PMP ziurtagiria lortzeko programaren bigarren edizioa.
2010/02/09 17:44
Joan zen ostiralean, otsailak 5, PMP ziurtagiria lortzeko programaren bigarren edizioaren hasiera eman zen Innobasquek Zamudioko parke teknologikoan dituen instalazioetan. Programa hau Project Management Institute-n akreditazio profesionala lortzera bideratuta dago eta otsailaren 5etik maiatzaren 28ra bitartean emango da. Ekimen honen antolatzaileek uste sendoa dute, programa honetan parte hartzen duten 30 pertsonek, zeintzuk prestakuntza maila altua duten, eta lan egiten duten erakundeek, onura garrantzitsuak lortuko dituztela programa honetan parte hartzeagatik.