Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Mendeberri

MENDEBERRI, MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN HEZKUNTZA EREDUA


EREDU ERAGINKORRA EUROPAKO UNIBERTSITATEAK “BOLOGNAKO PROZESUA” DERITZON KONBERGENTZIAPROZESUAN MURGILDUTA GAUDE GAUR EGUN.

“Bolognako Deklarazioa” sinatu zuten herrialde-partaideek, Europako Hezkuntza Eremua osatzeko konpromisoak jaso zituzten. Era berean, bilera horretan partaideek agerian utzi zituzten titulazio eta ikasgaietan eta egituretan alde handiak daudela eta Europako herrialdeen artean konplexutasun-maila nabarmena dela.

Oraindik estatu espainiarrean hainbat arau onartu beharra dago. Hala ere, unibertsitate bakoitzak galdera bati erantzun beharko dio: etorkizunera begira, lan munduak eskatuko dituen pertsonek zein ezaugarri beharko dituzte? Zein ahalmen eta konpetentzia beharko dituzte etorkizuneko erakundeetan garapen profesional egoki bat izateko?

Horren haritik, ezagutzaren disziplinartekotasuna nagusitu behar da, irakaslea ezin daiteke izan ezagutzaren jabe bakarra, eta ikasteko metodoak koherenteak eta eraginkorrak izan behar dira.

Mendeberrik, Mondragon Unibertsitatean duela zortzi urte jorratzen hasi zen hezkuntzaereduak, goi-mailako hezkuntzaren erronka horiei erantzun nahi die.

Mendeberriren helburu nagusiak ekarri nahi ditut gogora:
  • Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua enpresek eta gizarteak gaur egun dituzten beharretara egokitzea.
  • Enpresek eta erakundeek eskatzen duten profil profesionala erdiestea.
  • Ikasleak bere ikaskuntzaren protagonismoa eta ardura bereganatzea. Aipatutako helburuok lortze aldera, Hezkuntza-eredu berriaren oinarrizko printzipioak finkatu ditugu:
  • Titulazioen helburu diren profil profesionalak tituludunek euren lanean garatu beharko dituzten betebeharren arabera zehaztea. Profil profesionalek ezagutzaren gizarteak dakartzan aldaketa azkarrei erantzun beharko diete.
  • Ikasleen mugikortasuna. M.U.ko tituludunek eleanitzak izan beharko dute.
  • Zeharkako konpetentziak garatzea, ikaslearengan lan-emaitza eraginkorrak lortzeko trebetasunak eta jarrerak sustatzeko.
  • Informaziorako eta komunikaziorako baliabide teknologikoak erabiltzea, ezagutzaren gizartearekiko harremana eta ikasteko ingurune berrien sorrera bultzatzeko.
  • Ikasleengan balio jakin batzuk sustatzea.