Fakultateak - HUHEZI
HAZITEGIK BI LIBURU ARGITARATU DITU HAURRAREN ONGIZATEAZ
UDAZKEN HONETAN HAZITEGI TALDEAK BI LIBURU KALERATUKO DITU, EUSKO JAURLARITZAK DIRUZ LAGUNDUTA: "HAURRAREN ONGIZAEA 1. OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK" ETA "HAURRAREN ONGIZATEA 2. HEZKUNTZA PROPOSAMENAK".
Liburu bien egileak izan dira Alex Barandiaran, Elena Lopez de Arana eta Iñaki Larrea. Kolaboratzaileak, berriz, Pello Añorga, Joserra Vitoria eta Alex Muela. Hazitegik bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz
Ilustrazioak, azkenik, Yera Sanchezek egin ditu. Denak ere Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kideak.
Lehenengo liburuari dagokionez, hasten da eremu kontzeptuala azaltzen, taldearen nondik norakoa argituz. Horretarako, Jokabidearen Psikologia, Etologia eta Atxikimenduaren Teoria ekartzen dituzte.
Bigarren liburuari dagokionez, orain arte gure herrian egin ez den proposamena plazaratzen da, hain zuzen, proiektu pedagogikoarekin bat datorren espazioaren eraikuntza. Liburuaren egileek, aipatutako oinarri psikopedagogikoak aintzat harturik, hezkuntzan aplikatzeko proposamenak egin dituzte.
Hamar urte lanean
Hazitegi taldea 2001ean sortu zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Orduan, haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa eginda, 0-3 zikloa garatu gabe zegoela ondorioztatu eta erabaki zen proiektu bat abiaraztea, Hazitegi, bultzatzeko haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa. Bere helburuetako bat izan da landutako jakintza zabaltzea, lehenik ikasleen artean eta ostean haur hezkuntzako irakasleen artean, aholkularitza eta formazio bidez.
DANIMARKATIK ESKORIATZARA, MUTELEBISTAZ GALDEZKA
Joan den irailean gure artean izan ziren Lars Kjaer Dideriksen kazetaria eta Verner Becker marketin koordinatzailea, biak VIA Unibertsitatekoak. Danimarkatik etorri ziren, ikasi nahi zuten-eta zelan egiten den MUtelebista. VIA Unibertsitatea Danimarkako hirugarrena da tamainan, 17.000 ikasle ditu 20 zentrotan banatuta. Euskal Herrian izan ziren aldian, MUren hiru fakultateak bisitatu zituzten, eta bertan aprobetxatu aztertzeko unibertsitate honek zelan lantzen duen komunikazioa.
BITARIKO BATZORDEA, ARETXABALETAKOA PRESTATZEKO
MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Goienak bitariko batzorde bat osatu dute, lantzeko zelakoa izango den erakunde bien arteko elkarlana Aretxabaletan. Goienaren partetik, Iban Arantzabal eta Agurtzane Gainzarain izango dira batzordekideak. Unibertsitatearen aldetik, berriz, Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana. Bai Goiena eta baita HUHEZI datorren irailean joango dira Aretxabaletara, eta bertan ekingo diote 2012-2013 ikasturteari.
