HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
HUHEZIK BI IKASTARO AURKEZTU DITU, NAZIOARTEKOAK
GUZTIRA BEDERATZI IKASLE DIRA, ZAZPI IRAKASLE IKASKETAK EGITEN DUTENAK ETA BI KOMUNIKAZIOKOAK.
Ikasle horiek ez dakite ez euskararik ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Ikasgai batean, hori bai, oinarrizko euskara landuko dute. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez. Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat du lagun, gurean egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte, batzuek Arizmendi ikastolan eta beste batzuek Goiena Komunikazio Zerbitzuetan. Julia Barnes irakaslea da denen tutore akademikoa.
NONDIK DATOZEN IKASLEAK
- Seda Eyyupoglu eta Filiz Karadagli. Irakasle ikasketak egiten ari dira Mustafa Kemal Unibertsitatean. Hatay hiritik datoz, Turkiako hegoaldean.
- Renske Opheikens. Irakasle ikasketak egiten ari da Hanze University Groningen Unibertsitatean. Groningen hiritik dator, Herberehetako iparraldean.
- Kira Evve. Komunikazioa-Kazetaritza ikasten ari da Tallin Unibertsitatean. Tallin hiritik dator, Estoniako hiriburua.
- Amarens de Jong. Komunikazio Kazetaritza ikasten ari da Windesheim Unibertsitatean. Zwolle hiritik dator, Herbeheretako erdialdean.
- Stephanie Valkenborgh, Liesbeth Van Moll, Kathleen Janssen eta Tara Thoonen Irakasle ikasketak ikasten ari dira KHLIM Unibertsitatean, Hasselt hiritik datoz, Flandestik.
Ikasle hauek guztiak Euskal Herrian izango dira urtarrilaren 24a arte. Aldi horretan nazioarteko bi ikastarotan hartuko dute parte: Media and Minority Languages eta Education and Minority Languages.
NAZIOARTEKO MINTEGIA AZTERTZEKO NATUR ZIENTZIEN IRAKASKUNTZA
Irailaren 21ean HUHEZIn bertan egin zen mintegia; 22koa, berriz, Arantzazun. Mintegiak helburua du alderatzea Natur Zientziak zelan lantzen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, eta aztertzea zer aukera dauden etapa horietan proiektu bidezko irakaskuntza gauzatzeko. Sei herrialdetako adituek hartu zuten parte mintegian: Finlandia, Danimarka, Errumania, Txekia, Alemania eta Euskal Herria.
BIDEO EDIZIORAKO ETA DISEINURAKO ORDENAGAILUAK
HUHEZIk erabat berritu du informatika gela handia. Bertan ipini ditu 40 ordenagailu berri, bideo edizioa egiteko ahalmenarekin. Horiez gain, infogela berriak beste 21 ordenagailu ditu, horiek ere ahalmen berarekin. Denetan instalatu da behar den softwarea, bai bideo ediziorako eta baita diseinu orokorrerako. Era horretara, aurten ikasleek baliabide zabalagoak izango dituzte gela multimediatik kanpo ikus-entzunezkoak lantzeko.
