Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas8 Erakundeak - Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia
Muniversitas8

Erakundeak - Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia

ELKARBIZITZA ETA AUTOGESTIOA: IKASTETXE NAGUSIAN DAUDEN GAZTEEN EZAUGARRI ETA BALOREAK


PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA 1993AN ESKOLA POLITEKNIKOKO IKASLEEN BETIKO ERRESIDENTZIA, UPV-EHU UNIBERTSITATEARI LOTURIKO PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA BIHURTU ZEN. GAZTELERAZ “COLEGIO MAYOR PEDRO VITERI Y ARANA” IZENEZ EZAGUTZEN DUGU. GAUR EGUN, BERRIZ, MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN GOI ESKOLA POLITEKNIKOAREN ERAKUNDEA DA.

Biteri Ikastetxe Nagusiaren misioak dioen moduan, bere zeregina da unibertsitateak eskaini beharreko erabateko heziketa bateratu edo integralaren osagarri izatea. Hau da, heziketa “ez-formala” deritzonaren bitartez, unibertsitateko heziketa akademikoaren osagarri izatea, hain zuen ere.

Heziketa “ez-formal” horren garapenerako eskaintzen dituen zerbitzu hauetan oinarritzen da Ikastetxe Nagusia. Une honetan 277 ikaslerentzako ostatu zerbitzua, jangela eta ikasteko gunea. Errealitate horretan elkarbizitza ezinbestekoa da, eta horixe da erakunde honen misioak zentzua izan dezan garatu beharreko tresnetariko bat.

Bestea, berriz, autogestioa izango litzateke. Etxearen antolakuntza funtzionala, hauspo baten moduan bere barne bizitza suspertzen duten kirol ekintzak, ekintza artistikoak eta baita kulturalak ere, ikasleek antolatu eta koordinatzen dituztenak. Musika taldeak, dantza taldeak, argazkilaritza edo edonork duen beste edozein ideia ere errealitate bihur daiteke. Aurten, Aste Santuan 11 laguneko talde bat Saharako kanpamentuetara joango da, Tinduf hiriaren alboan, bertan solidaritza bultzatu nahi dute-eta. Argazkilaritza digitalarekin zerikusia duen proiektua jorratu nahi dute bertan. Nahi izanez gero eta aukerak aprobetxatuz gero, Biteri Ikastetxe Nagusia abentura bat izan daiteke unibertsitatean dagoen edozein gazterentzat.

Elkarbizitza eta autogestioa ardatz izanik Bolognako prozesuari begira jarri zen Ikastetxe Nagusia duela bost urte. Unibertsitateko Mendeberri programaren ildotik baloreak eta zeharkako konpetentziak garatzen dituen hiru urteko “hezkuntza plana” diseinatzen hasi zen. Aurten dugu plan horren egitarau osoa burutu duten lehenengo 9 lagunen garapena ziurtagiri baten bitartez islatzeko aukera.