Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Graduondoa

Sarrera Graduondoa Master eta Aditua Marketingeko Ikastaro Aurreratua

Marketineko Ikastaro Aurreratua

 Aurreratua

Sarrera

Gero eta konplexuagoa den ingurunean lehiatzeko abantailak bilatzea gero eta zailagoa da. Erakunde handiek nahiz enpresa eta negozio txikiek, zein sektoretan jarduten duten kontuan hartu gabe, erabakiak hartzerakoan bezeroak garrantzi handia duela aitortzen dute. Horrela, kudeaketan bikainak diren enpresen  ezaugarri nagusiak bezeroarenganako orientazioa eta merkataritza-prozesuen optimizazioa izango dira.

Marketin-diziplinaren funtsa antolakuntza bezeroarengana orientatzean eta bezeroen satisfazioa eta leialtasuna lortzeko beharrezko tresnak aplikatzean datzanez, nabarmena da enpresa-kudeaketan duen garrantzia. Marketin sail desberdinak egon arren, erakunde orok, nahiz doako eremuetan nahiz doakoak ez direnetan, kontsumo- eta industria-sektoretan edo zerbitzuen sektorean aritu, Marketina egiten dute modu kontzientean edo ez-kontzientean.

Errealitate horrekin bat, Enpresa Zientzietako Fakultateak Gipuzkoako Ganberarekin batera Marketineko Ikastaro Aurreratuaren edizio berri bat eskaintzen dizue eta arlo horretako irakasle, profesional eta erreferentziazko enpresek marketinaren mundu erakargarrira hurbilduko zaituzte.

 

Itzuli gora

Helburuak

 

Ikastaroaren helburua lizentziatu berriak, teknikariak eta profesionalak trebatzea da, bezeroekiko harreman integrala modurik hobeenean kudeatzeko beharrezko gaitasunak eta ezagutzak gara ditzaten; bezeroa baita edozein erakunderen oinarrizko aktiboa. Horretarako, besteak beste, honako alderdiak azpimarratuko dira:

  • Bezeroarenganako orientazioa
  • Bezeroak leialtzea
  • Customer Relationship Management (CRM) / Bezeroekiko harremanen kudeaketa
  • Marketin estrategikoa
  • Branding eta markako kudeaketa estrategikoa
  • Salmenta-indarraren antolaketa eta kudeaketa
  • Berrikuntza eta marketina
  • Gaitasun komertzialak

Marketinaren mundura estreinako aldiz hurbiltzen den ikasleari ikastaro horrek aplikaziorako oinarrizko kontzeptuak eta gaitasunak menderatzen lagundu behar dio. Bestalde, jardunean ari diren profesionalei ikastaro horrek  hausnarketarako eta berrikuntzarako espazio ideal bat ere eskaini behar dio, eguneroko jarduerak direla eta sarritan ahazten dugun espazioa.

 

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Eskabideak banaka aztertuko dira ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta. Sarrera-baldintzak betetzeko, hautagaiak curriculum egokia eduki behar du, hau da, unibertsitateko titulua edota lanbide-esperientzia nahikoa.

Itzuli gora

Metodologia

Ikastaroan zehar zuzeneko klaseak emango dira, merkataritza-jardueren kudeaketa bikaina lortzeko alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dituena. Lehentasuna irakaskuntza aktiboari emango zaio eta irakatsi eta ikasteko prozesu parte-hartzailean oinarrituko da.

Profesional kualifikatuen eskutik ikasleak joera berritzaileenen eta esperientzia arrakastatsuen berri jakingo du eta ikaslearen errealitate berezira aplikatzen saiatuko da uneoro.

 

Itzuli gora

Irakasleak

Ikastaroan zehar, izen handiko txostengileek hartuko dute parte. Horiek merkataritza-jardueraren ikuspegi osoa emango dute eta beharrezko zorroztasun akademikoa bermatuko dute, kontzeptuen aplikazio praktikoa bermatzeaz gain. Horretarako, txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.

Itzuli gora

Programaren egitura

1.MODULUA Bezeroarenganako orientazioa, mitoa edota errealitatea? 16 ordu

  • Bezeroarengana orientatutako enpresa
  • Prozesukako kudeaketa eta bezeroarenganako orientazioa
  • "Client Oriented" enpresa modeloa
  • Bezeroa leialtzeko tresnak
  • Prozesuen berantolaketa
  • Prozesuen maparen elaborazioa

2.MODULUA Marketin estrategikoa 32 o

  • Hausnarketa estrategikoa vs Marketing Plana
  • Segmentazio eta posizionamendu estrategiak
  • Bezeroak leiatzeko herramintak
  • Produktu politikak
  • Prezio politikak
  • Banaketa politikak
  • Komunikazio politikak

3.MODULUA Marketineko informazio sistemak 16 ordu

  • Erabakiak hartzeko merkataritza-ikerketarako tresnak
  • Bezeroen gogobetetasuna neurtzeko prozedurak
  • Datuak aztertzeko teknika aurreratuak
  • Informazioa tratatzeko programan sarrera: Gandia Barb-Win

4. MODULUA Marketing 2.0 16 ordu

  • 2.0 marketingera aplikatutako tresnak: blog, wiki...
  • Marketing mobila
  • Konsumitzaile berria: Crossumer

5. MODULUA Sales Force Management 16 ordu

  • Sare komertzialen antolaketa
  • Salmenten manuala
  • Salmenten sarearen planifikazio eta kontrola
  • Arrakasta komertziala lortzeko printzipioak
  • Negoziazio teknikak
  • Hitzez bestelako komunikazioa

6.MODULUA Berrikuntza eta marketina 16 ordu

  • Marketing eta Berrikuntza
  • Produktuak sortzea eta bezeroekiko harremana
  • Sormena marketinean
  • Marketinari aplikatutako teknologia berriak

7.MODULUA Brand Management 16 ordu

  • Branding-era sarrera
  • Gaur egungo egoera
  • Gaurko kontsumitzailea eta bere jarrera
  • Branding: zer ez den eta zer den
  • Markaren kudeaketa: garatzeko puntuak
  • Branding implementazioa
      • Naming
      • Visual estiloa
      • Komunikatzeko beste teknika batzuk
      • Barne Branding-a
      • Internet eta erabilera berria
  • Praktika

8.MODULUA International Marketing 16 ordu

  • Nazioarteko Marketing estrategia
  • Marketing mix international
  • China eta Indiako merkatuetan sarrera

BUKAERAKO PROIEKTUA 40h

Orduak guztira....200 ordu

Itzuli gora

Tokia eta egutegia

2011ko otsaila - uztaila

Eguna: ostiraletan

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:30era

Gipuzkoako Ganbera (Donostia-San Sebastián)

Itzuli gora

Eskabideen aurkezpena

2010ko urtarrilaren 22 arte.

Itzuli gora

Titulua

Ikastaroetan gutxienez %80ko parte-hartzea izan duten ikasleei Mondragon Unibertsitatean Marketineko Ikastaro Aurreratua egin dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.

Programaren egitura osatzen duten moduluren batean parte hartzeak dagokion Marketineko ikastaroan izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko eskubidea ematen du.

Itzuli gora

Programaren kostua

Matrikula: 2.500€. "Fundación Tripartita" bitartez subentzioa lortu daiteke.

Itzuli gora

Ikastaroaren koordinazioa

Marian Martin

Marketin Saila

Itzuli gora

Informazioia eta izen-ematea

Mondragon Unibertsitatea

Enpresagintza Fakultatea

Larraña 16, 20560 OÑATI

GIPUZKOA

 

Ikusi Graduondo guztiak