ETEn Enpresa kudeaketan ikastaro aurreratua
Aurreratua
Sarrera
Gure enpresek lehiarako gero eta oztopo handiagoak dituzte globalizazioak eta ziurgabetasunak ezaugarritutako ingurune honetan.
Erakundeen etorkizunerako arrakastarako giltzarritzat zuzendaritza-gaitasunak garatzea aipatzen da, besteak beste, ikuspegi estrategikoa, lidergo pertsonala eta taldearen lidergoa, ekintzailetza eta berrikuntza.
Errealitate horri erantzuteko, ETEn Enpresa Kudeaketan Ikastaro Aurreratua eskaintzen dizugu eta erakundeak arrakastaz gidatzen lagunduko diguten irakasle, profesional eta erreferentziazko enpresek jardunbide egokien berri emango digute.
Helburuak
Ikastaroaren helburua lizentziatuak, teknikariak eta profesionalak kontzeptu, teknika eta kudeaketa-tresnetan trebatzea da, zentzurik zabalenean.
Ikastaro honetan, enpresaren egitura funtzionala osotasun dinamiko bezala ulertzea lortu nahi da; azterketak eta diagnostikoak egiteko gaitasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna modu sistematikoan garatzea eta enpresa bere ingurunearekin modu ezin hobean erlazionatzen ikastea.
Parte-hartzaileak
Eskabideak banaka aztertuko dira ekarritako dokumentazioa kontuan hartuta. Sarrera-baldintzak betetzeko, hautagaiak curriculum egokia eduki behar du, hau da, unibertsitateko titulua edota lanbide-esperientzia nahikoa.
Metodologia
Ikastaroan zehar zuzeneko klaseak emango dira, kudeaketa bikaina lortzeko alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dituena. Lehentasuna irakaskuntza aktiboari emango zaio eta irakatsi eta ikasteko prozesu parte-hartzailean oinarrituko da.
Irakasleak
Ikastaroan zehar, txostengileak herenka banatuko dira, hala nola: heren bat MUko irakasleek osatuko dute; beste heren bat aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako eta beste zenbait unibertsitateko txostengileek eta hirugarren herena enpresa-alorreko profesional garrantzitsuek.
Programaren egitura
1.MODULUA Zuzendaritza estrategikoa eta kalitatea 32 ordu
- Zuzendaritza estrategikoko prozesua
- EFQM eredua: oinarrizko kontzeptuak eta autoebaluazioa
- Prozesukako kudeaketa
- Helburuen hedapena– aginte-panela
- Ezagutza eta parte-hartzea
- Informazio-sistemak eta lehiatzeko abantaila
2.MODULUA Garapen pertsonala 32 ordu
- Elkarrizketazko eskuduntzak: garapen eta sakontze tailerrak
3.MODULUA Finantzak 32 ordu
- Plangintza eta Kudeaketa-kontrola
- Kontabilitateko egoera-orriaren azterketa
- Inbertsioak aukeratzea
- Fiskalitatea enpresan
- Finantzaketa-iturriak
4.MODULUA Marketinga 32 ordu
- Marketin-kudeaketa industria-inguruneetan
- Bezeroekiko harremana optimizatzea
- Marka, etorkizuneko erakundeen funtsezko aktibo materiagabea
- Salmenta-indarraren antolaketa eta kudeaketa
5.MODULUA Logistika eta ekoizpena 32 ordu
- Ekoizpen-sistemak
- Produktuen eta prozesuen diseinua
- Material- eta gaitasun-beharren plangintza
- Logistika integrala
- Kasu proaktikoa: biltegi baten diseinua
- Garraioaren kudeaketa
BUKAERAKO PROIEKTUA 40 ordu
Orduak guztira....200 ordu
Tokia eta egutegia
2009ko otsaila-ekaina
Egunak: asteartetan eta ostegunetan
Ordua: 9:00etatik 13:00etara
Mondragon Unibertsitatea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Oñati
Eskabideen aurkezpena
2009ko urtarrilaren 18 arte
Titulua
Ikastaroetan gutxienez %80ko parte-hartzea izan duten ikasleei Mondragon Unibertsitatean ETEn Enpresa Kudeaketako Ikastaro Aurreratua egin dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.
Programaren egitura osatzen duten moduluren batean parte hartzeak dagokion ETEn Enpresa Kudeaketako ikastaroan izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko eskubidea ematen du.
Programaren kostua
Matrikula: 2.300€
Ikastaroaren koordinazioa
Jose Luis Abaunz
Ekonomia eta Finantza Saila
Informazioa eta izen-ematea
Mondragon Unibertsitatea
Enpresa Zientzien Fakultatea
Larraña 16, 20560 OÑATI
GIPUZKOA
-
Telefonoa: 943 71 80 09
-
Faxa: 943 71 81 62
-
E-pozta: postgrado@eteo.mondragon.edu