Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Graduondoa

Sarrera Graduondoa Master eta Aditua Logistikako eta Garraioko Ikastaro Aurreratua

Logistika eta garraio ikastaro aurreratuta

 

Sarrera

Egun, globalizatutako munduko edozein alderditan enpresen eta balio-kateen arteko lehia gero eta estuagoa da. Ondorioz, enpresak lehiarako abantaila-iturri berriak bilatzen saiatu behar du. Horretarako, logistika eta garraioaren kudeaketa hobea giltzarri izan daitezke.

Azken urteotan, izen handiko Unibertsitate eta erakundeek logistika eta garraio arloetan inbertsio handiak egin dituzte. Zentroak sortu dituzte; masterrak, ikastaroak eta mintegiak antolatu; katedrak eta lehiaketak sustatu; azken batean, gizartearen garapen ekonomikoa eta kultur garapena bultzatuko dituzten negozio eta enpresa berrien sorrera sustatu dute.

Dinamika horri jarraituz, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak,  Logistikako eta Garraioko Ikastaro Aurreratua sustatu du 2011. ikasturterako.

Itzuli gora

Helburua

Helburua lizentziatu berriak, teknikoak eta profesionalak euren enpresako logistika eta garraioa ahalik eta hobekien kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko trebatzea da; honako alderdi hauek azpimarratu nahi dira:

  • Ekoizpen-logistika
  • Biltegiratze eta banaketa logistika
  • Garraio mota desberdinen kudeaketa
  • Teknologia berriak eta sektoreko joerak

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Onarpen-eskabideak banaka aztertuko dira ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta. Sarrera-baldintzak betetzeko, hautagaiak curriculum egokia eduki behar du, hau da, unibertsitateko titulua edota lanbide-esperientzia nahikoa.

Itzuli gora

Metodologia

Ikastaroan zehar zuzeneko klaseak emango dira, logistikako eta garraioko kudeaketa bikaina lortzeko alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dituena. Lehentasuna irakaskuntza aktiboari emango zaio eta irakatsi eta ikasteko prozesu parte-hartzailean oinarrituko da. 

Itzuli gora

Irakasleak

Ikastaroan zehar, txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.

Itzuli gora

Programaren egitura

1.MODULUA Ekoizpen-logistika eta Produkzioa 40 ordu

  • Logistika integraleran sarrera eta hornidura-katearen kudeaketa
  • Hornikuntzaren kudeaketa aurreratua
  • Nazioarteko erosketak eta negoziazio teknikak
  • Produkzioaren planifikazioa

2.MODULUA Biltegiratze eta banaketa logistika 40 ordu

  • Biltegiratzeko alternatiben konparaziozko analisia
  • Picking kudeaketarako jardunbide egokiak eta teknologia berriak
  • Inbentarioen kudeaketarako teknika aurreratuak
  • Garraioa eta banaketa
  • Logistikako aginte-taula

3.MODULUA Garraio-mota desberdinen kudeaketa 52 ordu

  • Garraio-modalitateen azterketa eta hautaketa
  • Lurreko garraioa
  • Tren bidezko garraioa
  • Itsasoko garraioa
  • Aireko garraioa
  • Modu anitzeko garraioa
  • Nazioarteko kontratazioa. Aduana-kudeaketa. Incoterms-ak
  • Gai arriskutsuen garraioa

4.MODULUA Teknologia berriak eta sektoreko joerak 28 ordu

  • Paketatzeen kudeaketa. Alderantzizko logistika
  • Eragiketa logistikoen azpikontratazioa
  • Zentro logistikoen automatizazioa
  • Logistikaren eta garraioaren etorkizuna Euskadin
  • Logistikako eredu aurreratuaren kostuen analisia
  • IKT-ak eta enpresara bisita

BUKAERAKO PROIEKTUA 40 ordu

Orduak guztira....200 ordu

Itzuli gora

Tokia eta egutegia

2011ko otsaila  - ekaina

Eguna: astelehen eta asteazkenetan

Ordutegia: 15:00etatik -19:00era

Mondragon Unibertsitatea

Enpresagintza Fakultatea

Bidasoako Campusa: Irun

Itzuli gora

Eskabideen aurkezpena

2011ko urtarrilaren 22 arte

Itzuli gora

Titulua

Ikastaroetan gutxienez %80ko parte-hartzea izan duten ikasleei Mondragon Unibertsitatean Logistikako eta Garraioko Ikastaro Aurreratua egin dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.

Programaren egitura osatzen duten moduluren batean parte hartzeak dagokion Logistikako eta Garraioko Ikastaroan izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko eskubidea ematen du.

Itzuli gora

Programaren Kostua

Matrikula: 2.500€.

"Fundación Tripartita" bitartez subentzioa lortu daiteke.

Itzuli gora

Ikastaroaren koordinazioa

Garoa Lekuona Izeta

Estrategia, Antolakuntza eta Ekintzailetza Saila.

Itzuli gora

Informazioa eta izen-ematea

Mondragon Unibertsitatea

Enpresagintza Fakultatea

Bidasoako Campusa

Ducourau Jauregia

Hendaia Kalea, 8

Irun (Gipuzkoa)

 

Itzuli gora

 Ikusi Graduondo guztiak