Alemaniako Magnesium Innovation Centre-ren Bisita
01/07/2008 10:08
Geesthacht-en (Alemania) kokatzen den GKSS-Forschungszentrum-eko MagIC-en (Magnesium Innovation Centre) forja magnesio aleazioen taldeko bi kideren bisita izan genuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan: Dietmar Letzig doktorea eta taldeko arduraduna, eta Achim Wendt doktorea. Bisitaren helburua bi erakundeen artean lankidetza harremanak abian jartzea izan zen. Ikerlarien arteko trukeak zehaztu ziren eta baita europar proiektuak ere GKSS eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuen taldearen artean.