Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Mondragon Unibertsitatea

Secciones
sectionbanner.gif

Graduondoa

Home Graduondoa Doktoretza Ikerketa Hezkuntzaren Eremuan

Ikerketa Hezkuntzaren Eremuan Master ofiziala

Helburuak

Ikaslea gai izango da:

  • Kulturartekotasun- eta eleaniztasun-gaiak ikertzeko.
  • Kulturartekotasun- eta eleaniztasun-gaiak ikertzeko oinarrietan barneratzeko.
  • Hezkuntza-komunitateetan heziketa-proiektuak agente guztiekin elkarlanean garatzeko.
  • Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna definitzen duten faktoreak eta faktore horien arteko lotura ikuspegi sistematiko batetik aztertzeko eta ulertzeko.
  • Praktika edo errealitatea hobetuz ikerketaren gizarte-funtzioa ikertzeko eta garatzeko.

Itzuli gora

Metodologia:

  • Ikaslea da ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak aukeratutako ikerketa-proiektuak markatuko du bere heziketa-ibilbidea.
  • Ikerketa-proiektua izango da irakatsi eta ikasteko prozesuaren ardatza.
  • Ikaslearen heziketaren atal bat proiektu hori egitera bideratuko da. Proiektua mota askotakoa izan daiteke, hala nola: testuinguru eta errealitate zehatz batean kokatutako problema bat, problema teoriko bat eta abar. 
  • Moduluzkoa: eskainitako moduluen artean gutxiengo kreditu-kopuru bat lortu behar da eta gainerako kredituak ikasleak berak aukeratuko ditu bere ikerketa-proiektua egiteko dituen beharren arabera.
  • Ikasleak oinarri metodologiko sendoz prestatuko da.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak:

  • Batez ere, doktorego-tesia egin nahi duten unibertsitateko tituludunei (goi-mailako ikasketak nahiz erdi mailakoak dituztenei) zuzenduta dago.
  • Ikerketa-metodoetan trebatu eta ikerketaren munduan barneratu nahi duten pertsonei zuzendua.
  • Profesionalak jatorri akademiko ezberdinetakoak izan daitezke: maisu-maistra ikasketak, psikologia, pedagogia, psikopedagogia, filologia, gizarte-hezkuntza, zuzenbidea, kazetaritza, soziologia, antropologia eta abar.    

Itzuli gora

Egitura:

Bi espezialitate daude: 120 ECTS (bi ikasturte) edo 60 ECTS (ikasturte bat).

Diplomadunek edo gradu-ikasketetan 180 kreditu egin dituztenek egingo dute 120 ECTS-ko espezialitatea; eta lizentziatuek edo gradu-ikasketetan 240 kreditu egin dituztenak 60 ECTS-ko espezialitatea. 

Itzuli gora

Antolakuntza:

Zuzendaria: Iñaki Garcia, HUHEZIko irakaslea.

Itzuli gora

Egutegia:

2007ko urritik – 2008ko ekainera.

Informazio gehiagorako jo helbide honetara:

www.mondragon.edu

sarrera@huhezi.mondragon.edu

Itzuli gora