Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas8 M.U. Kirol Zerbitzua
Muniversitas8

M.U. Kirol Zerbitzua

ERASMUS: KIROL PRAKTIKAN EREDU


AZKEN URTEOTAN ATZERRIKO IKASLEAK ETORRI ZAIZKIGU MONDRAGON UNIBERTSITATERA ERASMUS JANTZIAREKIN. BESTELAKO ILE KOLOREA EKARRI DIGUTE, BAI, BAINA BAITA HORI BAINO GEHIAGO ERE: EREDUGARRI IZAN DIRA KIROLA EGITERAKOAN.

Oso ikuspegi onez, eta beti ere europar biztanleen identitatea garatze aldera, 1987an Europako Batasunak ekintza plan bat abiatu zuen unibertsitateko ikasleen mugikortasuna garatzeko; Erasmus izenarekin ezagutzen dugu. Erasmo Rotterdamgoa filosofo eta humanista ospetsua gogoan izan zuten proiektua izendatzeko orduan.

Hogei urte pasatu dira, eta jada Erasmus belaunaldi batez hitz egiten da; ikasle horiek adiskidetasun lokarriak sortzen dituzte, mugak gainditzen dituztenak, eta esaten da Europako biztanle izatearen kontzientzia bizia dutela.

MUko kirol zerbitzua orain lau urte hasi zen ikasle hauekin lanean. Berehala konturatu ginen geure bezero potentzial leialak izan behar zirela; kirola egiteko ohitura argia zutela erakusten zuten: parte hartu izan dute bai txapelketetan, bai sasoia hobetzeko saioetan eta baita kirol taldeetan.

Valentin frantziarra waterpolo taldean sartu zen, Tukasz eta Pawel poloniarrek boulder eskalada egiten dute, Marco Casino italiarrak Arrasateko judo elkartean dihardu, Filiz turkiarra Arrasateko atletismo taldera ere inguratu zen, barne txapelketan ere denek batera parte hartzen dute Erasmus izena duen areto futbol taldean, Mathieu frantziarrak boxeoa eta Simón, Piotr, Marcin eta Matús ek giharketa egiten dute kirol zentro batean...

Ea gure ikasleek eskuratzen duten Erasmus ikasle hauengatik ekintza fisikoa eta kirola praktikatzeko naturala duten ohitura hori; etor daitezela gugana, gure ingelesari astindu bat emateaz gain, kirolaren praktikan eredu izaten jarraitzeko. Ongi etorri gurera!

DEPORTE DE LA MANO DE ERASMUS
Los estudiantes europeos que mediante el programa Erasmus están entre nosotros, disfrutan con la práctica deportiva, y la mayoría se ha integrado en equipos locales o realiza deporte por libre. Es una costumbre muy extendida en Europa, y el reto de los responsables deportivos de MU es hacer extensiva esa práctica y costumbre. Para ello, todos aquellos estudiantes que estén interesados en hacer deporte pueden acercarse a las oficinas de los servicios deportivos de MU. Además, todos ellos tendrán la oportunidad de practicar ese deporte con los estudiantes de Erasmus, y, por lo tanto, podrán hablar inglés.