Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Master eta Aditua Automobil Lehiaketan Espezializazio Teknikoan Masterra - Metca

Automobil Lehiaketan Espezializazio Teknikoa

 

Masterra

 

Helburuak

Masterraren helburua ikasleei diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzea da, honako diziplina hauetan aditu handiak izatera hel daitezen:

 

  • Aerodinamikan.
  • Ibilgailuaren dinamikan.
  • Moto-propultsatzailearen multzoan.
  • Ordenagailu biderezko diseinua.
  • Programazioa.
  • Lehiaketa-taldeen gestioan.
  • Goi-lehiaketetan erabiltzen diren materialetan...

Masterra amaitutakoan, ikasleek behar beste ezagutza teoriko eta praktiko izango dituzte, lehiaketa-talderen batean edo automobilgintzaren sailan orokorrean aritzeko.

 

Halaber, ezagutza handia izango dute ibilgailuen modulu nagusien egitekoei eta elementu gakoei buruz, eta beraz, horien diseinuan eta garapenean parte hartzeko moduan egongo dira.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Automobilaren industriaren lehiakortasunak eta konplexutasunak, diziplina

askotan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar ditu.

Ingeniaritza-eskolek eta unibertsitateek oinarri sendoa eta sakona eskaintzen dute, baina ezin dituzte industria- eta zientzia-jardueraren sektore bakoitzerako berariazko prestakuntza duten profesionalak eskaini.

Eta behar horri erantzuteko, METCAk ikasle hauek aukeratzen ditu:

 

  • Ingeniaritza-tituludunak
  • Automobilgintzaren inguruko teknologia elektroniko eta mekanikoetan espezializatutako ikerlariak.
  • Automobilgintza eta antzeko sektoreetako profesionalak

Bestalde, talde horietatik kanpo egonik era horretako espezializazioa nahi dutenek ere parte har dezakete, sarrera-proba bat gaindituta.

Itzuli gora

Egitura

IKASKETA PROGRAMA:

 

1.- Motor Propultsatzailearen Multzoari buruzko modulua

“MOTOR PROPULTSATZAILEAren multzoari” buruzko moduluan barne-errekuntzako motor alternatiboen teknologien eta transmisio sistemen berri emango da. Motor mota bakoitzaren ezaugarriak aurkeztu ondoren, ziklo motorren azterketa termodinamiko sakona egingo da. Geroago, ikasketa hori modelizatu egingo da programazio-lengoaia baten laguntzarekin (MATLAB-SIMULINK).

 

2.- Xasisaren eta Aerodinamikaren modulua

“XASISA eta AERODINAMIKA” moduluak lehiaketetako automobilen bastidoreari eta karrozeriari buruzko alderdiak jorratzen ditu. “Aerodinamikan” eta “Ibilgailuaren Portaera Dinamikoan” sakonduko da batez ere.

 

3.- Management modulua

“MANAGEMENT” moduluan automobil-lehiaketetako automobil-tadelaren kudeaketa lantzen da. Kontzeptuak hiru ikuspuntutatik aztertuko dira: kirolaren aldetik, arlo psikologikotik eta arlo administratibotik.

 

4.- CAD  kalkulu eta programazioaren modulua

 “CAD eta KALKULUA” moduluak prestakuntza sendoa eskaini nahi die ikasleei CADi, fluidoen dinamikari, mekanikari eta programazioari buruzko informatika-programetan. Aro honetako prestakuntza modelizazio-gaietan eta “MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAREN” moduluan aplikatuko da.

 

5.- Master-amaierako proiektuaren modulua

“MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA” moduluaren helburua, lehiaketa-automobilen sorkuntzarako xasisari, elementu finituen mekanikari, ibilgailuaren dinamika longitudinalari, aerodinamikari, kontabilitateari... buruz eskuratutako ezagutzak laburbiltzea da, hau da, aurreko moduluen laburpena egitea.

Itzuli gora

Antolamendua

Epsilon Euskadi kotxe lasterketaren taldearekin elkarlanean.

Itzuli gora

Egutegia

2009ko urtarriletik 2009ko azarora.

Astelehenetik ostiralera egun osoz. 

www.mondragon.edu

 

imangana@eps.mondragon.edu

 

Kostu

 

 

Itzuli gora

Ikusi Graduondoko guztiak