismoa 3K

  • Hedapenak eta krisi ekonomikoak
  • Politika makroekonomikoak
  • Globalizazioa eta nazioarteko merkataritza
  • Garapena eta globalizazioa
  • MCCren globalizazioa

1.5 MODULUA Lankidetzarako elkarrizketazko eskumenak 3K

  • Taldekako tailerrak eta bakarkako lana

2. Espezializazio Moduluak – 25 kreditu

2.1 MODULUA kooperatiba-ekintzailetza eta berrikuntza 5K

  • Ideien albumik ez negozio-planik
  • Ekintzaileen eta zuzendarien profilak
  • Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza
  • Berrikuntzak sustatzeko estrategiak MCCn
  • Berrikuntza bultzatzeko erakundeak

2.2 MODULUA kooperatiben kudeaketa estrategikoa 5K

  • Orientazio estrategikoak
  • Lankidetza-sareak, egituraz gaindiko erakundeak
  • Autokontrol- eta autoerregulazio-mekanismoak
  • Emakumea kooperatiba-kudeaketan
  • Harreman-marketina eta marketin soziala

2.3 MODULUA kooperatiba-lidergoa 5K

  • Zuzendaritza eta lidergoa. Pertsonak kooperatiban
  • Satisfazioa eta motibazioa lanean
  • Parte-hartzea: enpresa barneko lankidetza
  • Kooperatibei aplikatutako kudeaketa-eredu berriak
  • Gatazkak kudeatzea eta ebaztea
  • Balioen eta kultur aldaketen araberako kudeaketa

2.4 MODULUA Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta zuzenbidea 5K

  • Kooperatiben erregimen juridikoa
  • Kooperatiben kontabilitatea eta zerga-arloa
  • Kooperatiben eta gizarte-ekonomiako enpresen finantzazio-iturriak
  • Finantza-egoeren azterketa

2.5 MODULUA Kooperatibismoa eta etorkizuna 3K

  • Bazkideak eta besteren konturako langileak
  • Nazioartekotzea: lekuz mugitzea, kooperatibizazioa, garapenerako lankidetza
  • Ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuna eta iraunkortasun ekonomikoa
  • Esperientziaren eta kooperatiba-identitatearen zentzua

2.6 MODULUA Jardunbide egokiak kooperatiba-enpresen kudeaketan 2K

  • Modulu bakoitzean, kooperatiba batera edo gehiagotara eta/edo beste erakunderen batera 2-4 orduko bisita teknikoak antolatuko dira. Bisitek gelan aurkeztutako eta eztabaidatutako kontzeptuen dimentsio aplikatua frogatuko dute eta ondoren egingo diren hausnarketa, eztabaida eta lanetarako balioko dute.

III. FASEA: 2009ko uztaila

Fase horretan ikasleek aldez aurreko fasean esleitutako lanak gauzatuko dituzte eta Master Bukaerako Proiektua, 20 kreditukoa, egingo dute Fakultateko edo MCCren inguruko irakasle baten tutoretzapean. Atzerriko nahiz estatuko beste lekuren bateko ikasleek fase hori euren herrialdean edo jatorrizko erkidegoan gauzatu ahal izango dute.

Itzuli gora

Irakasleak

Modulu guztietan txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MONDRAGON UNIBERTSITATEko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena MCCko enpresa-alorreko eta beste zenbait erakundeetako profesional garrantzitsuek.

Itzuli gora

Metodologia

Klaseak elkarreragileak dira eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatzen dute etengabe. Halaber, programan zehar, batetik, proiektuak egingo dira, banaka nahiz taldean, eta, bestetik,  bisitak MONDRAGON UNIBERTSITATEAren inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara. Jarraipena eta tutore/bideratzaile bidezko laguntza pertsonalizatua etengabeak izango dira.

Itzuli gora

Onarpenerako baldintzak

Parte-hartzaileek onartuak izateko titulazio unibertsitarioa dutela egiaztatu beharko dute.

Hautespen-prozesua Onarpen Batzordeak egingo du. Batzordeak hautagaien talentua, profilen homogeneotasuna  eta taldera moldatzeko gaitasuna ebaluatuko ditu.

 

Itzuli gora

Iraupena eta egutegia

2009ko otsaila– 2009ko abendua

Itzuli gora

Titulua

Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterraren titulua eskuratzeko beharrezkoa izango da ikastaroaren %80an parte-hartzea eta esleitutako lanak eta bukaerako proiektua egitea.

 

Itzuli gora

Matrikula

Programaren kostua 7.300 € da, jatorduak eta beste zerbitzuak aparte. 

 

Itzuli gora

Ostatua 

Fakultateak ostatua eta mantenu-zerbitzua eskaintzen ditu

 

Itzuli gora

Izena emateko baldintzak

 

1. Beharrezko dokumentazioa:

  • Izena emateko orria
  • Curriculum vitae
  • Harremanetarako helbide elektronikoa eta posta-helbidea
  • Bi argazki
  • NANaren edo pasaportearen kopia
  • Titulu akademikoaren kopia
  • Aukerakoa: interesgarria izan daitekeen bestelako informazio osagarria

2.Bidali:

  • Posta elektronikoz:

       postgrado@eteo.mondragon.edu

  • Posta arruntez:

Helbidea, Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterra
Enpresa Zientzien Fakultatea
Mondragon Unibertsitatea
Larraña 16, 20560 Oñati

Gipuzkoa Espainia

Itzuli gora

koordinazioa

  • Zuzendaria: Jose Luis Abaunz, Enpresa Zientzien Fakultateko Graduondoko Zuzendaria.
  • Koordinatzailea: Fred Freundlich, Enpresa Zientzien Fakultateko Estrategia, Antolakuntza eta Ekintzailetza Saila.

http://www.eteo.mondragon.edu

Itzuli gora

 

 

Ikusi Graduondo Guztiak