Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas8 Nazioarteratzea

Nazioarteratzea

MUKO NAZIARTEKO IKASLEEN LEHENENGO TOPAKETA EGIN DA


NAZIOARTEKO IKASLEEN TOPAKETA MUNIVERSITAS ALDIZKARIAREN 2. ZENBAKIAN, 2006KO NEGUAN HAIN ZUZEN ERE, AIPATZEN ZEN NAZIOARTERATZEA MU-RENTZAT, ELEMENTU BAT GEHIAGO IZATETIK ERRONKA IZATERA PASATU ZELA. URTEETAN, MU-KO IKASLEEN JOAN-ETORRIAK UGARIAK IZAN DIRA, BAINA AZKEN IKASTURTEETAN INDARTU EGIN DA ELKARTRUKEA.

Gure ikasleak atzerrira joaten diren aldi berean, atzerriko hainbat ikasle hartzen ditugu guk Mondragon Unibertsitatean, eta aurtengo ikasturtean, unibertsitatea osatzen duten fakultate desberdinetan ikasten ari diren ikasle atzerritarrak, ikasleen lehenengo topaketa egin dute beraien artean ezagutzeko helburuarekin.

Oraingoan, Oñatin izan zen topaketa, Enpresa Zientzien Fakultatean. Eta jatorri ezberdineko 21 ikasle gerturatu ziren: Brasil, Mexiko, Kroazia, Polonia, Italia eta Frantziako ikasleak guztiak ere.

Ekitaldiari hasiera emateko, elkar ezagutzeko aurkezpen bat izan zuten. Silbia Sarasola, Enpresa Zientzien Fakultateko atzerriko harremanetarako arduradunak, Jon Altuna, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari akademikoak eta Gentzane Aldekoa, Goi Eskola Politeknikoko atzerriko harremanetarako koordinatzaileak parte hartu zuten aurkezpenean. Ondoren, guztiak bazkaltzera joan ziren eta Arantzazura bisita egin eta jaigiroan bukatu zuten eguna.

PRACTICES, PROJECTS AND PROGRAMMES
Different practices, projects and programmes of study have made possible our students to internationalize. Although they used to go to companies and universities from countries close to us, nowadays our relationships are extended all over the world, from China to America.