Ekoizpen Zuzendaritza
Masterra
Sarrera
Ekoizpen Zuzendaritzako Masterraren graduondoko programa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatzen du. Aurreko edizioetan, hainbat industria-sektoretako enpresa handi eta txikitako 350 lagun inguruk hartu dute parte programan. Parte hartu dutenen profilak batik bat hauek izan dira:
- Esperientzia teknikoa izanda, industriako buruzagi edo zuzendari postuetara iritsiko diren profesionalak.
- Industria-kudeaketan, eraginkortasun-parametroak hobetu nahi dituzten zuzendariak.
Bertaratzen direnek egindako ebaluazioei eta Mondragon Unibertsitateko irakasleek egindako ekarpenei esker, programa etengabe eguneratu, hobetu eta berritzen da; gainera, jarduneko enpresako aholkulariek eta profesionalek egiaztatzen dute. Modu horretan, edukien barnean, egungo gaiak eta parte-hartzaileentzat interesgarriak direnak jorratzen dira.
Helburuak
Ekoizpen Zuzendaritzako Master programaren asmoa bertaratuek irakaskuntza-ikaskuntza berritzaile baten bitartez Industria-kudeaketako alderdi guztietan gaitasun osoa eta diziplina arteko gaitasuna hartzea da.
Helburu garbiak hauek dira:
- Jarduneko profesionalei Industria-kudeaketako ingurune lehiakor berrien ikuspegi osoa ematea.
- Industria-kudeaketako eredu egokia diseinatzeko ez ezik, enpresa bikain baten erreminta eta teknika propioak ezartzeko ere beharrezkoa den gaitasuna garatzea.
- Taldeak eta pertsonak zuzentzeko gaitasunak eta trebetasunak jorratzea, etengabe ikasteko gai izango den industria-antolamendu azkarra eta norberak kudeatua lortze aldera.
Metodologia
Programa garatzeko, IRAKASKUNTZA AKTIBOA erabiliko da; hau da, parte-hartzaileek parte hartzeko prozesua izango da, eta programa ahalik eta gehien aprobetxatzen dela ziurtatzeko segimendua eta kontrol akademikoa egingo da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarriak ondorengo metodologia-kontzeptuak izango dira:
- Azalpen eta kontzeptu teorikoak.
- Kontzeptu horien eta kontzeptu horiek enpresa-kudeaketan aplikatzearen gaineko analisia eta hausnarketa, denen artean.
- Benetako kasuak erakustea, jorratutako kontzeptuak benetan baliozkoak diren egiaztatzeko.
- Kontzeptuak aplikatzea aplikazio-proiektu batean.
- Honako hauek bateragarri egitea: alde batetik, hartutako gaitasun teknikoak: eta, bestetik, ikasteko, komunikazio eraginkorrerako, talde-lanerako eta lidergorako eta pertsonen zuzendaritzarako gaitasunen garapena.
Horretarako, prestakuntza dinamika berezia diseinatu da; hain zuzen ere, gaitasun teknikoko moduluak ematen diren bitartean, gainerako gaitasunak zeharka landuko dira, hots, programa guztian zehar pixkanaka-pixkanaka hartuko dira, eta modu horretan, finkatu ahal izango dira.
Parte-hartzaileek ikastaroa aprobetxatzen dutela bermatzeko, ikastaroan zehar norberak aplikatzeko proiektua bete beharko da. Proiektu horrek 3 fase izango ditu:
- Prozesuaren eta jarduera-parametroen definizioa.
- Egungo egoeraren diagnostikoa eta hobetzeko aukerak.
- Garapen- eta ezarpen-plana (eskola-denboraldiaren ondoren)
Prozesu guztian zehar, parte-hartzaileek Unibertsitateko irakasle-tutoreen laguntza eta aholkularitza teknikoa izango dute.
Programaren egitura
Masterrak batik bat azpimarratu nahi du industria-enpresak kudeatzeko estrategia; horrela, kudeaketako BIKAINTASUNEKO erreferentzia-eredua proposatzen du, pertsonetan eta prozesuetan oinarritua.
Eskola-egunetako moduluak esparru horretan diseinatu dira.
Edukiak
I. Modulua
Enpresa eta haren ingurunea (19 ordu)
urtarrila 8 - urtarrila 20
- Enpresa sistema sozio-tekniko ireki gisa
- Egungo enpresa-testuingurua. Egungo estrategia lehiakorrak
- Ekoizpen-estrategiak
II. Modulua
Ekoizpen-gako lehiakorrak (38,5 ordu)
urtarrila 22 - otsaila 12
- Bezeroari zuzendutako enpresaren ezaugarriak
- Ekoizpen serieko prozesuen simulazio-ariketak
- Zentzuzko ekoizpen prozesuen simulazio-ariketak
- Prozesu logistikoaren karakterizazioa
- Lehiakortasun-irizpideen eredua eta ebaluazioa
- Enpresa bisitatzea
III. Modulua
Ekoizpen-ingeniaritza (38,5 ordu)
otsaila 24 – martxoa 17
- Value Stream Mapping. VSM
- Sistema fisikoa eta produkzio-sistema arrazionalizatzeko teknikak:
-
-
- Fabrikako banaketa
- Zelulen eta fabrikazioko eta muntaketako lerroen gaineko prestakuntza eta orekatzea
- Metodoak hobetzea
- Malgutasuna hobetzea. SMED metodologia
- Bitartekoen fidagarritasuna: mantentze-lanen kudeaketa
- Produktuaren fidagarritasuna, autokontrolaren eta huts egitearen aurkako sistemen bitartez
- Prozesuak simulatzeko erreminta
- Enpresak bisitatzea
IV. Modulua
Antolamendu-eredua (55 ordu)
martxoa 26 – maiatza 14
- Antolamendu-eredua eta Kalitate osoa
- Bezeroari zuzendutako enpresa. Antolamenduaren ezaugarriak
- Kudeaketa prozesuen arabera
- Proiektu anitzeko inguruneen kudeaketa
- Diseinu-prozesua eta produktu berriak ateratzea
- Hobetzeko programak:
-
-
- 6 Sigma
- Ekoizpen-mantentze osoa, TPM
- Enpresak bisitatzea
V. Modulua
Ekoizpenaren kudeaketa (68,5 ordu)
maiatza 19 – ekaina 25
- Produkzio- eta logistika-sistemaren ikuspegi osoa: Logistika osoa
- Ekoizpen-logistika:
-
-
- Stocken eta materialen kudeaketa
- Ekoizpenaren kontrola JIT inguruneetan; KANBAN logistika
- TOC mugen teoria. DBR logistika
- Erosketen eta horniduren gaineko logistika
- Banaketa-logistika
- Eskaera-bezeroa prozesuarentzako euskarri informatikoko sistemak. ERP sistemak
- Enpresak bisitatzea
VI. Modulua
Kalitatearen gaineko ingeniaritza (49,5 ordu)
iraila 1 - iraila 29
- Kalitate-kontrola:
-
-
- SPC prozesuen estatistika-kontrola
- MSA neurriko sistemen azterketa
- Kalitatearen plangintza: AMFE
- Kalitatea hobetzea:
-
-
- Kalitate-erremintak
- Arazoen ebazpen sistematikoa, hobetzeko ekipoen bitartez
- Esperimentuen diseinua: DOE
VII. Modulua
Ekonomia- eta finantza-kudeaketa (24,5 ordu)
urria 6 - urria 15
- Ekonomia- eta finantza-azterketak:
-
-
- Balantzeen interpretazioa
- Emaitzen kontuen azterketa
- MSA neurriko sistemen azterketa
- Inbertsioen analisia
- Enpresaren alderdi juridikoak
- Estrategiaren finantza-tamaina
VIII. Modulua
Zuzendaritza (43,5 ordu)
urria 22 – azaroa 26
- Helburu estrategikoetan pertsonek parte hartzeko gakoak
- Pertsonen kudeaketa-sistema diseinatzea, estrategiaren arabera
- Zuzendaritza- eta lidergo-estiloak
- Zuzendaritza, balioen arabera
- Aldaketa-kudeaketa: antolamendu-aldaketa eraginkorra izateko estrategiak
- Lan-bileren zuzendaritza
- Enpresa bisitatzea
IX. Modulua
Zertarako konpetentzia eta trebetasunak (52 ordu)
- Pertsona bakoitza enpresan eta pertsona arteko harremanak
- Gaitasunen garapena: komunikazio eraginkorra
- Gaitasunen garapena: denbora antolatzea
- Gaitasunen garapena: talde-lana
- Gaitasunen garapena: negoziazio-teknikak
- Gaitasunen garapena: IKTak
- Kontzentrazioa eta erlaxazioa baliabide bezala ikastaroan zehar
X. Modulua
PROIEKTUA (120 ordu)
Egutegia eta banaketa
Ekoizpen Zuzendaritzako Masterraren programa 509 ordukoa da, eta orduak honela banatzen dira:
- 389 eskola-ordu, 9 modulutan banatuta
- 120 ordu, norberaren proiektua garatzeko. Ordu horiek honela banatuko dira:
-
-
-30 ordu, gelan garatzeko.
-90 ordu, norberak garatzeko eskola-egun.
Onartzea
Programa egin nahi dutenek onarpen-eskaera aurkeztu behar dute 2008ko abenduaren 12a baino lehen.
Profesionalei zuzendutako graduondoko titulua denez, master-titulua lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulua.
- Industria-kudeaketa arloan gutxienez 2 urteko lanbide-esperientzia izatea.
Eskakizun horiek betetzen ez dituztenei Masterra egin izana ziurtatzen duen diploma emango zaie.
Master programan gehienez 20 ikasle hartuko dira.
Onarpen Batzordeak eskaerak aztertu eta gero, erabakiaren berri emango du 7 eguneko epean.
Antolamendua eta hizlariak
Programaren zuzendaritza eta antolamendua
Xabier Sagarna. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Enpresa-Harremanetarako zuzendaria.
Koordinazio teknikoa
Migel Egaña. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industri Antolamendu eta Kudeaketa Saila.
Ikastaroko modulu bakoitza irakasle batek koordinatuko du, eta hari esker, aipatu arloa behar bezala garatuko da.
Irakasleak
Ekoizpen Zuzendaritzako Masterraren programa emango dute, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko irakasleek, enpresa aholkulari eta zentro teknologikoetako profesionalek eta industria-enpresetako zuzendariek eta teknikariek.
Aurreko edizioetan egondako zenbait hizlari:
- Alfonso Vázquez, HOBEST CONSULTORES
- Angel Pérez Carballo, ABRENTE ASESORES EN GESTIÓN
- José Miguel Ilundain, DTI
- Iñaki Ibarra, HOBEST CONSULTORES
- Carlos Aldazabal, WATERMARK
- Luis Mauleón, BEKAERT CONSULTING
- Tomas Orbea, AENOR
- Jon Abrisketa, BANPRO
- Humberto Álvarez, CERO AVERIAS
- Lourdes Pozueta, consultora independiente en 6 SIGMA
- Leire Etxebarria, ENBOR
- Mª Jose Pagaldai, consultora independiente en RRHH
- Juan Carlos Beitialarrangoitia, IKERLAN
- Koldo Saratxaga, IRIZAR S.COOP.
- Aitor Soria, COPRECI
- Juanjo Goñi, IBERMATICA
- Antonio Ortuondo, FAGOR
- Iñaki Dorronsoro, MCC
- Miguel Angel Irizar, ORKLI
Egutegia
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA : 2008ko abenduaren 12a
HASIERA EGUNA : 2009ko urtarrilaren 8an
ESKOLA-EGUNEN AZKEN EGUNA : 2009ko azaroaren 26
PROIEKTUAK AURKEZTEKO EGUNA : 2010eko otsailaren 19an
TITULUAK EMATEKO EGUNA : 2010eko martxoaren 19an
ORDUTEGIA : 8:00 - 13:30, asteartea eta osteguna
Lekua
IRAUNKOR, Etengabeko Prestakuntzako Zentroa
Mondragon Unibertsitatea
Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi 4, Posta-kutxa 23
20500 Arrasate
(Gipuzkoa)
Informazioa eta izen-emateak
Harremanetarako pertsona:
ISABEL MANGANA
Tel: 943 71 21 83
943 79 47 00
Faxa: 943 79 15 36
http://iraunkor.eps.mondragon.edu
Prezioa
7.000 €
Interesgarri zaizkizu baita ere
Logistika Integrala Aditu Ikastaroa
Proiektuen Kudeaketan Aditu Ikastaroa
Proiektuen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua
Mantentze Kudeaketako Ikastaro Aurreratua