Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Goi Eskola Politeknikoa Albisteak Negozio-aukera berria den mikrofabrikazioko teknologiei buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak

Negozio-aukera berria den mikrofabrikazioko teknologiei buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak

04/07/2008 17:04

Ø      Adituen arabera mikroosagaien munduko eskariak nabarmen egingo du gora, automobilgintzako, medikuntzako, elektronikako eta bioteknologiako sektoreetan, besteak beste.

Ø      Jardunaldiak mikroosagaiak fabrikatzeko teknologia garrantzitsuenak ezagutaraztea eta teknologia horiek eta horien erabilera-esparruak eskaintzen dituzten askotariko aukerak aurkeztea ditu helburu.

Ø      Ibilbide luzea duten unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako entzute handiko nazioarteko hainbat ikertzailek mikrofabrikazioaren egoera aztertuko dute.

Ø      Ekitaldia, uztailaren 2an izango da Garaia Berrikuntza Gunean 9:00etatik 18:15era. Ikerkuntzako eta berrikuntzako enpresen eta entitateen arteko harremanak sustatzeko aparteko foroa izango da.

Mondragon Unibertsitateak enpresentzako negozio-aukera berria den mikrofabrikazioaren alorreko azken teknologiei buruzko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia Garaia Berrikuntza Gunean izango da, uztailaren 2an, 09:00ak 18:15ak artean, eta ikerkuntzako eta berrikuntzako enpresen eta entitateen arteko harremanak sustatzeko aparteko foroa izango da.

Adituek argi dute. Beraien ustetan mikroosagaien munduko eskariak nabarmen egingo du gora, automobilgintzako, medikuntzako, elektronikako eta bioteknologiako sektoreetan, besteak beste. Hori dela eta, mikrofabrikazioko teknologia berriak erabiltzea erabaki estrategikoa da merkatu hasiberrietan negozio eta produktu berritzaile eta lehiakorrak garatzeari begira. Ildo horri jarraiki, mikroosagaien fabrikaziorako erabili daitezkeen teknologia garrantzitsuenak ezagutaraztea da jardunaldiaren helburu nagusia, baita teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerak eta horien erabilera-alorra aurkeztea ere. Horretarako, hainbat mikroteknoligiaren erradiografia egingo da: elektrohigadura, txirbil-harroketa eta laser bidezko mikromekanizatua; multzo handien fabrikazio metalikoa (mikrokonformazioa & MIM); multzo handien plastika (mikro injekzioa & hot-embossing); eta neurtzeko eta kontrolatzeko teknikak, besteak beste.

Mikrofabrikazioaren egoera aztertzeaz arduratuko dira alor horretan ibilbide luzea duten unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako nazioarteko entzute handiko hainbat ikertzaile: Mondragon unibertsitateko Ivan Gallego, Patxi Aristimuño, Endika Gandarias eta Miriam Pé; Cardiff-eko Unibertsitateko Atanas Ivanov; ASCAMMeko Mª Eugenia Rodríguez; Hannoverreko Laser Zentrumeko Jürgen Koch; Bremengo Unibertsitateko Oltman Riemer; Idekoko Joseba Perez eta Teknikerreko Alberto Herrero. Horretaz gain, gure ingurunean garaturiko erabilera industrialak erakutsiko dituzte hainbat enpresek: Microsystems UK, Talleres Fiestas, Biotechnology Institute, Industrias Alzuca, MIM-Tech Alfa, Gema Medical eta Mondragón Assembly enpresek.

Programan azaltzen diren berrikuntzako ekimen aitzindariei buruzko enpresen eta ikerketako entitateen arteko lankidetzako esperientzien adibide batzuk ere azpimarragarriak dira. Horrela, aztertuko ditugun proiektuak Micromanufacturing eta Launch-Micro izango dira, Espainiako eta Europako proiektuak, hurrenez hurren. Bestalde, atsedenaldietan eta bazkalorduan mikrofabrikazioaren alorreko azken berritasunak eta produktuak erakutsiko dituzte hainbat enpresa erakusketarik.

 

www.mondragon.edu/conference-micromanufacturing