Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Goi Eskola Politeknikoa Albisteak GEP-MUko ikasleak Euskal Encounter 08 topaketan sarituak

GEP-MUko ikasleak Euskal Encounter 08 topaketan sarituak

30/07/2008 11:23
GEP-MUko ikasleak Euskal Encounter 08 topaketan sarituak

Euskal Encounter 08

 

WILLIX taldea, Jon Goenetxea, Igor Ibarguren, Unai Elordi eta Unai Zabarte, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko informatika eta elektronikako ikasleek osatutako taldeak, software askean programazio bizkorreko Free and Open Source Software lehiaketa irabazi du Euskal Encounter 08an. Saria Asus EEE-PC ultra ordenagailu eramangarria, sariketa honen babesle den Entel enpresak emandakoa izan da.

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa duten.

Estatuko party-rik zaharrena bere hamaseigarren edizioa ospatu du Bilbao Exhibition Centre-n 2008ko uztailaren 24tik 27ra.

  • 4.096 ordenagailu sarean konektatuta.
  • 5.700 partehartzailetik gora.
  • 8 Gb/s-ko Internet konexioa.
  • BECeko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 50.000 eurotik gora saritan.
  • 4 eguneko jardun etengabea.