Iritzia - Agurtzane Etxaniz
DEBEMEN ETA DEBAGOIENA, MU-REKIN LANDA GARAPEN IRAUNKORRA LANTZEN
Landa eremuak eta hiriguneak lotura handia duen herrialdean bizi gara eta horren adibide adierazgarriena Debabarrena eta Debagoiena eskualdeak dira. Iraganean landa eremuak funtsezko papera bete izan du, gaur egunean ere oso presente jarraitzen du eta etorkizunaren eraikuntzan neurri garrantzitsu batean ere parte hartu behar duela uste dugu. Landa-inguruneak zati esanguratsua osatzen du, eta ez bakarrik lurralde-zabalerari dagokionez; baita inguruneari nahiz dimentsio sozial, ekonomiko eta kulturalari dagokionez ere.
Deba Garaia eta Debemen, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako Landa Garapenerako Elkarteak, landa inguruneak bertako biztanleentzat ez ezik, gizarte osorako duen garrantziaz oharturik DEBARROA izeneko sentsibilizazio proiektu bat jarri genuen martxan.
Proiektuak bi helburu nagusi ditu:
- Alde batetik, landa inguruneak hainbat alderditan jokatzen duen paperaren garrantzia ezagutzera eman: garaian garaiko eta produktu osasuntsuak ekoizteaz gain, lurra eta paisaia kudeatzen ditu, kultura eta ondarearen transmititzaile da, beste herrialde batzuetatik bereizten gaituzten sustrai, balore, kultura eta tradizioak gordetzendituena.
- Bestalde, landa ingurunearekiko gizartearen konpromisoa lortu.
Proiektu honen barnean “Gailur” egitasmoa daukagu. Egitasmo honen bidez, landa ingurunearen mantenuarekiko enpresa eta erakunde desberdinen konpromisoa lortzea nahi da. Horretarako enpresa bakoitzaren xede sozialaren Sariketa honetan parte hartzearekin Debemen eta Deba Garaia Landa Garapen Elkarteek bi helburu nagusi betetzen ditugu:
- Gazteak inplikatu landa ingurunearen garapenean eta helburu hau bideratzen lagunduko duen zerbitzu eta produktuen ideien sorrera.
- Proiektu edo ideia bat gauzatu eta ezartzerakoan, landa eremua aukera ona izan daitekeela ezagutzera eman, oraindik landa ingurunean kokatzea, nekazal ekintzekin identifikatzen bait da soilik.
Sariketak denboran bide luzea ez izan arren, esperientzia baikorra izan dela azpimarratu behar dugu. Dagoeneko, badira 10 baino gehiago modalitate honetara aurkezturiko proiektuak. Irabazleari ematen zaion bekari esker proiektua definitu eta bideratzen laguntzen zaie; eta, horrela, poliki poliki, ideiak ekintza konkretuetan gauzatzen doaz.
