Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas9 MU Kirol Zerbitzua

MU Kirol Zerbitzua

KIROLAREN GAINEKO INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNEAN


MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN KIROL ZERBITZUAK BIDE ERRAZ ETA BIZKORRA SORTU DU KOMUNIKAZIORAKO: BERE WEBGUNEA. ZERBITZU BERRIAK, ORDEA, EZ DU ERAGINIK IZANGO KIROL BULEGOETAN ESKAINTZEN DEN INFORMAZIOA ETA HARRERA BEROAN.

Mondragon Unibertsitatearen Kirol Zerbitzua informazioa eta komunikazioaren gizartera hurbildu da. Webgunerik ezean, nor zara? Zer egiten duzu? Ez zara ezer, ez zaude mundu honetan, gizarte honetan, herrialde honetan… Zer egiten genuen guk webgunerik gabe?

Jakin ezazue denok bizi garela, mundu honetan gaudela eta kirol zerbitzuak eskaintzen, ematen, aholkatzen, informatzen, erakusten, egiten dugun guztia gure webgune berrian aurkituko duzuela. Pozik gaude.

Argi dago webgune bat ez bada elikatzen, hil egiten dela, eta hor egongo da gure erronkarik handiena, gure webgunea ondo elikatzea, izan dadin handia, sendoa eta lagun askorekin.

Webgunean gure eskaintza osoa aurkituko duzue, ikasleena eta langileena, txoko bat aholkularitza aurkitzeko, kirol zerbitzua iruditan, argazkiak, bideoak. Azken finean, zer garen, non gauden, zer egiten dugun, zer nahi dugun izan.

Ikasturtean aukera izango duzue ikusteko gure zerbitzuan sortzen den guztia, hobeto ezagutuko dugu elkar. Webgunearen plazaratzea dela-eta, ekintza bat gehiago eskainiko diogu unibertsitateari: bigarren eskuko kirol material azoka.

Azokan, MUko edonork izango du aukera saltzeko eta erosteko (bizikletak, patinak, piraguak, plastikozko botak, skate, arnesak, eskaladako sokak…) eta gure webgunea izango da bidea.

Kirol Zerbitzuaren helburuetako bat denez erraztasunak ematea kirol praktika egiteko, ideia ona iruditu zaigu zuen eskura jartzea egoera onean eta prezio egokian dagoen kirol materiala.

Informazio gehiago, gure webgunean: www.mondragon.edu/kirolak


FUTBOL FESTA MOJATEGIN, ARRASATEN

Apirilaren 24an, Mojategi futbol zelaian, Arrasaten, Errealeko beterano taldeko jakalariek, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileekin batera, lagunarteko partidak jokatu zituzten.

Triangeluar eran jokatutako hiru partidak, arratsaldeko 18:30ean hasi ziren, unibertsitateko ikasleak eta herriko jendea ikustera bertaratu zirelarik. Partidak giro ezin hobean jokatu ziren, eta norgehiagokak amaitu ondoren, luntxa izan zen partaideentzat. Errealeko jokalariak zein MUko ikasle eta langileek ederto igaro zuten unibertsitatearen aldeko ekintzan.