Ongietorria nazioarteko ikasleei
22/09/2008 14:04
Irailaren 19a, 08-09 Erasmus ikasturtea.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateetako nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko lehen bilera antolatu du. Ikasle hauek iraupen desberdineko egonaldiak egingo dituzte. Batzuk seihileko bat egingo dute gure artean, beste batzuk ikasturte guztia eta badaude bi ikasturte egingo dituztenak ere. Ekintzen artean Euskal Kulturari buruzko ikastaroa eta gaztelania klaseak izango dituzte. Leku askotatik etorri dira ikasleak: Mexiko, Brasil, Belgika, Danimarka, Eslobakia, Frantzia eta Italia.