Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Goi Eskola Politeknikoa Albisteak Goi Mailako Heziketa Zikloetako hainbat espezialitateetan graduatu diren 118 ikasleei diplomak banatu zaizkie Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Goi Mailako Heziketa Zikloetako hainbat espezialitateetan graduatu diren 118 ikasleei diplomak banatu zaizkie Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

07/07/2008 12:07
Goi Mailako Heziketa Zikloetako hainbat espezialitateetan graduatu diren 118 ikasleei diplomak banatu zaizkie Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Mahaia nagusia

Joan zen ekainaren 12an, osteguna, Goi Mailako Heziketa Zikloetan graduatu ziren 2006/2007 promozioko 118 ikasleei diplomak banatu zizkien Mondragon Goi Eskola Politeknikoak.

 

Hauek dira ikasleak graduatu diren espezialitateak: Industri Tresneriaren Mantentzea, Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio bidezko Produkzioa, Informatika Sistemen Administrazioa, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak, eta Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak.

 

Diplomen banaketa Eskolako Areto Nagusian izan zen. José Luis Larrabek, Instituto Politeknikoko Zuzendariak, hasiera eman zion ekitaldi akademikoari eta Vicente Atxak, Eskolako Zuzendariak, amaiera eman zion. Tartean, Eusebio Beldarrainek, Alfa Deco Subconjuntos S.A.ko Gerenteak, honako hitzaldi hau eman zuen: "Lanbide Heziketa ETEetan".

Argazki bilduma