Logistika eta garraio ikastaro aurreratuta
Sarrera
Egun, globalizatutako munduko edozein alderditan enpresen eta balio-kateen arteko lehia gero eta estuagoa da. Ondorioz, enpresak lehiarako abantaila-iturri berriak bilatzen saiatu behar du. Horretarako, logistika eta garraioaren kudeaketa hobea giltzarri izan daitezke.
Azken urteotan, izen handiko Unibertsitate eta erakundeek logistika eta garraio arloetan inbertsio handiak egin dituzte. Zentroak sortu dituzte; masterrak, ikastaroak eta mintegiak antolatu; katedrak eta lehiaketak sustatu; azken batean, gizartearen garapen ekonomikoa eta kultur garapena bultzatuko dituzten negozio eta enpresa berrien sorrera sustatu dute.
Dinamika horri jarraituz, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak, Logistikako eta Garraioko Ikastaro Aurreratua sustatu du 2009. ikasturterako.
Helburua
Helburua lizentziatu berriak, teknikoak eta profesionalak euren enpresako logistika eta garraioa ahalik eta hobekien kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko trebatzea da; honako alderdi hauek azpimarratu nahi dira:
- Ekoizpen-logistika
- Biltegiratze eta banaketa logistika
- Garraio mota desberdinen kudeaketa
- Teknologia berriak eta sektoreko joerak
Parte-hartzaileak
Onarpen-eskabideak banaka aztertuko dira ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta. Sarrera-baldintzak betetzeko, hautagaiak curriculum egokia eduki behar du, hau da, unibertsitateko titulua edota lanbide-esperientzia nahikoa.
Metodologia
Ikastaroan zehar zuzeneko klaseak emango dira, logistikako eta garraioko kudeaketa bikaina lortzeko alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dituena. Lehentasuna irakaskuntza aktiboari emango zaio eta irakatsi eta ikasteko prozesu parte-hartzailean oinarrituko da.
Irakasleak
Ikastaroan zehar, txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.
Programaren egitura
1.MODULUA Ekoizpen-logistika 40 ordu
- Logistika integrala eta hornidura-katearen kudeaketa
- Erosketen eta hornikuntzaren kudeaketa aurreratua
- Mugei buruzko teoria. DBR sistema
- Kanban metodoa. MRP sistemak
- Erreminta-aldaketa azkarra
2.MODULUA Biltegiratze eta banaketa logistika 32ordu
-
Biltegiratzeko alternatiben konparaziozko analisia
- Picking kudeaketarako jardunbide egokiak eta teknologia berriak
- Inbentarioen kudeaketarako teknika aurreratuak
- Garraioa eta banaketa
3.MODULUA Garraio-mota desberdinen kudeaketa 56 ordu
- Garraio-modalitateen azterketa eta hautaketa
- Lurreko garraioa
- Tren bidezko garraioa
- Itsasoko garraioa, airekoa eta modu anitzeko garraioa
- Nazioarteko kontratazioa. Aduana-kudeaketa. Incoterms-ak
- Gai arriskutsuen garraioa
4.MODULUA Teknologia berriak eta sektoreko joerak 24 ordu
- Ontziratzeen eta paketatzeen kudeaketa. Alderantzizko logistika
- Eragiketa logistikoen azpikontratazioa
- Zentro logistikoen automatizazioa
- Logistikaren eta garraioaren etorkizuna Euskadin
ENPRESETARA BISITAK 8 ordu
BUKAERAKO PROIEKTUA 40 ordu
Orduak guztira....200 ordu
Tokia eta egutegia
2009ko otsaila-ekaina
Eguna: astelehenetan
Ordutegia: 9:00etatik -13:00etera / 14:30etatik -18:30era
Mondragon Unibertsitatea
Enpresa Zientzien Fakultatea –Bidasoako Campusa: Irun
Eskabideen aurkezpena
2009ko urtarrilaren 18 arte
Titulua
Ikastaroetan gutxienez %80ko parte-hartzea izan duten ikasleei Mondragon Unibertsitatean Logistikako eta Garraioko Ikastaro Aurreratua egin dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.
Programaren egitura osatzen duten moduluren batean parte hartzeak dagokion Logistikako eta Garraioko Ikastaroan izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko eskubidea ematen du.
Programaren Kostua
Matrikula: 2.300€
Ikastaroaren koordinazioa
Garoa Lekuona Izeta
Estrategia, Antolakuntza eta Ekintzailetza Saila.
Informazioa eta izen-ematea
Mondragon Unibertsitatea
Bidasoako Campusa
Ducourau jauregia
Hendaia Kalea, 8
Irun (Gipuzkoa)
-
Telefonoa: 943 63 91 29
-
Faxa: 943 66 70 22
-
E-posta : postgrado@eteo.mondragon.edu