Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua
Sarrera
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta ERKIDEk – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa, “Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua” antolatu dute.
Ikastaro honen helburua enpresa kooperatiboen kudeaketan trebakuntza hobetzea da.
Helburua
Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak trebatzea Enpresa Kooperatiben kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean.
Ikastaroak kooperatibismoaren garrantzia islatzen du, aberastasun eta lana sortzeko iturri gisa.
Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak eskuratuko ditu partaideak, estrategia, finantza-ekonomia eta marketing ikuspuntutik, enpresa kooperatiboen garapen hoberako.
Nori zuzendua
Enpresa Kooperatiben kudeatzaile eta arduradunei zuzendua.
Metodologia
Ikastaroan jarraituko den metodologia aurrez-aurreko eskolak izango dira. Eskola horiek kasu eta ariketa praktikoekin konbinatuko dira.
Irakasleak
Ikastaroko irakasleak, Mondragon Unibertsitateko irakasleek, aholkulari eta zenbait erakundeetako profesional garrantzitsuek osatuko dute.
Programa
1 modulua: Kooperatiben Ekonomia-Finantza arloko kudeaketa: 32 ordu
- Kooperatiben erregimen juridikoa
- Ekonomia-finantza analisia
- Fiskalitatea enpresa kooperatiboetan
- Kontabilitatea kooperatiban
- Kooperatiben finantziazio-iturriak
2 modulua: Kooperatiben kudeaketa estrategikoa: 32 ordu
- Hausnarketa estrategikoaren prozesua
- Helburuen hedapena
- Kudeaketaren plangintza eta kontrola
- EFQM eredua eta prozesu bidezko kudeaketa
- Kooperatiben nazioartekotzea
3 modulua: Kooperatiben Marketing-a: 32 ordu
- Harreman-ikuspegia
- Merkatuen ikerketa
- Marketing plana
- Bezeroarenganako orientazioa
4 modulua: Zuzendaritza trebetasunak: 32 ordu
- Lidergoa
- Gatazka eta negoziazioa
- Lan-taldea
- Pertsonen arteko komunikazioa
5 modulua: Ikastaro amaierako lana: 32 ordu
Partaideek ikastaro amaierako lan bat aurkeztu beharko dute lortutako ezagutzak barneratu dituztela egiaztatzeko helburuarekin
Tokia eta egutegia
Ikastaroak 160 ordutako iraupena du, 2010ko otsailak 24tik ekainak 21era.
Ikastaroaren ordutegia, astelehen eta asteazkenetan 15:00etatik 19:00etara da.
Mondragon Unibertsitatea
Enpresagintza Fakultatea
Larraña, 16
Oñati – Gipuzkoa
Inskripzio epea
2010ko otsailak 2a aurretik.
Agiria
Ikastaro guztietan %80ko parte-hartzea edo hortik gorakoa izan behar du Mondragon Unibertsitateko “Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua” egin izana egiaztatzen duen diploma jaso ahal izateko.
Programaren kostua
Ikastaroaren kostua honakoa da:
Federatutako Kooperatibak: 300 € + 16% BEZ= 348 €
Ez Federatutako Kooperatibak: 2000 € + 16 % BEZ = 2320 €
Informazioa eta inskripzioak
ERKIDE
Reyes de Navarra, 51 bajo
01013 Vitoria- Gasteiz
Tel.: 945 122050
Fax: 945 253959
e-mail: erkide@erkide.coop
web: www.erkide.coop