Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas MUniversitas19 M.U Kirol zerbitzua
MUniversitas19

M.U Kirol zerbitzua

ZERTARAKO KIROLA UNIBERTSITATEAN?

KIROLA EGITEA MODAN DAGO ETA JARDUERA FISIKOAK GERO ETA GARRANTZI HANDIAGOA DU GURE GIZARTEAN; JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA GURE BIZI OHITURETAN BARNERATZEN ARI DIRA. HALA ERE, UNIBERTSITATEKO IKASLE ASKORENTZAT JARDUERA FISIKOA EGITEA EZ DA OHIKOA, DENBORA PASA BAIZIK. IKASLEAK UNIBERTSITATERA EZ AL DATOZ BA IKASTERA?

Argi dago, ikasleak ikastera datozela unibertsitatera, hobeto esanda, beraien heziketarekin jarraitzera; hots, formazio integrala garatzera. Horren harira, jarduera fisikoak arlo kognitiboan onurak dituela adierazten duten ikerketa asko daude. Neurozientzien inguruko ikerketek adierazten dute ikasteko lagungarria dela, konexio neuronal berriak egiten laguntzen duelako... eta arrazoi horiengatik, ezinbestekotzat jotzen da unibertsitatean kirola egitea.

Jarduera fisikoa egiten dugunean, konpromisoa hartzen dugu, gurekiko eta besteekiko, eta gure lana eta ordutegia moldatzen ditugu. Honetaz gain, jendearekin batera eginez gero, harremanak lantzen dira. Ez dugu esango eskoletan ez direnik lantzen, baina bai beste era batekoak direla eta esparru ezberdinekoak; egoera ludikoetan sortzen diren harreman horiek, jendearen arteko harremanak aberasten dituzte.

Deskonektatu eta indarberritu

“Nire kasuan, lanez gainezka nagoenean, edo ordenagailu aurrean denbora gehiegi pasatzen dudanean, edozein jarduera fisiko egitea lagungarri suertatzen zait deskonektatzeko eta indarberritzeko. Beste zerbaitetan pentsatzeko aukera ematen zidan, eta batzuetan, jarduera hori egiteko beharra ere sentitzen: nuen. Orduan esaten zidaten zergatik ez zoaz kirola egitera?”. Horrelako adierazpenek erakusten dute askorentzat kirola egitea oso baliagarria dela eta izaten jarraituko duela.

Beste esparrutik ikusita, ikasleek askotan eskertu diguten aukera ematen du unibertsitate kirolak; kanpora ateratzeko aukera, este unibertsitate batzuetako  ikasleekin harremanetan jartzeko aukera. Horrela, ikasleei beste unibertsitate batzuk ezagutzeko aukera emateaz gain, gainontzeko unibertsitate eta ikasleen artean, MUren izena hedatzea lortzen da. Honela, unibertsitate honetatik kanpo dauden ikasleek ere MU ezagutu ahal izango dute, eta honekin batera, MU-ko kirol zerbitzua ere bai.

Hori guztia esanda, unibertsitate kirolak guztioi onurak ekartzen dizkigula esan daiteke, ikasle eta langileen formazio integralean laguntzeaz gain, unibertsitatearen izena kanpoan zabaltzeko aukera eskaintzen duelako.