Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

MUniversitas19

Editoriala

MEREZI IZAN DU

Aitortza ofizialik gabe, onarpenik gabe bueltatu dira MUko ordezkariak Madrildik, baina ez esku hutsik Nazioarteko Komitearen errekonozimendurik jaso ez badute ere, eta Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapen ofizialik gabe bueltatu badira ere, izendapen prozesuan parte hartzea merezi izan du. Asko dira arrazoiak, baina nagusiak nabarmendu nahiko genituzke.

Hedatu egin du Mondragon Unibertsitatearen izena Estatuan eta atzerrian, bistaratu egin du MUren proiektua, metodologia, izaera eta egiteko era. Era berean, Ministerioak erakutsi du aintzat hartzen duela MU eta gustuko duela hemengo modeloa.

Badira beste irakurketa positibo batzuk ere. Aurten kontsortzio bat eratu dute MUk, IK4 ikerketa guneak eta CSIC erakundeak (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) eta elkarrekin bideratu dute Madrilen aurkeztutako proiektua. Hiru esparrutan ditu oinarriak aipatu egitasmoak: ezagutza, ikerketa eta transferentzia. Oinarri horiekin lantaldea eratu dute, eta kolaboratzaile bilakatu dira eta horrek ere izango ditu ondorio onak etorkizunean.

Garrantzitsua da IK4 eta CSIC moduko erakundeek MUren bidelagun izatea onartu izana, eta Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapen prozesuan elkarrekin parte hartzeko gonbitea onartu izana.

Hain justu ere, ezagutza ikerketan aplikatu eta hori guztia enpresei transferitzea da MUren hezkuntza ereduaren ezaugarri nagusienetakoa, eta hiru erakundeek bat egiten dute asmo horrekin. Gainera, garrantzitsua da IK4 eta CSIC moduko instituzioak MUren bidelagun izatea eta Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapen prozesuan elkarrekin parte hartzeko gonbita onartu izana. Hazia landatzeko beste aukera bat eskaintzen dio horrek gure erakundeari, harreman sarea indartzeko aukera ematen dio eta etorkizunerako aukera gehiago edukitzea ahalbidetzen dio. Horrexegatik guztiagatik diogu merezi izan duela. Errekonozimendurik jaso ez badugu ere, etorkizunerako balio izan du.

Hazia landatzeko beste aukera bat eskaintzen dio horrek gure erakundeari, harreman sarea indartzeko aukera ematen dio eta etorkizunerako aukera gehiago edukitzea ahalbidetzen dio. Horrexegatik guztiagatik diogu merezi izan duela. Errekonozimendurik jaso ez badugu ere,etorkizunerako balio izan du.