Ikerketa Hezkuntzaren Eremuan Master ofiziala
Helburuak
Ikaslea gai izango da:
- Kulturartekotasun- eta eleaniztasun-gaiak ikertzeko.
- Kulturartekotasun- eta eleaniztasun-gaiak ikertzeko oinarrietan barneratzeko.
- Hezkuntza-komunitateetan heziketa-proiektuak agente guztiekin elkarlanean garatzeko.
- Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna definitzen duten faktoreak eta faktore horien arteko lotura ikuspegi sistematiko batetik aztertzeko eta ulertzeko.
- Praktika edo errealitatea hobetuz ikerketaren gizarte-funtzioa ikertzeko eta garatzeko.
Metodologia:
- Ikaslea da ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak aukeratutako ikerketa-proiektuak markatuko du bere heziketa-ibilbidea.
- Ikerketa-proiektua izango da irakatsi eta ikasteko prozesuaren ardatza.
- Ikaslearen heziketaren atal bat proiektu hori egitera bideratuko da. Proiektua mota askotakoa izan daiteke, hala nola: testuinguru eta errealitate zehatz batean kokatutako problema bat, problema teoriko bat eta abar.
- Moduluzkoa: eskainitako moduluen artean gutxiengo kreditu-kopuru bat lortu behar da eta gainerako kredituak ikasleak berak aukeratuko ditu bere ikerketa-proiektua egiteko dituen beharren arabera.
- Ikasleak oinarri metodologiko sendoz prestatuko da.
Parte-hartzaileak:
- Batez ere, doktorego-tesia egin nahi duten unibertsitateko tituludunei (goi-mailako ikasketak nahiz erdi mailakoak dituztenei) zuzenduta dago.
- Ikerketa-metodoetan trebatu eta ikerketaren munduan barneratu nahi duten pertsonei zuzendua.
- Profesionalak jatorri akademiko ezberdinetakoak izan daitezke: maisu-maistra ikasketak, psikologia, pedagogia, psikopedagogia, filologia, gizarte-hezkuntza, zuzenbidea, kazetaritza, soziologia, antropologia eta abar.
Egitura:
Bi espezialitate daude: 120 ECTS (bi ikasturte) edo 60 ECTS (ikasturte bat).
Diplomadunek edo gradu-ikasketetan 180 kreditu egin dituztenek egingo dute 120 ECTS-ko espezialitatea; eta lizentziatuek edo gradu-ikasketetan 240 kreditu egin dituztenak 60 ECTS-ko espezialitatea.
Antolakuntza:
Zuzendaria: Iñaki Garcia, HUHEZIko irakaslea.
Egutegia:
2007ko urritik – 2008ko ekainera.
Informazio gehiagorako jo helbide honetara: