Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Cisco Sareen Konfigurazioan (CCNA) Aditu Ikastaroa Semipresenziala

Cisco Sareen Konfigurazioan (CCNA) Aditu Ikastaro Erdi-zuzena

 

Aditu Ikastaroak

Sarrera

 "Cisco Networking Academy Program" (CNAP) teknikariak hezteko programa da eta Cisco Systems eta mundu osoko hezkuntza-erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da.

Sektore elektro-infomatikoak eta telekomunikazioen sektoreak bizi duen problematikaz jabetuta –alegia, sare informatikoko teknologien alorrean gero eta profesional gutxiago daudela–, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak heziketa-programaren aldeko aukera sendoa egin du ikasleak ordenagailuen sareen diseinuan, eraketan, konfigurazioan eta mantentzean trebatzeko; eta, horrela, XXI. mendeko lan-merkaturako prestatzeko.

Hori dela eta, irakasleak trebatu dira eta heziketa-programa horren eskaintza garatu da. CISCOk honela aitortzen ditu:

  • "CCNA Local Academy": ikasleak CISCOren CCNA ziurtagirian hezten dituen zentroa
  • "CCNA Regional Academy": horren menpe dauden zenbait Local Academies-etako erakusleak hezten dituen zentroa

Itzuli gora

Helburuak

  • Sare informatikoko teknologien alorrean gero eta profesional gutxiago egoteak eragindako problematika konpontzen laguntzea datuen transmisiorako sareen komunikazio-ekipamenduak kudeatuko eta konfiguratuko dituzten teknikariak heziz.
  • CISCO sareak (CCNA) ziurtagiri ofiziala lortzeko prestatzea funtsean praktikoa izango den ikastaro baten bitartez.

Itzuli gora

Nori zuzendua

  • Beren ezagutzak sare-interkonexioen alorrean eguneratu nahi dituzten telekomunikazio-sektoreko teknikariei.
  • Beste zenbait sektoretako profesionalak izanik etorkizun profesionala informatika eta telekomunikazioen sektorera zuzendu nahi dutenei.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien alorrera itzuli nahi duten langabezian dauden profesionalei.
  • Karrera profesionalari informatika eta telekomunikazioen sektorean eta, gehiago zehaztuz, sare-interkonexioen alorrean ekin nahi dioten titulatu berriei.

Itzuli gora

Titulua

  • CISCO Sareak Konfiguratzeko Ikastaro Adituari dagokion titulua, Mondragon Unibertsitateak ematen duena.
  • CNAP-en (Cisco Networking Academy Program) ikasketak gainditu dituela egiaztatzen duen diploma, CISCOk ematen duena.
  • CCNA (Cisco Certified Network Associate) ziurtagiri entzutetsua lortzeko azterketarako prestatzea.

Ikastaro osoa egiten ez den kasuan, MGEP-k egindako moduluen ziurtagiria emango du. 

Itzuli gora

Metodologia

ZUZENEKO orduak: Laborategiko praktikak: praktika errealak CISCOren merkataritzako ekipoen bidez eginak (routerrak, switchesak, hubsak eta abar).

BERTARATU GABEKO orduak: Autoformazioa CISCO-k egindako irakaskuntza elkarreragileko teknika modernoenetan (“e-learning” sistema) oinarritutako ikasmaterial bikaina erabiliz.

FOROA: Internet bidez zalantzak planteatzeko.

Itzuli gora

Ebaluaketa

  • Laborategiko azterketa: ikasitakoa kasu praktikoen ebazpenean aplikatzea
  • Amaierako azterketa, test motakoa, online egingo dena eta CISCOk zuzenean zuzenduko duena.

Itzuli gora

Programa

 

 

 

Moduluak

Datak

Zuzenekoa

Autoikasketa

I

TCP/IP eta ETHERNET

2009ko otsailaren 13tik- martxoaren 27re

24

24

II

CISCO ROUTERS KONFIGURAZIOA

2009ko apirilaren 3tik- ekainaren 12ra

32

34

III

SAREEN KONFIGURAZIO AURRERATUA

2009ko irailaren 4tik- urriaren 9ra

24

24

IV

WAN TEKNOLOGIAK

2009ko urriaren 16tik azaroaren 20ra

24

24

V

AMAIERAKO PROIEKTUA

 

 

30

 

I. Modulua: TCP/IP eta ETHERNET (48 ordu: 24 zuzeneko ordu+bertaratu gabeko 24 ordu.)

 Networkingera sarrera

  • Internet konexioa
  • Sareen matematika

Networkingaren oinarrizko alderdiak

  • Neworkingari buruzko terminologia
  • Banda-zabalera
  • Networkingaren ereduak

Networkingaren bitartekoak

  • Kobrezko bitartekoak
  • Zuntz optikozko bitartekoak
  • Hari gabeko bitartekoak

Kablearen proba

  • Maiztasunean oinarritutako kable bidezko probak aztertzeko oinarrizko informazioa
  • Seinaleak eta hotsak

LAN-en (Local Area Network) eta  WAN-en (Wide Area Network) kableatua

  • LAN kableatua
  • WAN kableatua

Etherneteko oinarrizko printzipioak

  • Etherneteko oinarrizko printzipioak
  • Ethernet eragiketa

Etherneteko teknologiak

  • 10-Mbps eta 100-Mbps abiadurako Ethernet         
  • Ethernet Gigabit eta 10-Gigabit 

Etherneteko konmutazioa

  • Etherneteko kommutazioa
  • Talka eta broadcast domeinuak

TCP/IP protokoloen multzoa eta IP helbideratzeak

  • TCP/IP protokoloei sarrera
  • Interneteko helbidea
  • IP helbidea lortzea

Banabidearen eta azpisareen oinarrizko printzipioak edo

  • Banabidearen protokoloa
  • IP banabidearen protokoloak 
  • Azpisareetan banatzeko mekanismoak

TCP/IP-aren aplikazio eta garraio-geruza

  • TCP/IP garraio-geruza
  • Aplikazio-geruza

II. Modulua: CISCO ROUTERREN KONFIGURAZIOA (66 ordu: 32 zuzeneko  ordu + bertaratu gabeko 34 ordu. )

WAN eta Routerrak

  • Banabideari buruzko oinarrizko informazioa
  • Routerrak WAN batean duen funtzioa

Router erabiltzailearen interfazea

  • Erabiltzaile modua eta pribilegiatua
  • Routerraren laguntza-funtzioak erabiltzea

Routerraren osagaiak

  • Routerraren kanpoko konfiguraziorako iturriak
  • Routerrean lana biltegiratzeko RAMa
  • Router moduak

Routerraren komandoak

  • Erabiltzaile moduaren komandoak
  • Modu pribilegiatuaren komandoak

Routerraren sare albokoak

  • Beste routerretara Cisco Discovery Protocol (CDP) bidezko sarrera 
  • CDP konfigurazioaren adibidea

Routerra abian jartzeko agindua eta hasierako konfigurazio-modua

  • Sistemaren konfigurazio-elkarrizketa
  • Parametroen konfigurazioa
  • Routerraren konfigurazioa eta banabidearen protokoloak
  • Routerra konfiguratzeko fitxategiak
  • Konfigurazio-metodoak

Networkingaren oinarrizko probak

  • Aplikazio-geruzaren proba
  • Sareko geruzaren proba
  • Denbora errealeko trafikoaren egiaztapena

ACL-ak (Sarbideak Kontrolatzeko Zerrendak) eta Segurtasuna

  • ACL-ak routerrean konfiguratzea
  • ACL estandarrak
  • ACL hedatuak

III. Modulua: SAREEN KONFIGURAZIO AURRERATUA (48 ordu: 24 zuzeneko ordu +  bertaratu gabeko 24 ordu. )

 Klase gabeko banabidea

  • VLSM
  • RIPv2
  • Kommutazioa eta VLAN-ak
  • STP

OSPF 1. arean

  • Kontzeptua
  • Konfigurazioa

EIGRP banabideko protokoloa

  • Bidea zehaztea
  • Bideratze-taulak
  • Protokolo anitzeko banabidea

LAN kommutazioa

  • Hainbat LAN komunikatzeko arazoak
  • LAN-en segmentazioa
  • Kommutazioa eta VLAN-ak
  • STP(Spanning Tree Protocol)

LAN-en diseinua

  • Helburuak eta diseinuaren osagaiak
  • Sareak diseinatzeko metodologia

VLAN-ak

  • Kommutazio-arkitektura bidezko segmentazioa
  • VLAN-en onurak
  • VTP (Virtual Trunking Protocol)

Routerren konfigurazio aurreratua

  • VLAN-ak ezartzea
  • Protokolo anitzeko banabidea

IV. Modulua: WAN TEKNOLOGIAK (48 ordu: 24 zuzeneko ordu + bertaratu gabeko 24 ordu. )

IP eskalagarriak

  • NAT
  • PAT
  • DHCP

Hedadura zabaleko sareak (WAN-ak)

  • WAN teknologiak
  • WAN gailuak
  • WAN-en diseinua
  • WAN-ak batzeko aukerak

Puntutik punturako protokoloa (PPP)

  • Osagaiak
  • Saioa irekitzea
  • PPP-rako routerrak konfiguratzea
  • Baimentzea = PAP eta CHAP

Zerbitzu Integratuen Sare Digitala (RDSI)

  • RDSI-ren kontzeptua
  • RDSI-ren osagaiak
  • Erabilerak eta zerbitzuak
  • RDSI-erako routerrak konfiguratzea
  • DDR (Dial on Demand Routing)

Frame Relay

  • Kontzeptua
  • Frame Relay-an helbideratzea
  • Subinterface-ak
  • Frame Relay-rako routerrak konfiguratzea

Sareen kudeaketa

  • Sare-monitoretza
  • Sareko hutsegiteak ebaztea
  • Sarea kudeatzeko tresnak 

V. Modulua: AMAIERAKO PROIEKTUA (bertaratu gabeko 30 ordu)

Proiektu honetan, egindako moduluetan eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dira. Amaierako proiektua gauzatzerakoan arreta berezia jarriko da eskuratutako ezagutzak ingurune errealean plantea daitezkeen egoerak ebazteko aplikatzean. Gainera, hobekuntzak eta konponbideak lortzeko ekintzak gauzatuko dira.

Itzuli gora

 

Iraupena

240 ordu (104 zuzeneko + 106 autoikasketa eta 30 proiektua)

Hasiera-data: 2009ko otsailaren 13a

Amaiera-data: 2009ko azaroaren 20a

Zuzeneko klaseen ordutegia: 15:00 - 19:00 (ostiraletan)

Izena emateko azken eguna: --

Itzuli gora

Prezioa

100% diruz lagunduta 

EAEko langileentzat eta Lanbiden izen emanda dauden langabetuentzat

Hobetuz GVCE

 

 

Itzuli gora

 

Koordinazioa

Koordinatzailea:  Carlos Gomez

cgomez@eps.mondragon.edu

Itzuli gora

Informazioa eta izen emateak

Kontaktua: ISABEL MANGANA

Tel: 943 71 21 83

943 79 47 00

Fax: 943 71 22 78

imangana@eps.mondragon.edu

http://www.mondragon.edu

 

Itzuli gora

Ikastaroa non emango den

Mondragon Unibertsitatea

Goi Eskola Politeknikoa

Loramendi 4, Apdo. 23

20500 Mondragon

 

Itzuli gora

4 arrazoik ezberdintzen gaituzte

  • Garapen profesionala: enpresen eta profesionalen beharrei erantzuteko programak
  • Enplegu kualifikatua: etengabeko kualifikazioranzko bidean
  • Etengabeko berrikuntza:  prestakuntza ezagutzaren transferentzia bezala ezagutzen dugunez, graduondoak biziki laguntzen du enpresaren berrikuntzan
  • Eduki praktikoa eta esperientzia errealak: irakasle eta ikaslearen arteko interakzio osoa eta parte-hartzea suspertzea; erakundeen esperientzia arrakastatsuetan oinarritutako praktikak.

Itzuli gora

Zuretzat era interesgarriak

Ikusi Graduondo Guztiak