Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas8 Erreportajea II
Muniversitas8

Erreportajea II

EUROPAKO TRENERA IGO GARA


Gure unibertsitatea Europara begira dago dagoeneko. Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatea jada integraturik egongo da Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan.

Helburu hori lortzen Euskadiko lehenengo unibertsitatea izango da.

Lorpen hori ez da kasualitatearen emaitza, ezta zorte onarena ere. Norabide horretan helburu baten bila zortzi urtez egindako lanaren emaitza da. Orduan hasi ginen aitzindaria eta berritzailea izan den Mendeberri proiektua lantzen. Gure Hezkuntza Eredu propioa garatzen aritu gara ordutik hona, askotan arauek ipintzen zizkiguten mugak gaindituz.

Hezkuntza aldatzeko beharra detektatu ondoren, eta prozesuetan eta ikasketetan aldaketa horri ekiteko beharrezko metodologia ezarri eta gero, azken urratsa baino ez zaigu geratzen Europako bidean: eskaintza akademikoa egokitzea.

Orain, gure Hezkuntza Eredua titulazio berrietan indar osoz zabalduko da. Esan daiteke Europako trenera igo garela, bai... Europako Esparruaren ezaugarri eta baldintzei erantzuten diegula; eta gure erantzun propioa ematen diogula.

Hori baita gure helburu nagusia, unibertsitate bezala gure eredu propioa izatea, gure enpresen eta erakundeen beharrei erantzungo dien eredua. Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruak irizpide orokorrak finkatzen ditu; gero unibertsitate bakoitzak definitu eta eraiki behar du bere proiektua. Guk geure sustrai eta ezaugarrietatik eraiki dugu geurea, Europako Esparruaren kide izateko. Honela, datorren ikasturtetik aurrera, unibertsitateak Europako Espaziora egokitutako zortzi titulazio eskainiko ditu Ingeniaritzaren eta Enpresa-Zientzien alorretan.

Asko izan da emaitza hau lortzeko eginiko lana. Titulazio bakoitzaren diseinuaren atzean oso denbora gutxirekin eta exijentzia handiarekin aritu den lan talde bat dago. Fakultate eta Eskolako irakasle, tekniko eta organoak daude. Guztien lana beharrezkoa izan da emaitza kolektibo hau lortzeko. Gure erakundearen ezaugarriak nabarmentzeko balio digu esperientzia honek: unibertsitate gaztea gara, berritzailea, erronkei zuzenean heltzen diona, eta gure euskal gizartearekin konpromiso sakona duena. Zorionak eta milesker!