Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas18 Fakultateak - Enpresagintza
Muniversitas18

Fakultateak - Enpresagintza

ENPRESAGINTZAKO BOST IKASLE SIZILIAN IZAN DIRA, "LIBERA TUTTI" PROIEKTUA GARATZEKO ASMOZ

APIRILAREN 28TIK MAIATZAREN 6RA BITARTEAN ENPRESAGINTZA FAKULTATEKO BOST IKASLE (SARA CASTILLEJOS, LEIRE IRIZAR, AITOR SALABERRIA, DAVID OLAIZOLA ETA GARAZI GALAN) ETA IOSULIZARRALDE ENPRESAGINTZAKO IRAKASLE ETA MIK-EKO IKERLARIA SIZILIAN IZAN DIRA, "LIBERA TUTTI" PROIEKTUAREN BAITAN.

Siziliako bihotzean dagoen Corleone herrian egonaldi bat egin zuten Europako Libera Tutti proiektuan parte hartzen ari diren MUko Enpresagintza fakultateko bost ikasle eta irakasle batek. Mondragon Unibertsitateko taldea beste zenbait unibertsitateko ordezkariekin izan zen; Errumania, Erresuma Batua eta Italiako ikasleak guztiak ere.

Besteak beste, Sizilian izandako egonaldian honako ekintzak egin zituzten: ekintzailetasunari lotutako  workshopak sistema legala eta erantzukizun soziala ardatz hartuta, mafiaren aurka eguneroko borrokan diharduten pertsonekin bilerak (kazetariak, nekazari txikiak, merkatariak…), eta mafiari atxikitako landetan eta helburu soziala jomugan, kooperatiba bat eratu simulazio bidez.

Mafia oso presente egonaldian
Tailerrak Pio La Torre kooperatiban egin ziren, hain zuzen kooperatiba horrek mafiak eraildako diputatu baten izena darama haren oroimenez. Pio La Torre izan zen mafiari atxikitako lurrak gizartearen esku uzteko lege proposamena Italiako parlamentura eraman zuena eta lege horren sustatzaile nagusia. Harrezkero, mafiari atxikitako ondasunak helburu sozialetara bideratzen diren proiektuen sustatzaileen esku geratzen dira.

Pio La Torre kooperatiba 12 langilek abiarazi zuten, eta hasierako prozesuan beste hainbat eskualdetako lagunen ekarpenak jaso zituzten. Mondragon Unibertsitateko eta Europako gainerako unibertsitateetatik joandako ikasleek mafiaren gaia oso gertutik aztertzeko aukera izan zuten. “Mafia fenomenoari buruz hitz egin zen eta herritarrek mafiari erantzuteko aukerak zeintzuk diren jorratu genituen; besteak beste, kooperatiba baten bitartez eman daiteke erantzun egokia mafiari”, adierazi digute MUko ordezkariek.

Esperientzian parte hartu duten ikasle eta irakasleek Italian egindako egonaldiaren oso balorazio positiboa egin dute. “Ekimena oro har eta, egin ditugun sareez gain, kultura arloan jaso dugun ezagutza oso aberasgarria izan da”, gaineratu dute.